Urdaira baserria, Aginaga Auz. 63
20170 Usurbil (Gipuzkoa)

info@urdairasagardotegia.com
www.urdairasagardotegia.com
943 37 26 91

webgunea ikusi

Sagardogileak

Patxi Azkonobieta eta Josune Irazusta     

“Etxeko eta inguruko baserrietako sagarrarekin egin dugu lan hasieratik”

Urtarriletik apirilera (txotx garaian).

Txotx garaian.

Asteartetik larunbatera afariak.
Larunbat eguerdietan irekita.

Txangurroa da sagardotegiko berezitasun nabarmena.

1990. urtean ekin zioten Josune eta Patxi senar-emazteek abentura berri honi, Patxiren aita Joxe Leonen laguntzarekin. Baserrian aspaldidanik zuten sagardoa egiteko ohitura eta horri heldu nahian bide berriari ekin zioten, sagardogile profesional bihurtu arte. Bertako sagarra, etxekoa zein inguruko baserritakoa, ibiltzen dute, bertakoa sustatuz. Lan honen fruitu da beren sagardoaren harrera ona hainbat lehiaketatan: Foru Aldundiaren Txapelketan bigarren saria bitan lortuta eta 2019ko Sagardo Txapelketa Herrikoian hirugarren saria eskuratuta. Sagardo ekoizpenaz gain, sorreran apustu egin zuten sagardotegiko menuan bertan aldaketa batzuk egiteko, tartean txangurroa eskaintzea. Arrakasta ikusita, berezitasun bihurtu da bertara otordua egitera joaten direnentzat. 

Lan taldea

Patxi Azkonobieta, Josune Irazusta eta Ane Azkonobieta gurasoak eta alaba dira lan taldearen oinarria.

Datu teknikoak

Usurbilgo Aginaga auzoan dago Urdaira sagardotegia, beren sagastiz inguratuta. Izan ere, etxeko sagarra da Urdaira Euskal Sagardoaren oinarri, sagar mota eta erabilera egokia medio.

Sagarraren ezagutza

Betitik uztartu ditu sagargintza eta sagardogintza Urdaira sagardotegiak, eta ezagutza handia du bai bertako sagar desberdinen ezaugarrietan eta baita sagar mota bakoitzaren jarreran ere. Etxeko sagarraz gain, inguruko baserrietakoa ere ibiltzen du Urdaira sagardotegiak.  

Urtebi txiki, Urtebi handi, Moko, Txalaka, Gezamina.

Sagastiak baserriaren bueltan ditugu denak, baserria inguratuz.  

URDAIRA EUSKAL SAGARDOA

Kolore hori bizia du, eta fruta usain nabarmena. Ahoan orekatua da eta txinparta fin eta luzekoa. 

Baserriaren kokapenari esker egutera aldera ditu sagasti guztiak Urdairak, eta, horri esker, lortzen dugun sagardoak zapore berezia du, sagarra ondo gozatzen delako.  

Sagardoa erosi
URDAIRA EUSKAL SAGARDOA PREMIUM

Kolore hori bizia du, eta fruta usain nabarmena. Ahoan orekatua da eta txinparta fin eta luzekoa. 

Baserriaren kokapenari esker egutera aldera ditu sagasti guztiak Urdairak, eta, horri esker, lortzen dugun sagardoak zapore berezia du, sagarra ondo gozatzen delako.  

Sagardoa erosi

Urtebi txiki, Urtebi handi, Moko, Txalaka, Gezamina.

Sagastiak baserriaren bueltan ditugu denak, baserria inguratuz.