Montorra Auzoa 6,
48340 Amorebieta-Etxano (Bizkaia)
uxartesagardotegia@gmail.com
www.uxarte.com
94 630 88 15
Montorra Auzoa 6,
48340 Amorebieta-Etxano (Bizkaia)
uxartesagardotegia@gmail.com
www.uxarte.com
94 630 88 15
Uxarte 96 S. L.
Urte guztian asteburuetan irekita, txotx eta jatetxe moduan biak batera. Gure ikuspuntutik txotx eta jatetxea guztiz lotuta doaz.
Txotxa urte osoan.
Urte guztian zabalik barikuetan, zapatuetan eta domeketan.
Uxarte sagardotegia 1996ko urtarrilean zabaldu genuen eta geroztik martxan dago sagardotegia.
Uxarte baserriari irtenbide egokia ematea izan du helburu sagardogintzara lotutako proiektu honek. Uxarte esaten dugunean, lurra eta baserria bera bere osotasunean hartzen dugu, sagardotegia eta jangelaz gain, gure sagasti eta lurrak daude. Gure sagastietan ekoiztutako sagarra da Uxarte Euskal Sagardoaren oinarria. Bertaratzen denak, Euskal Sagardoaz gain, kalitatezko lehengaiak eta betiko sukaldea aurkituko ditu, bertako produktuak.
Jose Antonio Zamalloak eta 7 langileek osatzen dute Uxarte sagardotegiko lantaldea.
Uxarte sagardotegiak etxeko sagarra erabiltzen du nagusiki Euskal Sagardoa egiteko, eta, Bizkaiko hainbat baserrietako sagarra ere bai, neurri txikiago batean.
Uxarte sagardotegian garrantzia handia du sagastiko lanak, erabiltzen diren sagar motek eta hauen zainketak. Proiektua hasi zenetik, kalitatezko sagarra ekoiztea izan da helburu, kalitatezko Euskal Sagardoa lortu ahal izateko, eta filosofia horri eusten dio.
Uxarte Euskal Sagardoa egiteko 30 sagar mota erabiltzen dira. Horien artean nagusienak Errezilla, Geza Mina, Moko, Goikoetxe, eta Txalaka.
Sagastiak Zornotza Amorebieta-etxanon Montorra auzoan dagoen Uxarte baserrian daude. 2 hektarea baso edo kopa formazioan daude mentuoin makatzean txertatuak. Beste 4 hektarea erdiko ardatzean daude, 106 eta M7 mentuoin klonalen gainean txertatuak.
Kolore horixkako sagardoa da. Fruta lurrin nabarmena duena eta gorputz handikoa. Uxarteko sagardoa horrela definitu liteke, baina kontuan izanda 30 sagar mota erabiltzen direla, gezak, garratzak eta mingotsak, ezaugarri desberdinak aurkitu ahal izango ditugu Euskal Sagardo desberdinetan ere.
Naturak agintzen duena nabarmentzen da Uxarte Euskal Sagardoan, lurrari eta sagastiari ertsiki lotutako proiektua eta produktua.