Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak 115 sagar mota ditu onartuak eta hauetako 24 dira gehien erabiltzen direnak, gezak eta garratzak (gaziak). Sagardogile bakoitzak ditu bere sagar mota kuttunak eta sagar motaz sagar mota antolatzen dira sagastiak, horrela sagar mota bakoitza bere heldutasun puntu egokian bildu eta aldi berean upategian behar ditugun sagar motak lortu ahal izateko. Euskal Sagardoak onartuak dituen sagar mota guztiek ditu oinarria Euskal Herrian, eta mendez mende, hobetu eta gorde dira gure baserri eta sagastietan, sagardotarako ezaugarririk egokienak izan zitzaten. Gure arbasoek utzitako altxor hori da, Euskal Sagardoaren oinarria eta etorkizuneko erroketarako bermerik handiena.
Sagargileak
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 248 sagargilek egiten dute Jatorri Deiturarako sagarra, izen emanda dauden 500 hektarea sagastietan.
Kopuruak
Sagarrak urte biz behin izaten du uzta handiagoa eta gainerako urteetan txikiagoa. Teknikoki uztak orekatu litezke, baina oraindik uzten arteko kilo kopuruan alde handia dago. Hori dela eta,2019an sagar uzta handia izan zen kopuruz Euskal Herrian eta Euskal Sagardorako 5,5 milioi kilo bildu ziren. 2020ko uztan aldiz 2 milioi pasatxo bildu dira. Jatorri Deiturak zenbait proiektu ditu esku artean arazo honi aurre egiteko eta datozen urteetan oreka handiagoa lortzeko modua izango da.
Sagastia
500 hektarea sagasti daude Euskal Sagardoan izena emanda eta azken 5 urteetan 100 hektarea berri aldatu dira, gehienak gipuzkoan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Sagasti hauek produkzioan sartu ahala Euskal Sagardorako sagastien zerrendan sartzen joango dira.