Euskal Sagardoa
Ezaugarri orokorrak
Sagarrez egindako edaria da sagardoa. Alkohol graduazio txikia du (%5 da jatorri-deituraren kasuan gutxiengoa) eta sagar zukua hartzituz lortzen da.
Euskal Sagardoa jatorri-deituraren bereizgarria izateko, sagardoak %100 bertako sagarrarekin egina egon behar du eta kalitate bermea eduki.
Euskal Sagardoa
Sagardo onenak dastatzea gustatzen bazaizu, igarriko diezu goi-kalitatezko ziurtagiriak dituztenei
Sagardoak Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako zigilua eta numerazioa izan ditzan, analitikak eta panel organoleptiko bat pasa beharra dauzka. HAZI Fundazioak ziurtatzen du prozesu osoa, hasi sagastitik eta botilara arte. Panel Organoleptikoa Fraisoro Laborategian pasako dute sagardoek, horretarako akreditatutako lehen laborategian hain zuzen ere.
Euskal Sagardoa
Kalitatea ziurtatzen duten bi zigiluak
Sektore osoa eta euskal erakundeak batu egin dira proiektu berean, eta hemendik aurrera, berme osoa daukaten bi marka publiko eta ofizial izango dituzu eskura:
· EUSKAL SAGARDOA jatorri-deitura: urteetako lana eta etorkizuneko apustua. Bertako sagarra bakarrik erabiliz egindako sagardoa, eta kalitate bikainekoa.
·GORENAK marka: bertan egina han-hemengo sagarrak erabiliz, eta kalitate bikainekoa.