Urbitarte Baserria, Ergoiena auzoa
Ataun (Gipuzkoa)

demetriourbitarte@gmail.com
www.urbitartesagardotegia.com
943 180 119

webgunea ikusi

Sagardogileak

Demetrio Terradillos eta Itziar Irastoza    

Urbitartek bertako sagarraren aldeko apustua egin du beti, eta aitzindari da oinarri horrekin produktu berritzaileak sortzen

Urte guztian irekita. Afariak egunero eta bazkariak osteguna, ostirala, larunbata ta igandea. Asteazkenetan itxita. 

Txotx garaian sagardotegiko menua.

Txotx denboraldiz kanpo Euskal Sagardoa botilan ere eskaintzen dugu. Arraia arranparrilan ere eskaintzen da. 

Urbitarte sagardotegia 1991. urtean ireki zuten Demetrio Terradillos eta Itziar Irastorzak. Sorreran, 5 kupela zeuden egun jangela dagoen lekuan bertan eta 16 000 litro sagardo egiten ziren. 1993an kupela gehiago ekarri eta jangela handitu zen. Geroztik sagardotegia aldatu bada ere, jangelak bere neurriari eutsi dio. Kanpoko sagardotegi batean sagardoa egin beharrean, 1993an dolare berria jarri zen sagardotegian. Geroztik asko aldatu da sagardoa egiteko modua bera, baina produktua bera, sagarra, izan da Urbitarteko ardatza. Urbitartek joan den hamarkadan produktu bereziak egiteko eskua izan du, sagar mota batekoak, onduak… Bera izan da lehenengotarikoa sagardogintzan produktu berritzaileak eta bereziak sortzen. 

Lan taldea

Itziar eta Demetrioren bueltan dago eraikia Urbitarteko lan talde guztia. 

Datu teknikoak

Goierriko sagarra da Urbitarte sagardotegiaren oinarria, eta horrek izaera ematen dio sagardoari.

Produktu berritzaileak

Urbitarte sagardotegiak Euskal Sagardoa ez ezik, produktu berritzaileak egiten ditu bertako sagarrekin. Produktuari ez ezik, hauek aurkezteko moduari garrantzia ematen dio. Goierriko sagarra erabiltzeak nortasuna ematen dio bere sagardoari. 

Mokote,  Urdin sagarra, Errezilla, Urtebi Haundi eta Txikia eta Geza Mina, besteak beste. 

Goierriko sagasti desberdinetako sagarra erabiltzen dugu, etxekoa eta hainbat baserritakoa. 

Urbitarte Euskal Sagardoa

Hori koloreko sagardoak dira, sudurrean fruta usaina nabarmentzen zaienak eta ahoan ahaltsuak  eta luzeak, Goierriko sagarraren ezaugarri gisa. Txinparta egokia.  

Sagardoan dibertsifikatzea bilatzen dugu: sagar mota bakarrekoak, ondutakoak…

URBITARTE 2022ko kupelak
1 Ataungo San Gregorio Auzoko Lauztiazpi Baserriko sagarrekin egina. Sagardo mikatza eta gorputz handikoa.Alkhola 6,2º
2 Euskal Sagardoa Jatorri Deitura: Ataungo San Gregorio Auzoko Lauztiazpi Baserriko sagarrak, Olaberriko Xabier Lasaren sagarrak eta Idiazabalgo Miguel Iparragirreren sagarrak. Sagardo arinagoa da, baina oso orekatua eta urre kolore bikainekoa. Alkohola 6º.
3 Ataun inguruko gure lagun baserritarren sagarrekin egina. Badira sagar ekoizle txikiak gure lurrean eta hauei esker osatu dugu kupela hau. Sagardo mikatza eta gorputz handikoa dugu. Alkohola 6,2º.
4 Xabier Murumendiarazen eta honen familiaren sagastietako sagarrekin egina. Tanino handiko sagardoa, kolorez argiagoa eta orekatua. Alkohola 6,3º.
6 Euskal Sagardoa Jatorri Deitura: Ataungo San Gregorioko Lauztiazpi Baserriko sagarrak, Olaberriko Xabier Lasaren sagarrak, Idiazabalgo Miguel Iparragirreren sagarrak eta Xabier Murumendiarazen sagarrak. Gorputz eta izaera handiko sagardoa da. Alkohola 6,3º.
7 Sagar berantiarrarekin egindako sagardo berezia. Ataungo San Gregorio Auzoko Lauztiazpi Baserriko sagarrak, Olaberriko Xabier Lasaren sagarrak, Idiazabalgo Miguel Iparragirreren sagarrak eta Xabier Murumendiarazen sagarrak. Sagardo fina, gozoagoa eta kolorez argiagoa. Alkohola 6,2º.
13 Ataun inguruko gure lagun baserritarren sagarrekin egina. Badira sagar ekoizle txikiak gure lurrean eta hauei esker osatu dugu kupela hau. Sagardo mikatza, taninoduna, kolore gorrixka eta izaera oso handikoa. Alkohola 6,2º.