Skip to main content

Sagardoa

Euskal Sagardoak, Euskadiko sagarrez eginiko sagardo naturala biltzen du. Sagarraren muztio naturala artzitu edo irakinda lortutako sagardoa, CO2, ura eta azukrerik gehitu gabea. Euskal Sagardoak bertako sagar gezak eta garratzak (gaziak) ematen dizkion usain, eta zaporeak ditu, etxe bakoitzeko ukitu edo estiloarekin. Orokorrean sagardo lurrintsuak dira, ahoan izaera handikoak eta txinparta ederrekoak. Baina egia da, sagardotegi bakoitzak duela bere Euskal Sagardo estiloa, beren eta beren kontsumitzaileen gustuak markatzen dutena, eta sagar nahasketa eta prozesu egokiek ahalbideratzen dutena.

Euskal Sagardoak bertakotasunean eta kalitatean batzen ditu sagardo guztiak, baina bakoitzaren estiloa eta izaera errespetatuta.
Sagar uzten arteko oreka lortu artean, Euskal Sagardoan egiten den sagardo kopuruan ere aldea izaten da urte batetik bestera. 2019 uztan 3,6 milioi litro egin ziren Euskal Sagardoa zigilupean eta aldiz 2020 uztan 1,2 milioi litro egin dira, sagar gutxiago izan delako. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 48 sagardotegi daude Euskal Sagardoan: Gipuzkoako 42, Bizkaiakoak 4 eta Arabakoak 2.

Gure edaria

Euskal Sagardoa

Ezaugarri orokorrak

Euskal Sagarraren muztio naturala artzituta lortutako edaria da Euskal Sagardoa. Artziduran, sagarraren azukrea alkohol bihurtuko da eta alkohol graduazio bajuko sagardoa lortuko dugu %6 ingururekin. Euskal Sagardoari ez zaio CO2, azukre eta urik gehitzen. Orokorrean sagardo lurrintsuak dira, ahoan izaera handikoak eta txinparta ederrekoak.

Kalitate bermea

Euskal Sagardoa jatorri-deiturako sagardoen prozesu guztia HAZI Fundazioak zertifikatzen du, hasi sagastitik eta botilara arte. Bertako sagar hutsez eginak dira Euskal Sagardo guztiak eta kalitate bermena dute. Analisi organoleptiko eta fisiko- kimikoak gainditu behar ditu kontrolpean dagoen sagardoak Euskal Sagardo zigilupean merkaturatzeko; azterketa guzti hauek Fraisoro laborategian egiten dira.

Nola berezi

Euskal Sagardoak kapsula eta lepoko sagartxo edo kontraetiketa numeratuak dituzten sagardoak dira, eta Euskal Sagardo Premiumen kasuan baita urre kolorekoak ere. Kapsula eta lepoko gorriak dituzten sagardoak sagastitik botilara arteko prozesuan kontrolatuak izan dira eta kalitate bermea dute.

Euskal Sagardoaren katalogoa