Irure Txiki baserria, Astotxiki bidea 4
20740 Zestoa (Gipuzkoa)

ekainsagardoa@gmail.com
www.ekainsagardoa.wordpress.com
943 14 80 33

webgunea ikusi

Sagardogileak

Aitor Eizmendi Aizpurua eta Iratxe.

“Sagardo naturala egiten dugu, modelo industrialetik at”

Euskal Sagardoa saltzen dute botilan.

Ez dute txotx zerbitzurik ematen.

Laster enkarguz, bazkariak eta afariak ematen hasteko asmoa dugu.

Duela 30 urte hasi ginen sagarrondoak landatzen eta gero etorri zen sagardoa egitea, eta pixkana merkaturatzen hasi ginen. Nire gurasoek lagunduta hasi nintzen, Rufino eta Pastora, eskertu nahi ditut. Baita hainbeste lagundu didaten lagun, familia eta langileak ere.
Orain ni, Aitor Eizmendi Aizpurua, eta nire emaztea, Iratxe, ari gara lanean. Gure asmoa sagardo natural bat egin eta baserria balorean jartzea izan da, modelo industrialetik at.
Aurten bisita gidatuak eskaintzen hasi gara eta gure sagardoaren prozesu guztia erakusten dugu. Laster enkarguz, bazkariak eta afariak ematen hasteko
asmoa dugu.

Lan taldea

Aitor Eizmendi eta Iratxe dira Ekain sagardoaren lan taldea eta sagardogintzaren martxa daramatenak. 

Datu teknikoak

Ekoizpen txikiko sagardotegia da Irure Txiki eta hori da beren oinarrietako bat, produkzio txikiak eta kalitatezkoak egitea. 

Etxeko sagarra

Etxeko sagarrarekin egiten du sagardo guztia Irure Txiki sagardotegiak. Euskal Sagardoa egiteko sagar motak ondo aukeratuak ditu, eta etxeko sagastian bilatzen du beharrezkoa duen oreka. 

Txalaka, Patzolua, Moko, Errezilla eta Potrokilo.

Gure  sagastiak Irure Txiki baserriaren barne dira, Zumaia eta Zestoa tartean daudenak, itsasoari begira. Horrek garraztasun puntu bat gehitzen dio gure sagardoari.

EKAIN EUSKAL SAGARDOA

Kolore, zapore eta usain naturalak etxeko sagarrak ematen dituenak. Sagarraren izaera hori guztia mantentzen saiatzen gara gure Euskal Sagardoan.

Sagardoa gure baserriko sagarrak erabiliz egiten dugu, guztiz ekologikoa.

EKAIN EUSKAL SAGARDOA EKOlogikoa

Kolore, zapore eta usain naturalak etxeko sagarrak ematen dituenak. Sagarraren izaera hori guztia mantentzen saiatzen gara gure Euskal Sagardo Ekologikoan. Euskal Sagardoaz gain, sagardo Ekologikoaren seilua darama. 

Sagardoa gure baserriko sagarrak erabiliz egiten dugu, guztiz ekologikoa.

Txalaka, Patzolua, Moko, Errezilla eta Potrokilo.

Gure  sagastiak Irure Txiki baserriaren barne dira, Zumaia eta Zestoa tartean daudenak, itsasoari begira. Horrek garraztasun puntu bat gehitzen dio gure sagardoari.