Txoñe Barri Baserria, Igartua 25
48110 Gatika (Bizkaia)
txakolietxebarria@hotmail.com
94 674 20 10 / 646 51 41 54
Txoñe Barri Baserria, Igartua 25
48110 Gatika (Bizkaia)
txakolietxebarria@hotmail.com
94 674 20 10 / 646 51 41 54
Itziar Etxebarria eta David Torre
“30 urte luze daramazkigu, sagardoa ekoizten eta Euskal Sagardoaren kultura babesten”
Euskal Sagardoa botilan kutxaka saltzen da.
Mende erdia baino gehiago igaro da Etxebarria familiaren baserrian nekazaritza ustiapena abiatu zenetik. Garai hartan hasi eta garatu zen bertoko sagar motak bilatu, berreskuratu eta ustiatzea helburu zuen ekimena; eta esparru horretan erreferente bilakatzea lortu du.
Baserriko 6 hektareetan sagardiak, madariondoak, mahastiak, kiwiak, intxaurrondoak eta beste hainbat fruta landare daude. Eta aipagarri dira urtez urte bildu eta Bizkaiko nekazaritza azoka gehienetara eraman diren 100 sagar mota baino gehiago.
Esperientziak ematen duen jakintzak eta frutagintzaren ogibidea oso-osoan maitatzeak, sagasti hauetatik kalitate handiko Euskal Sagardoa egitea dakarte. Lana ez ezik, gozamena ere bada Etxebarria familiarentzat.
Jose Etxebarria izan zen sortzailea. Bere alaba Itziarrek eta bere senarra Davidek hartu dute lekukoa.
Etxeko sagarra erabilita egiten du Euskal Sagardoa Etxebarriak, urtez urte aukeratu eta bereizitako sagar motekin.
Frutagintzan adituak dira Etxebarria sagardotegian eta sagardo sagarraz gain, beste fruta ugari ere badituzte, besteak beste, mahai sagarra. Sagar mota onenak erabiltzen dituzte sagardogintzarako.
Etxebarria Euskal Sagardoa: Boskantoia, Urtebeta, Urdin sagarra, Errezil sagarra, Goikoetxea eta abar.
Sagasti guztiak Gatikan daude, Txoñe baserriaren inguruan. Gutxi gorabehera 3 hektarea dira sagardo sagarrera bideratuak eta gehiena palmeta formazioan dago.
Etxebarria Euskal Sagardoa leuna da ahoan, eta sagar helduaren lurrina du, intentsitate handikoa. Txinparta egokia eta ibilbide luzea du ahoan. Sagargintzan aitzindari izan dira Bizkaian eta sagar onenen aukeraketak ematen dio izaera Etxebarria Euskal Sagardoari.
100 % etxeko sagarrekin egina.
Ekoizten den Euskal Sagardo guztia etxeko sagarrekin eta bertoko aukerekin egiten da. Euskal sagardoaren proiektuak eta Bizkaiko sagarra zaintzeko grinak pisu handia du Etxebarriaren ibilbidean.