Calle Usabal Auzoa, 25
20400 Tolosa (Gipuzkoa)

eguzkitzasagardotegia@gmail.com
www.sidreriaeguzkitza.com
943 67 26 13

webgunea ikusi

Sagardogilea

 Jon Zipitria Olano

“Egungo teknologiarekin baina, antzinako ohiturak mantenduz egiten dugu Euskal Sagardoa”

Urtarriletik maiatza bukaera arte.

Txotx garaian.

Bazkariak ostirala, larunbata, igande eta jai egunetan. Afariak asteartetik larunbatera.

Eguzkitza baserrian sagardoa aspaldidanik egin izan da eta 90. hamarkadan ekin zion sagardotegi jarduerari. Bertan daude ikusgai tolare zaharra eta garai batean sagardoa egiteko erabiltzen zituzten hainbat tresna ere.
Eguzkitza Sagardoa gaur egungo makinariaren abantailak aprobetxatuta egiten da, baina antzinako ohiturak mantenduz. Produkzio handia ez denez, sagardoa Tolosaldeko sagarrarekin egiten da. Sagardotegian dastatzeko aukeraz aparte, urte osoan dago botiletan salgai.
Tolosako erdigunetik minutu gutxira dagoen sagardotegi honek ohikoa den sagardotegiko menua eskaintzen du. Elbarrientzako egokituta dago eta bi jangeletan berogailua dago jendeak lasai eta gustura goza dezan.

Lan taldea

Familia negozia da eta Jon Zipitriaren bueltan eratutako lan taldea du. 

Datu teknikoak

Eguzkitza sagardotegian usadioa mantenduz egiten dute Euskal Sagardoa, gaur egungo teknologiaren abantailekin.

Tolosaldeko sagarra

Tolosaldeako sagarra erabiltzen du Eguzkitza sagardotegiak Euskal Sagardoa egiteko, etxekoa eta beste baserriren batekoa. Produkzio txikiko sagardotegia da, eta produktu hori mimoz zaintzea gustatzen zaio. 

Sagarra: Urtebi Haundia, Moko, Goikoetxea, Txalaka, besteak beste.

Tolosako Eguzkitza Baserriko sagarrak eta Amezketako Haundiko baserriko sagarrak.

Eguzkitza Euskal Sagardoa

Sagardo garbia, lehor puntua igartzen zaiona, eta sagar gozo usaina duena.  Txinparta nabarmena du edalontzian eta Tolosaldeko sagarrak ematen dio izaera berezia. 

Tolosaldeko sagarrez egina da Eguzkitza Euskal Sagardoa. 

Sagardoa erosi