Skip to main content

Gaur, urtarrilak 11, zabaldu da 2017ko sagardo denboraldia Astigarragan, Zapiain Sagardotegian egin den txotx-arekin. Eneko Atxa sukaldaria izan da lehenengoa dastatzen, “Gure Sagardo Berria” esaldi ezaguna ahotan. Kupelean, berriz, Euskal Sagardoa jatorri-deiturara bideratutako sagardoa egon da.

 

Datozen egunetan joango dira beren denboraldia zabaltzen sagardotegi guztiak. Horietariko 35 sagardotegita jatorri-deiturara bideratuko den sagardoa egongo da dastagarri.

 

Arretaz begiratu, markaren irudia duten kupelak ikusteko, guztira, 1.320.000 litro sagardo baitaude jatorri izendapena eskuratzera bideratuta.