Mugarri garrantzitsua izan da Euskal Sagardoa jatorri-deitura sortzeko prozesuan marka irudiaren aurkezpena. Eta hedabideek aurkezpen horren berezitasuna islatu dute. Era berean, Gorenak publiko egin dela ere jaso dute beren testu zein ikus-entzunezkoetan.
Honako prentsa-azterketan urtarrilaren 9an egin genuen agerraldiaren inguruan hainbat hedabideetan jasotako albisteen loturak topa daitezke; ez dira izango guztiak, baina bai lagin garrantzitsu bat.
Dokumentu honetan agertzen diren hedabideez gain, beraz, badira beste asko Euskal Sagardoa jatorri-deituraren zabalpenean lagundu dutenak.
Eskerrik asko guzti-guztioi zuen babesarengatik.