Goiburu Auzoa 5.
20150 Aduna (Gipuzkoa)

info@rzabala.com
www.rzabala.com
943 69 07 74

webgunea ikusi

Sagardogileak

Martin eta Luis Zabala Bengoetxea. 

“Gure baserriko sagarrarekin egindako  kalitatezko sagardoa da gurea, %100 bertakoa”

Urtarriletik maiatzera (txotx garaian).

Txotx garaian.

Afariak astelehenetik larunbatera
Bazkariak ostiraletik igandera.

Bakailaoa arranparrilan ere eskaintzen dugu. 

R. Zabala sagardotegian lau hamarkada baino gehiago daramatzagu lanean. Baserrian sagardoa aspaldidanik egin bazen ere, aitona hasi zen inguruko herrietara sagardoa saltzen, eta gure aitak, berriz, sagardotegi profesional bihurtu zuen baserriko ohitura zaharra. Etxearen ardatza produktuaren kalitatea da, hasi sagarretik eta botilaratutako produktu kuttuna esku artean izan arte. R.Zabalan sagarrondoaren zaintza izan da arbasoengandik jaso dugun filosofia eta horri helduz, sagasti berriak ere landatu ditugu etxeko sagardo gehiena gure kalitatezko sagarrez ekoiztu ahal izateko. Sagardoari balioa ematea eta sagardo mundua ezagutaraztea dira gure helburu nagusiak.

Lan taldea

Martin eta Luis Zabala Bengoetxea anaiek gidatzen dute Zabala sagardotegiko lan taldea. 

Datu teknikoak

Sagasti gehienak Adunan bertan dauzka Zabala sagardotegiak,
Gipuzkoako herririk eguzkitsuenean. 

Adunako sagarra

Zabala Euskal Sagardoak izaera du, eta hein handi batean sagar motak eta sagastien kokalekuak ematen diote hori. Adunan eguteran daude sagarrak. 

Mikatza, Goikoetxe, Txalaka, Moko eta beste 18 aukera gehiago.

Gure Sagastien %90 sagardotegi inguruan ditugu, gure baserriko sagastiak baitira, Garagartza Baserri ondoan, Adunan. Hau da, 0Km dira gure sagarrondoak. Gainerakoak (%10), ondoko herrietan dauzkagu.

R.Zabala Euskal Sagardoa

Sagardo garbia, sudurrean sagar heldua gogorarazten duena eta ahoan mamitsua, eta, aldi berean, edan erraza. Trago bat edan eta beste bat edateko gogoa ematen duena

3.500 sagarrondo baino gehiago ditugu, 40 urte ingurukoak, bere garaian gure aitak aldatutakoak.