Aldaba Txiki Auzoa
20400 Tolosa, Gipuzkoa
isastegi@isastegi.com
www.isastegi.com
943 65 29 64
Aldaba Txiki Auzoa
20400 Tolosa, Gipuzkoa
isastegi@isastegi.com
www.isastegi.com
943 65 29 64
Joseba eta Mikel Lasa
Urtarrilatik apirilera (txotx garaian).
Txotx garaian.
Afariak astelehenetik larunbatera. Bazkariak larunbatetan.
Igandetan itxita.
Tolosan 1984an erabaki zuen Migel Mari Lasak betiko Isastegi baserria oinarri hartuta sagardogintzan aurrerapauso bat ematea. Horrela, mendez mendeko jakintzari bere alea gehituz sagardoa komertzializatzen hasi zen eta denbora gutxian onarpen handiko sagardoa lortu zuen.
Urtez urte betiko metodo tradizionala garaiko teknologia aurreratuenekin konbinatzen joan dira beraien prozesuetan. Horrela, hasiera hartan etxeko kontsumora mugatuta egotetik, nazioarte-mailako kutixia izatera pasa da Isastegi Sagardoa.
Belaunaldi berriaren sarrerarekin, Joseba eta Mikel Lasak orain arteko filosofiari helduz etorkizunari begira daude. Alde batetik sagasti berriak landatuz eta sagar-hornitzaileekin komunitatea osatuz. Bestetik, kontrol protokolo zorrotzak dituzte, sagarretik hasita, botilaraino.
Joseba eta Mikel Lasa buru direla, sagardoa bizi duen lantaldea da Isastegiren oinarri.
Bertako sagarraren aldeko apustu garbia egin du Isastegi sagardotegiak, bai sagasti berriak aldatuz eta baita beren sagar-hornitzaileekin elkarlana gauzatuz ere.
Isastegi Euskal Sagardoak eta Isastegi Euskal Sagardoa Premium produktuek etxeko sagarra eta Tolosaldeko hainbat baserritakoa dituzte oinarri. Ondo aukeratutako sagar motek eta sagastien eta prozesuen zaintzak dute garrantzia.
Mozoloa, Goikoetxe, Urtebi haundi, Moko, Errezilla.
Tolosa, Etxeko sagastiak. Hegoaldera begira daude sagastiak. Landaketa intentsibo (mekanizatuak) eta estentsiboak. Ernio eta Aralarren babesean.
Sagar hornitzaileak: Isastegi-behekoa baserria (Tolosa), Zuaznabar baserria (Altzo), Iriarte baserria (Gaztelu), Monteskuaundi baserria (Tolosa).
Isastegi Sagardoa edalontzian dotorea da, kolore garbikoa. Sudurrean sagar berdeen freskotasuna du eta orekatua da ahoan, taninoen eta azidotasun atseginaren arteko harmonia perfektuan. Botila txikian ere komertzializatzen da Isastegi Euskal Sagardoa.
Tolosaldeko sagastietako sagarrarekin egiten da Isastegi Euskal Sagardoa eta horrek ematen dio izaera berezia.
Isastegi Sagardoa Premium ere edalontzian dotorea da, kolore garbikoa. Sudurrean sagar berdeen freskotasuna du eta luzea da. Orekatua da ahoan, taninoen eta azidotasun atseginaren arteko harmonia perfektuan eta txinparta fina eta iraunkorra duena.
Tolosaldeko sagastietako sagarrarekin egiten da Isastegi Euskal Sagardoa eta horrek ematen dio izaera berezia.
Mozoloa, Goikoetxe, Urtebi haundi, Moko, Errezilla.
Tolosa, Etxeko sagastiak. Hegoaldera begira daude sagastiak. Landaketa intentsibo (mekanizatuak) eta estentsiboak. Ernio eta Aralarren babesean.
Sagar hornitzaileak: Isastegi-behekoa baserria (Tolosa), Zuaznabar baserria (Altzo), Iriarte baserria (Gaztelu), Monteskuaundi baserria (Tolosa).