Iparralde bidea, 12
20115 Astigarraga (Gipuzkoa)

info@irigoiensagardotegia.com
www.irigoiensagardotegia.com
943 55 03 33

webgunea ikusi

Sagardogileak

Iñaki Irigoien eta Iosune Uria 

“1919 urtetik sagardogintzari lotuta dago Irigoien-Herrero sagardotegia”

Urtarriletik maiatzera (txotx garaian).

Txotx garaian.

Afariak egunero, igandetan izan ezik. Bazkariak ostiraletan enkarguz, larunbat eta igandetan.

1919. urtean hasi zen sagardoa egiten Irigoien sagardotegia, Ergobian. Gaur egun hirugarren belaunaldia da Astigarragako Iparralde bidean jarraitzen duena. Herrero izenez ere ezagutzen den sagardotegi honek arreta bereziz zaintzen ditu bere Euskal Sagardoak, tradizioari fidel, baina punta puntako instalazio eta teknologiaz lagunduta.
2008an jaso zuen urteko sagardorik onenaren saria, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako lehiaketan. Bestalde, upategi ikusgarria du inguratzen denarentzat, goiko partean egurrezko kupelak, eta, beheko aldean, altzairuzko upategi ederra. Txotx garaian irekitzen ditu ateak, eta, gainerakoan, botilako sagardoa zaindu eta komertzializatzea du helburu. 

Lan taldea

4 lagunek osatzen dute Irigoieneko lan taldea eta Txotx garaian 9 laguneko taldea dute. Iñaki Irigoien eta Iosune Uria dira taldea gidatzen dutenak.

Datu teknikoak

Tradizioa ahaztu gabe, punta puntako teknologia eta instalazioak ditu Irigoien-Herrero sagardotegiak Euskal Sagardoaren elaboraziorako.

Gipuzkoako sagarra

Irigoien Euskal Sagardoa egiteko Gipuzkoako hainbat baserritako sagarra erabiltzen da. Nahasketa egokia lortzeaz gain, sagardo horren zaintzak emango dio Irigoienen ukitua, sagardo usaintsu eta txinparta oso dotorekoak. 

Moko, Ibarra, Goikoetxe, Errezil  eta Urtebi.

Sagasti gehienak Gipuzkoako hainbat herritako baserritakoak dira: Astigarraga, Oiartzun, Errenteria…   

Irigoien Euskal Sagardoa

Kolore berdexka garbia du begira, eta fruta usain nabarmena sudurrera. Gorputzeko sagardoak dira, mikatz puntu bat dutenak, txinparta fin eta iraunkorrekoa.
Usaina afrutatua.
Gorputza mikatz puntu bat dutenak.

Sagarraren kalitateak eta upategiko zaintzak ematen dio Irigoien Euskal Sagardoari bere izaera. 

Sagardoa erosi