Kale Nagusia 96
20115 Astigarraga (Gipuzkoa)

info@zapiain.eus
www.zapiain.eus
943 33 00 33

webgunea ikusi

Sagardogileak

Miguel, Bittor eta Felix Zapiain Goñi.

“2015ean Errezil sagarrarekin egindako Bizi-Goxoa sortu genuen”

Urtarriletik apirilera (txotx garaian).

Txotx garaian.

Astelehenetik ostiralera gauetan (afariak), larunbatetan eguerdian eta gauean (bazkari eta afariak). Otorduak mahai altuan eskaintzen dira, zutik, eta sagardoari ematen zaio protagonismoa.  Urte osoan zehar, halaber, bisita gidatuak eta sagardo dastaketak eskaintzen ditugu. 

Zapiain abizenak mendeetako lotura du sagardogintza eta sagastiekin. XVI. mendekoak ditugu sagardoaren eta sagastien inguruko lehen dokumentuak. Hurbileko historiari eutsiz, Roxario aitona izan zen baserriko beste lanak alde batera utzi eta sagardogintzari profesionalki heldu ziona. 1980. urtean salto handia eman zuen sagardotegiak, Miguel Zapianek ardura hartu zuenean, sagardogintzan lehen enologoa. Zapiain sagardotegiak kalitate bermearen alde egin du lana ordutik, 2001. urtean kontrolpeko tenperatura duen lehenengo upategia eraikiz, eta ondorenean prozesuaren kalitatea ziurtatuko duen IFS Food ziurtagiria lortuz. Hala, kalitatea oinarri hartuta, ikerketa eta berrikuntza izan dira eta izango dira etxe honen ardatz.

Lan taldea

Ion, Mikel, Javi, Sergio, Petro, Haritz, Nekane, Inma eta Maider.

Datu teknikoak

Zapiain sagardoak apustu garbia egin du azken urtetan bertako sagarraren alde eta ondo zaindutako sagastiak dira Euskal Sagardoa eta Euskal Sagardoa Premium sagardoen oinarri.

Kalitatea eta dibertsifikazioa

Zapiain sagardotegiak produktu eta prozesuen kontrola du ardatz dagokion kalitatea lortzeko eta upategian ez ezik, sagastian hasten du kontrol zorrotz hori. Euskal Sagardoa ez ezik, beste hainbat produktu ere egin eta merkaturatzen ditu, Bizi-Gozoa edo Sagardoza, besteak beste. 

Gezamiña, Urtebi, Patzolua, Errezila, Moko.

• Ezeizabarrena baserria. Tolosa.
• Izarre baserria. Errezil.
• Matitxenea baserria eta Lizardi baserria. Astigarraga.
Mugarri baserria. Errenteria.

ZAPIAIN EUSKAL SAGARDOA

Kolore horixka.
Lore eta sagar freskoaren lurrinak.
Ahoan orekatutako konplexutasuna, txinparta fina lagun duela. Garraztasun eta mikaztasunaren arteko oreka.
Ez du sulfitorik.

Oreka eta garbitasuna. Bai sudurrean, baita ahoan ere, sagarraren usain eta zapore garbiak nabariak dira.

ZAPIAIN EUSKAL SAGARDOA PREMIUM

Kolore horixka.
Lore eta sagar freskoaren aromak.
Ahoan luzea eta orekatutako konplexutasuna, txinparta fina lagun duela. Garraztasun eta mikaztasunaren arteko oreka.
Ez du sulfitorik.

Oreka eta garbitasuna. Bai sudurrean, baita ahoan ere, sagarraren usain eta zapore garbiak nabariak dira.

Gezamiña, Urtebi, Patzolua, Errezila, Moko.

• Ezeizabarrena baserria. Tolosa.
• Izarre baserria. Errezil.
• Matitxenea baserria eta Lizardi baserria. Astigarraga.
Mugarri baserria. Errenteria.