Martindegi Auzoa, 29
20120 Hernani (Gipuzkoa)

zelaia@zelaia.eus
www.zelaia.eus
943 55 58 51

webgunea ikusi

Sagardogileak

Oihana, Maialen eta Jaione Gaincerain 

“XIX. mende amaieratik sagardoaren kalitatea zaintzen ari gara Zelaia sagardotegian”

Txotx garaian.

 Txotxa urtarriletik apirilaren 30era.

Astelehenetik ostiralera afariak.
Larunbatetan bazkari eta afariak.
Igandetan itxita.

XIX. mende amaieratik egiten du sagardoa Gaincerain familiak. Jose Antonio gure birraitonak etxerako ekoizten zuen sagardoa hasierako garai hartan. Joakin Gaincerain aitonak, berriz, aitaren afizioa ofizio bihurtu zuen, eta orduan egin zuen Zelaia sagardotegia profesional. Gure aitak sagardotegiko martxari heldu zion garaian egokitu zuen sagardotegia: upategia zabaldu, tresneria eta makinaria berritu, jangela egokitu… Orain, laugarren belaunaldiak heldu diogu etxeko tradizioari, lehenengoz hiru emakume gaude Zelaia Sagardotegiaren gidaritzan: Oihana, Maialen eta Jaione Gaincerain gara sagardogileak. Bertako sagarrean oinarritutako kalitatea da gure Euskal Sagardoaren ardatza eta eskaintzen dugun zerbitzuari ere garrantzia berezia ematen diogu. 

Lan taldea

Oihana, Maialen eta Jaione Gaincerain ahizpek daramate sagardotegiko martxa eta lan talde sendoa sortu dute beren bueltan.

Datu teknikoak

Bertako sagarra oinarri hartuta produktuaren kalitateari ematen diogu garrantzia Zelaia sagardotegian, prozesu osoa kontrolatuz, hasi sagastitik eta botilara arte. 

Hernani, Goierri eta kostako sagarra

Zelaia Euskal Sagardoa eta Zelaia Euskal Sagardoa Premiuma hiru sagasti garrantzitsutako sagarrez egiten da nagusiki, Hernani, Olabarri eta Hondarribiko sagarrez. Sagar motak, prozesuaren kontrol zorrotzak eta nahasketa egokiak ematen diote Zelaiako sagardoari beharreko izaera eta oreka. 

. 

Gehien bat Txalaka, Urtebi Txiki, Urtebi Haundi, Moko, Goikoetxe, Mozolua.

Zabalo enea baserria (Hernani) Ekoizlea: Manuel Iradi.
Etxezuri baserria (Olaberria)  Ekoizlea: Jokin Garmendia.
Igeralde nekazal etxea (Hondarribia) Ekoizlea: Bixen Magan.

ZELAIA EUSKAL SAGARDOA

Usaimen garbia eta intentsitate handikoa, fruta freskoaren usaina, jatorrizko sagarra gogora dakarrena.
Ahoan, berezkoa duen karbonikoak freskura emango digu, azidotasun puntu bat nabarmentzen da, orokorrean sagardo oso orekatua da, iraunkor eta atsegina.

Sagar motari eta behar den puntuan biltzeari garrantzia handia ematen diogu. 

Sagardoa erosi
ZELAIA EUSKAL SAGARDOA PREMIUM

Usaimen garbia eta intentsitate handikoa, fruta freskoaren usaina, jatorrizko sagarra gogora dakarrena.
Ahoan, berezkoa duen karbonikoak freskura emango digu, azidez puntu bat nabarmentzen da eta oso luzea da. Orokorrean sagardo oso orekatua da, iraunkor eta atsegina.

Sagar motari eta behar den puntuan biltzeari garrantzia handia ematen diogu. 

Sagardoa erosi

Gehien bat Txalaka, Urtebi tTxiki, Urtebi Haundi, Moko, Goikoetxe, Mozolua.

Zabalo enea baserria (Hernani) Ekoizlea: Manuel Iradi.
Etxezuri baserria (Olaberria)  Ekoizlea: Jokin Garmendia.
Igeralde nekazal etxea (Hondarribia) Ekoizlea: Bixen Magan.