Arraga auzoa
01160 Aramaio (Araba)

info@iturrieta.eus
www.iturrieta.eus
945 44 53 85  

webgunea ikusi

Sagardogileak

Juan Jose Peciña eta Juan Antonio Aretxaga

“Eskaintza zabala dugu, sagardogintzara bideratutako paraje zoragarrian”

Ostiral eguerditik igandera arte. Astean zehar enkarguz bakarrik.

Txotx garaian.

Erretegia, uda garaian, uztaila bukatu arte.

Betiko baserri batean, animaliak, baratza eta paisaia ederrean txertatua.

Iturrieta sagardotegia 1998tik dago irekita, Aramaioko bihotzean, paraje zoragarrian. Bertaratzen denak baserri giroko sagardotegia aurkituko du, sagastiz inguratua eta baratza eta animaliak inguruan dituena. 

Beren sagarrez egiten dute sagardoa eta muztioa, eta sagardotegian ere bertako produktuak eskaintzen dituzte hein handi batean. Turismo familiarrerako leku paregabea da, elbarrituentzako egokitua (komunak, sarrera, ..) dago eta sagardogilearekin harreman estuan esperientzia bizi nahi duenarentzat eskaintza paregabea. Txotx garaia urtarriletik maiatza erdira egingo da, eta erretegia uztaila bukaera arte egongo da, Euskal Sagardoa botilan ere eskainiz.

Lan taldea

Juan Jose eta Juan Antoniok osatzen dute sagardotegiaren ardatza eta hainbat lagun gehiagorekin osatzen dute lantaldea, sukaldean eta jangelan nagusiki.

Datu teknikoak

Aramaioko Iturrieta eta Mendibitzu baserrietako sagarrez egiten dute sagardoa eta muztioa, beren sagastietatik. 

Bi marka elkarlanean

Iturrieta sagardotegiak bi sagardo eskaintzen dizkigu Euskal Sagardoan, bi proiekturen fusioa baita. Iturrieta Euskal Sagardoari, Mendibitzu Euskal Sagardoa batu zaio, Juan Antonio Aretxaga, Juan Jose Peciñaren proiektura elkartzearekin batera. 

Iturrieta sagardoa: Goikoetxe. Txalaka, Moko, Urtebete eta Urdin sagarra. 

Aramaioko Arraga auzoan dago Iturrieta sagardotegia eta bertako sagastia, kopa formazioan. Eguteran jarritako sagastia da eta sagarrari izaera ematen dio horrek. 3,5 hektarea sagasti daude baserri inguruan. 

Iturrieta Euskal Sagardo ekologikoa

Lasto horixka koloreko sagardoa, txinparta finekoa eta 6 gradu inguruko alkohol graduazioa duena. Ahoan orekatua eta luzea izango den sagardoa eskaintzen du Iturrietak, Aramaioko Arraga auzoko klimak eta egoki aukeratutako sagar motek ematen dioten ukituarekin.  Sagar ekologikoz egindako sagardoa.      

Euskal Sagardo ekologikoa, sagastiaren gertutasunak ahalbidetuta, sagarra bildu eta egun berean jo eta prozesatua. 

Sagardoa erosi
MENDIBITzU EUSKAL SAGARDOA

Lasto horixka kolorekoa eta txinparta finekoa, eta 6 gradu inguruko alkohol graduazioa duena. Sagar motek sagardo orekatua ematen digute. Aramaioko Untzilla auzoko Mendibitzu baserriko sagarrez egina.

Euskal Sagardoa, sagastiaren gertutasunak ahalbidetuta sagarra bildu eta egun berean jo eta prozesatua. 

Sagardoa erosi

Mendibitzu sagardoa: Astarbe, Urdin sagarra, Errezilla eta Urtebete.

Aramaioko Untzilla auzoan dago Mendibitzu baserria eta bere sagastia, leku eguzkitsuan eta maldan, hego aldera begira. Kopa formazioan dago sagastia.