Osinaga auzoa, 54
20120 Hernani (Gipuzkoa)

sagardotegia@itxasburu.com
www.itxasburusagardotegia.com
943 55 68 79

webgunea ikusi

Sagardogileak

Antton Intxauspe, Jose Luis Medrano eta Jon Pagola                    

“Gure sagardoaren kalitatea, bertako sagarrak ondo aukeratu eta nahastuz lortzen dugu”

Txotx garaian.

Txotxa urtarrilaren erdialdetik apirila bukaera arte. Asteazken gauetik igande eguerdira arte.

Ekainetik aurrera Euskal Sagardoa botilan eskaintzen dugu

Sagardotegiko menu tipikoaz aparte bakailaoa saltsan eskeintzen da.

Itxas Buru sagardotegia, Ascensio Intxauspek ireki zuen 1982an eta lehendik sagardoa egiten bazen ere, orduan hasi zen sagardoa saltzen. Urumea errekaren ertzean kokatua dago sagardotegia eta 8 hektarea sagasti gestionatzen dira gaur egun, etxeko sagastiak eta inguruko baserrietako sagastiak hartuta. Bertako sagarrari garrantzia handia ematen zaio Itxasburun, kalitatezko sagardoa lehengaiaren zaintzatik datorrela jakitun. Sagardoa modu tradizionalean egiten da, eta, ahal bada, egunean zehar bildutako sagarra egunean bertan prentsatzen da, zukuaren kalitatea ahalik eta onena izan dadin. Itxas Buru sagardotegiko Sagardoaren kalitatea ondo aukeratutako bertako sagarren nahasketak ematen du.

Lan taldea

Jon Pagola
Jose Luis Medrano
Antton Intxauspe
Hirurek gidatzen dute lan taldea.

Datu teknikoak

Itxas Buru sagardotegian etxeko sagastiak eta inguruko baserritakoak ondo zaintzeak garrantzia handia du. 

Datu teknikoak

Itxas Buru sagardotegiak 8 hektarea sagastietako sagarra erabiltzen du, etxekoak nagusiki, baina baita beste baserri batzuetakoak ere. Sagar motak ondo aukeratu eta nahastean dago Itxas Buru Euskal Sagardoaren funtsa. 

Urtebi Haundi, Urtebi txiki, Moko, Patzolua, Txalaka.

Sagasti propioa 4 hektarea inguru, eta beste 4 hektarea ere guk eramaten ditugu, inguruko baserrietakoak. 

Itxas Buru Euskal Sagardoa

Sagardoaren kolorea urte horretan izan den sagarrak eta eguraldiak asko markatzen du, baina  berde-horixka izan ohi da. Fruta usainduna eta edan erraza da Itxas Buru Euskal Sagardoa, eta, aldi berean, ahoan biribila.

Sagardo edan erreza.
Sagardo gehiena etxeko sagarrarekin egiten da. 

Sagardoa erosi
ITXAS-BURU 2022ko kupelak
1
2
3
4
5
6
1
SAGASTIA/MANZANAL: Mendipe, Osiñape, Txintxua
     
2
SAGASTIA/MANZANAL: Muntto, Besabi
     
3
SAGASTIA/MANZANAL: Errotaburu, Iartzagaina
     
4
SAGASTIA/MANZANAL: Muntto, Txintxua