Euskal Sagardoa Jatorri Deitura duten sagardoak dastatzeko aukera izaten ari dira egunotan hainbat saltoki handietan. Gurutzeta, Petritegi, Saizar, Zapiain eta Zelaia sagardotegien eskutik egiten ari dira dastaketak. Sagardoaz gozatzeko aukera izateaz gain, dastaketak gidatzen dituzten pertsonen ahotik Jatorri Deituraren bereizgarri nagusiak ezagutzen ari dira erosleak: % 100 bertako sagarrarekin egina eta kalitate bermatua duen sagardoa dela, hain zuzen ere. Hala, dastaketaren batean egoteko aukera izan duten herritarrek harrera ona egin diete kapsula gorria duten sagardoei, Jatorri Deitura izendapen berriarengatik poza erakutsiz.
Aurreko asteburuan, gisa honetako 6 promozio ekintza egin zituzten eta datorren asteburuan beste 12 egingo dituzte, honakoak, hain justu;
- Sestaoko Carrefour saltokia: Abuztuaren 4an eta 5ean (10-14//17-21) Jatorri Deitura duten Gurutzeta sagardoen dastaketa.
- Benta Berri, San Martin, Beraketa eta Andoaingo Super Amara saltokiak: Abuztuaren 4an eta 5ean (11-14//18-20) Jatorri Deitura duten Petritegi sagardoen dastaketa.
- Erandioko Carrefour saltokia: Abuztuaren 4an eta 5ean (10-14//17-21) Jatorri Deitura duten Saizar sagardoen dastaketa.