INNOKUPELA, HAZI eta ESAFEk (Euskal Sagardogileen Federazioa) lankidetzan eginiko proiektu bat da. Sagardotegietako upategiak monitorizatzeko sistema teknologiko berriak ezartzea da bere helburua. Produktuaren trazabilitatearen inguruko kanpo berme bat izango litzake, bere egiaztagirirako.
INNOKUPELA proiektuak sistema teknologiko berriak aztertzen ari da, sagardoaren kupelen arteko mugimenduak monitorizatzeko. Merkatu honen diagnostiko eta sagardotegietako langile eta kupelen egoera ikusita, merkatuan dauden gailu ezberdinak bilatzen, aukeratzen eta testatzen ari dira.
Gaur egun, kupelen betetzea eta sagardoaren nahastearen erregistroak eskuz idatzi edo informatikoki gordeta egiten dira eta kupelaren ahokadura irekiaz bermatzen da prozesu hori ondo egin dela.
INNOKUPELAk berriz, kupelak denboran zehar dituen nibel ezberdinak aztertzen ditu, beste datu batzuen artean. Neurketa hauek aurretiaz zehaztutako denbora bitarteetan egiten dira. Jasotako informazioa biltegi plataforma batera bidaltzen da, eman diren aldaketak zeintzuk izan diren eta noiz izan diren jakiteko.
Orain arte probatutako neurketa sistemek ultra soinuak eta uhin elektromagnetikoak erabiltzen dituzte. Ateratako informazioa, sagardotegiko langileek jasotako trazabilitate erregistroarekin alderatzen da.
Honela, kupeletan ematen diren nibel aldaketak noiz eman diren identifikatu daiteke, eta informazio hori zuzenean jaso informazioa biltzeko plataforma Webean badago. Konpondu beharreko atal garrantzitsuenak, kupeletan kokatzen diren sentsoreen eta informazio biltegiaren arteko loturak eta sentsore hauek batzuetan ematen dituzten irakurketa desegokiak dira.