Skip to main content

Euskal Sagardoa Jatorri Deitura

Jatorri-deitura urte askotako lanaren emaitza eta etorkizuneko apustua da, erakunde publikoek eta sagar eta sagardo sektoreak elkarlanean osatzen dutena. Euskal Sagardoa zigilua daramaten sagardoek bi ezaugarri nagusi dituzte: %100 bertako sagarrarekin eginak dira eta kalitate-bermea dute.

%100 bertako sagarrekin egina

115 sagar mota ditu onartuak Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak bertako 500 hektarea sagastietan hazten direnak. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko 248 sagar ekoizlek, sagastien kalitatea, produktibitatea eta uzta desberdinen arteko oreka bilatzen dihardute. Ondoren Euskal Sagardoa J.D.ko 48 sagardogilek, bertako sagarra balorean jarrita, kalitaterik oneneko sagardoak egin eta merkaturatu ditzaten.

Kalitate bermatua

HAZI Fundazioak ziurtatzen du prozesu osoa, hasi sagastitik eta botilara arte. Euskal Sagardoa zigilupean merkaturatzeko analisi organoleptiko eta fisiko-kimikoak gainditu behar ditu kontrolpean dagoen sagardoak, hau Fraisoro Laborategian ziurtatzen da.

Freskagarria eta osasuntsua

Euskal Sagarraren muztio naturala hartzituta lortutako edaria da Euskal Sagardoa. Artziduran, sagarraren azukrea alkohol bihurtuko da eta alkohol graduazio bajuko sagardoa lortuko dugu %5 ingururekin. Euskal Sagardoari ez zaio CO2, azukre eta urik gehitzen. Orokorrean sagardo freskagarri eta lurrintsuak dira, ahoan izaera handikoak eta txinparta ederrekoak.

Euskal Sagardoaren inguruko berriak

euskara
25th urtarrila 2024

Urnietak sagardotegi denboraldiari eman dio hasiera herriko lehen ‘Txotx’ -arekin

‘Gure Adarraren sagardoa' lelopean, sagardotegiek 2023ko uztan 300.000 litro sagardo ekoitzi dituzte, eta horietatik 200.000…
euskara
19th urtarrila 2024

Euskal Sagardoa: Mugazgaindiko lehen Jatorri Izendapenera abiatu da

Euskal Sagardoa/Sidra del País Vasco, Cidre du País Basque/Euskal Sagarnoa izango da Mugazgaindiko Jatorri Deituraren…
euskara
17th urtarrila 2024

Txotx denboraldia, bertako plazerra!

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, XXXI. Sagardo Berriaren Eguna izan da, 2024…

“Euskal Herrian mendeetan zehar kontsumitu den produktuari gorazarre egiten dio jatorri-deiturak. Marinelen bidaidea itsasaldi luzeetan. Gure arbasoen lanaren eta bizimoduaren lekukoa. Egunerokoan nahiz une berezietan, baserrietako zein hirietako ahogozoa.”