Skip to main content

Ongi etorri Euskal Sagardoa jaiotzen den lurraldera eta kulturara!

Kalitatezko sagardoaren jatorrian sagastiak, sagardogileak eta sagardogintza daude. Euskal Herrian zein hemendik kanpo geroago eta bisitari gehiagok ezagutu eta bizi nahi duten lurraldea, jendea eta tradizioa. Paisaia ederrak, bertako herritarren gertutasuna eta esperientzia biziak.

Sagardoa Route, sektorearen agentzia turistikoak, zuk aukeratzen duzun neurriko bidaia antolatzen lagunduko dizu: lo-lekua aurkitu, jan-edana erreserbatu, ondarea ezagutu eta jarduerak proposatu. Den-dena zure neurrira.

Bertatik bertara ezagutzen dugu Euskal Sagardoa sortzen duten lurraldea, jendea eta kultura, bisitarien jakinmina eta nahiak betetzeko. Kalitatezko Euskal Sagardoaren jatorrian bezala, gure ibilbideen abiapuntuan ere natura eta kultura daude: garena zer den erakustea.

Sagargileekin eta sagardogileekin aurrez aurre, euren historiaren, bizimoduaren eta filosofiaren berri jakigo duzu.

Gehiago ezagutu