ZERBITZUEN ADMINISTRAZIO-KONTRATUA, EUSKAL SAGARDOA JATORRI-DEITURARAKO AHOLKULARITZA ESTRATEGIKOA, MERKATARITZA-AHOLKULARITZA, NEGOZIAZIOA ETA MERKATARITZA-KUDEAKETA XEDE DITUENA
- KONTRATUAREN XEDEA.
Kontratuaren xedea da EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIORAKO aholkularitza estrategikoa, merkataritza-aholkularitza, negoziazioa eta merkataritza-kudeaketa egitea honako hauekin:
- Eusko Jaurlaritza.
- HAZI.
- Erakundeak.
- Kontseilu Arautzailea.
- Sagardotegiak.
- Sagardotegien elkarteak.
- Fraisoro.
- Retail nazionaleko kateak.
- Eskualdeetan banatzeko kateak.
- Banatzaileak eta espezialistak.
- Ostalaritzako elkarteak.
- Komunikazio-agentziak.
- KONTRATUAREN BEHARRAREN JUSTIFIKAZIOA.
Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak merkataritza- eta sustapen-lana egin nahi du, informazioa eman nahi die kanalei (banaketa, HORECA, administrazioak, komunikabideak…), eta laguntza teknikoa eskatzen du, lan hori guztia egiten lagun diezaion, eta posizionamendu hobea izan ahal izateko proposamen estrategikoak egin ditzan.
Orri honen helburu zehatza da enpresa esleipendunak ondoren aipatzen direnetarako egin beharreko lanak kontratatzea:
- Aholkularitza estrategikoa, merkataritza-aholkularitza, negoziazioa eta merkataritza-kudeaketa Euskal Sagardoa jatorri-deiturarentzat.
- Txostenak egitea kontseilu arautzailearen merkataritza-estrategia planifikatzeko.
Lan hori egiteko, egokitzat jotzen da lizitazio bat egitea prozedura ireki bidez zerbitzuak kontratatuta.
– LOTEAK: EZ
– ALDAERAK: EZ
- Kontratuaren balio zenbatetsia
BERROGEITA HAMAIKA MILA EURO, BEZa sartu Gabe.
- LIZITAZIORAKO OINARRIZKO AURREKONTUA
Kontratuaren gastuaz zenbatetsitako gehieneko aurrekontua:
- ZERGA-OINARRIA 51.000 euro.
- BEZa: %21 = 10.710 euro
- GUZTIRA: 61.710 euro.
Zenbateko hori kontratuko prestazioak egiteko gehieneko gastu-aurrekontua da.
Beheranzko eskaintzak oinarritzeko lizitazio-tasa:
- Lizitatzaileek zerbitzua emateko eskaintza ekonomikoa aurkeztuko dute, eta gehieneko tasa kopuru hau izango da:
- ZERGA-OINARRIA 51.000 euro.
- BEZa: %21 = 10.710 euro
- GUZTIRA: 61.710 euro.
Zenbateko hori beheranzko eskaintzak oinarritzeko gehieneko kopurua da, eta automatikoki dakar berekin kopuru hori gainditzen duten eskaintzak baztertzea.
- GASTUAREN AURREKONTUA:
61.710 euro, BEZa barne.
6. URTEROKOAK
– 2020ko ekainetik abendura 7 zati berdinetan.
7. KREDITUA EGOTEA
Behar den kreditua dago kontratu hau betetzearen ondorioz Administrazioarentzat sortzen diren betebehar ekonomikoei erantzuteko, eta kredituaren aurrekontu-kontsignazioa orri honen karatulan agertzen dena da.
Izapidetze aurreratuko kontratazio-espedienteetan, esleipena gertatzeko, bete beharrekoa da unean uneko ekitaldian kreditu egokia eta behar adinakoa dagoelako baldintza etengarria.
8. KONTRATUAREN EPEA
2020ko ekainaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra.
9. KONTRATUA BETETZEKO LEKUA
Kontratuaren xedea gauzatzeko behar dena.
10. KONTRATAZIO-ORGANOA
EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOA
11. IZAPIDETZEA
ARRUNTA ETA AURRERATUA
12. ESLEIPEN-PROZEDURA
IREKIA eta esleipena zenbait irizpide kontuan hartuta egitekoa.
13. ESLEIPEN-IRIZPIDEA
FORMULEN BIDEZ EZIN KUANTIFIKA DAITEZKEEN IRIZPIDEAK………(%45) 45 puntu.
Irizpide bakoitzean, puntuazioa baremo honen arabera esleituko da:
– Metodologia____________________________________________________ 5 puntu.
– Aholkularitza estrategikoa, merkataritza-aholkularitza, negoziazioa eta merkataritza-kudeaketa biltzen dituen proiektua garatzeko aurkeztutako proposamen teknikoa ____________ 30 puntu.
– Jarraipen- eta monitorizazio-proposamena___________________________10 puntu.
Eskaintzek 22,5 puntuko gutxieneko puntuazioa lortu beharko dute prozeduran jarraitzeko.
Balorazioa honako hauek kontuan hartuta haztatuko da:
– Kalitate eskasa….…………………….Irizpideari dagokion gehieneko puntuazioaren %40raino.
– Kalitate nahikoa………………………Irizpideari dagokion gehieneko puntuazioaren %50eraino.
– Kalitate ona…………………………..Irizpideari dagokion gehieneko puntuazioaren %75eraino.
– Kalitate nabarmena…………………Irizpideari dagokion gehieneko puntuazioaren %100eraino.
- Aholkularitza estrategikoa, merkataritza-aholkularitza, negoziazioa eta merkataritza-kudeaketa egiteko EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOARENTZAKO proiektua
Aurkeztutako proposamenaren erakargarritasuna eta enpresa lizitatzaileak honako hauekin zehaztutako arloetan duen expertisea balioztatuko dira:
- Eusko Jaurlaritza.
- HAZI.
- Erakundeak.
- Kontseilu Arautzailea.
- Sagardotegiak.
- Sagardotegien elkarteak.
- Fraisoro.
- Retail nazionaleko kateak.
- Eskualdeetan banatzeko kateak.
- Banatzaileak eta espezialistak.
- Ostalaritzako elkarteak.
- Komunikazio-agentziak.
PREZIOAN OINARRITUTAKO IRIZPIDEA …………..………………………….(%55) 55 puntu.
Puntuazio handiagoa emango zaie eskaintza ekonomiko txikienei.
Proposamen ekonomikoak 55 puntura arteko puntuazioa jasoko du, soil-soilik eskaintza txikienarekiko proportzionaltasun-irizpidea kontuan hartuta, eskaintza horri puntuaziorik handiena emango baitzaio, eta gainerakoen haztapena formula honen arabera kalkulatuko da:
P= (55 x Gutx. esk.)/Esk
“P” lortutako puntuazioa da; “Gutx. esk.”, gutxieneko eskaintza; eta “Esk.”, balioztatzen den lizitatzaileari dagokion eskaintza.
EZOHIKO EDO NEURRIZ GAINEKO BALIOAK DITUZTEN ESKAINTZAK.
Ondorioztatuko da zerbitzua emateko eskaintzen balioak ezohikoak edo neurriz gainekoak direla haien zenbatekoa onartutako eskaintzen batezbesteko aritmetikoa baino ehuneko hogeita bost (25) unitatetik gora txikiagoa bada, eta ezin badira justifikatu alde horren arrazoiak.
Ezohiko edo neurriz gaineko eskaintzetan, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 152.3 artikuluan xedatutako prozedura erabiliko da.
Gaitasun- eta kaudimen-baldintzak (ADMINISTRAZIO-DOKUMENTAZIOA)
14. GAITASUNA
Pertsona naturalak edo juridikoak kontratuen esleipendun izan ahal izateko, haien prestazioek pertsona horiei dagozkien estatutuen edo sorrerako arauen araberako helburuen, xedearen edo jarduera-esparruaren barruan egon beharko dute.
15. ENPRESA-SAILKAPENA
Ez da eskatzen.
16.-BITARTEKOEN ATXIKIPEN-KONPROMISOA
Ez da eskatzen.
17. ESKATUTAKO ENPRESA-GAIKUNTZA
Ez da eskatzen.
18. KAUDIMENA
– KAUDIMEN EKONOMIKOA ETA FINANTZARIOA:
Eskatutako gutxieneko kaudimen-baldintzak:
Itxitako azken bi ekitaldietako bakoitzean lizitazioan parte hartzen dutenek lortutako negozio-zifrak kontratuari dagokionez kalkulatutako gehieneko gastu-aurrekontuaren parekoa edo handiagoa izan beharko du.
Hori honela egiaztatuko da:
Sorrerako dataren edo enpresaburuaren jardueren hasiera-dataren arabera, eskura dauden itxitako azken bi ekitaldiei dagokien negozio-zifra osoaren adierazpena. Enpresaren sorrerako dataren ondorioz ezin bada negozio-zifrarik egiaztatu eskatutako aldi guztietan, enpresaburuaren jarduerak hasi eta hurrengo ekitalditik aurrera egiaztatuko da eskatutako negozio-zifra.
- KAUDIMEN TEKNIKOA ETA/EDO PROFESIONALA
Eskatutako gutxieneko kaudimen-baldintzak:
Azken hiru urteetan lanak edo zerbitzuak egin izana arlo hauetan: kudeaketa, laguntza, aholkularitza, merkataritza- eta estrategia-aholkularitza edo -zuzendaritza, eta negoziazioa proiektuan zehaztutako intereseko edozein talderekin:
- Eusko Jaurlaritza.
- HAZI.
- Erakundeak.
- Kontseilu Arautzailea.
- Sagardotegiak.
- Sagardotegien elkarteak.
- Fraisoro.
- Retail nazionaleko kateak.
- Eskualdeetan banatzeko kateak.
- Banatzaileak eta espezialistak.
- Ostalaritzako elkarteak.
- Komunikazio-agentziak.
Hori honela egiaztatuko da:
Azken hiru urteetan egindako lan edo zerbitzu nagusien zerrenda, lan eta zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta hartzaile publiko edo pribatua adierazita. Egindako zerbitzuak edo lanak egiaztatzeko, hartzailea sektore publikoko erakunde bat denean, organo eskudunak egindako edo onetsitako egiaztagiriak aurkeztuko dira; hartzailea subjektu pribatu bat denean, berriz, subjektu pribatu horrek berak egindako egiaztagiria aurkeztuko da edo, bestela, enpresaburuaren adierazpena.
Erakunde esleipendunak zerbitzua ondo betetzeko behar diren langileak izan beharko ditu.
Horrenbestez, EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOAK ez du pertsonarik jartzen esleipendunaren eskura, ez eta inor atxikitzen ere zerbitzua betetzeko, subrogazioari dagokionez ezarritakoa baztertu gabe.
Ez da inolako lan-harremanik izango EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOAREN eta enpresak zuzenbidean onartutako edozein bide erabiliz zerbitzua hastean edo bete bitartean kontratatzen dituen langileen artean.
EMAN BEHARREKO LANGILEEN PROFILA ETA EZAUGARRIAK:
- PROIEKTU-ZUZENDARIA, lanaldi partzialean aritzeko honako baldintza hauekin:
- Prestakuntza marketinarekin, merkataritza-arloarekin, kudeaketarekin, enpresa-ikasketekin zerikusia duten gaietan.
- Gutxienez bost urteko esperientzia merkataritzako Banaketa Handian, eta antzeko lanetan honako arlo hauetan: kudeaketa, laguntza, aholkularitza, merkataritza- eta estrategia-aholkularitza edo -zuzendaritza, eta negoziazioa proiektuan zehaztutako intereseko edozein talderekin.
- Teknikaria, lanaldi partzialean aritzeko honako baldintza hauekin:
- Prestakuntza marketinarekin, merkataritza-arloarekin, kudeaketarekin, enpresa-ikasketekin zerikusia duten gaietan.
- Gutxienez bost urteko esperientzia merkataritzako Banaketa Handian, eta antzeko lanetan honako arlo hauetan: kudeaketa, laguntza, aholkularitza, merkataritza- eta estrategia-aholkularitza edo -zuzendaritza, eta negoziazioa proiektuan zehaztutako intereseko edozein talderekin.
Konpromiso hau funtsezko kontratu-betebeharra izango da, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 211.f) artikuluan xedatutako ondorioetarako, eta, beraz, ez bada betetzen, kontratua suntsiarazteko arrazoia izango da, erakunde kontratatzaileak nahi izanez gero.
– ESKATUTAKO KAUDIMENA ORDEZ DEZAKEEN ENPRESA-SAILKAPENA:
Ez dagokio.
19. LIZITAZIOAREN PUBLIZITATEA:
www.euskalsagardoa.eus webgunean.
20. PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA.
Iragarkia www.euskalsagardoa.eus webgunean argitaratu eta, hurrengo egunetik aurrera, hamabosgarren egun naturaleko hamahiru orduak arte.
21. Pleguak eta gainerako dokumentazioa lortzeko lekua.
22. Eskaintzak, informazioa eta kontsultak aurkezteko lekua.
_ EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOAren helbide elektronikoan:
zuzendaritza@euskalsagardoa.eus
INFORMAZIOA.
_ Kontsulta teknikoak: zuzendaritza@euskalsagardoa.eus
_ Kontsulta administratiboak: zuzendaritza@euskalsagardoa.eus
KONTSULTAK.
Kontsultak aurkezteko modua: helbide elektroniko honetara bidalitako idazki bidez: zuzendaritza@euskalsagardoa.eus
Kontsultak aurkezteko epemuga: hamar egun natural eskaintzak aurkezteko epemuga baino lehen.
Hemen argitaratuko dira egindako kontsultak interesgarriak badira lizitatzaile guztientzat: www.euskalsagardoa.eus
23. Dokumentazioa aurkezteko modua.
A gutun-azala: ADMINISTRAZIO-DOKUMENTAZIOA/AURRETIKO BALDINTZAK BETETZEA.
B gutun-azala: Formulen bitartez zenbatu ezin diren irizpideei buruzko dokumentazioa.
C gutun-azala: FORMULEN BITARTEZ ZENBATZEN DIREN IRIZPIDEEI BURUZKO DOKUMENTAZIOA.
Gutun-azal guztietan datu hauek jaso beharko dira, nahitaez:
GUTUN-AZALA: DOKUMENTAZIOA:
Kontratuaren xedea:
Espediente zk.:
Sozietatearen izena: IFK:
Sozietatearen izena (helbidea):
Ahaldunaren izena: NAN:
Harremanetarako telefono-zenbakia:
Datuak erantsitako dokumentuaren arabera edo jakinarazpen-ondorioetarako:
Harremanetarako pertsona:
Helbide elektronikoa:
24. Lizitatzaileen proposamena: aurkeztu beharreko dokumentazioa.
A GUTUN-AZALA: ADMINISTRAZIO-DOKUMENTAZIOA
Erantzukizunpeko adierazpena. Haren bidez, lizitatzaileak adieraziko du kontratatzeko eskatzen diren baldintzak eta, zehazki, plegu honetan zehaztutakoak betetzen dituela eta hala frogatzen duten agiri guztiak dauzkala. Era berean, kontratazio-organoak eskatutako edozein unetan agiriak emateko konpromisoa hartzen du eta, nolanahi ere, esleipen-proposamenak haren alde eginez gero, esleipena baino lehenago emateko konpromisoa hartzen du.
Adierazpenaren edukia aurreikusitako ereduaren araberakoa izango da; bestela, lizitaziotik kanpo geratzeko arriskua dago.
Ohartarazi behar da legez eta plegu honetan kontratatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen diren ala ez jakiteko une erabakigarria proposamenak aurkezteko epea amaitzen denekoa izango dela.
B GUTUN-AZALA: FORMULEN BITARTEZ ZENBATU EZIN DIREN IRIZPIDEEI BURUZKO DOKUMENTAZIOA.
Lizitatzaileek egiten duten eskaintza ondoren zehazten den moduan aurkeztuko da, eta zehazten den dokumentazioa jasoko du, adierazten diren hurrenkeran eta epigrafeekin. Lizitatzaileek paperezko euskarrian eta euskarri informatikoan (CD edo DVD) aurkeztuko dute eskaintza hau.
Enpresa lizitatzaileek memoria bat aurkeztu beharko dute, eta bertan honako hau jaso:
- Aholkularitza estrategikoa, merkataritza-aholkularitza, negoziazioa eta merkataritza-kudeaketa egiteko EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOARENTZAKO proiektua, garatu beharreko proiektua jasoko duena.
C GUTUN-AZALA: FORMULEN BITARTEZ ZENBATZEN DIREN IRIZPIDEEI BURUZKO DOKUMENTAZIOA.
Honako hau bildu beharko du:
1.- Eskaintza ekonomikoa.
KONTRATUA ESLEITZEA
25. ADMINISTRAZIO-DOKUMENTAZIOA
Kontratua esleitu baino lehen eman beharko da administrazio-dokumentazioa.
VI. KONTRATUA BETETZEA
26. KONTRATUAREN ARDURADUNA.
Arloko teknikaria.
27. PREZIOAREN ORDAINKETA.
– 2020ko ekainetik abendura 7 zati berdinetan.
Fakturan, gastu-kontzeptu guztiak banakatuko dira. Esleipendunak kontratatutako ondasun/zerbitzuei dagozkien fakturak erantsiko dira.
Ordaintzeko modua: kontratistak administrazio-klausula berezien pleguetan xedatuaren arabera egindako fakturak aurkeztu ondoren ordainduko da, banku-transferentzia bidez.
Organo eskuduna kontabilitate publikoaren arloan: EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOA
Kontratazio-organoa: EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOA
Fakturaren organo hartzailea: EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOA
28. PREZIOAK BERRIKUSTEA.
Ez dagokio.
29. Azpikontratazioa.
Ez da muga berezirik ezarri.
Azpikontratazioaren kasuan, lizitatzaileek eskaintzan (B GUTUN-AZALA) esan behar dute zein den azpikontratatu nahi duten kontratuaren zatia, ehunekoa adierazita eta azpikontratistaren izena edo enpresa-profila identifikatuta, eta bi aldeek sinatutako konpromiso-agiria gehitu.
Nolanahi ere, azpikontratuek bat etorri behar dute eskaintzan adierazitakoarekin, eta gauzatu baino lehen eta idatziz jakinarazi behar zaizkio Administrazioari.
30. KONTRATUA BETETZEKO BALDINTZA BEREZIAK
Kontratua betetzeko baldintza berezia izango da Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu beteginaren 228. artikuluan azpikontratistei edo hornitzaileei zor zaizkienak ordaintzeko ezarritako epeak betetzea.
31. FUNTSEZKO KONTRATU BETEBEHARRAK.
-Behar diren pertsonak eta/edo materialak atxikitzea.
-Eskaintza baloratzeko kontuan hartu diren prestazioaren ezaugarriak betetzea.
-Pleguetan ezarritako betetze-baldintza bereziak betetzea.
32. KONTRATU-ZIGORRAK.
1) Atzeratzeagatik: Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu beteginaren 212.4 artikuluan xedatutakoak.
2) Kontratua egikaritzeko baldintza bereziak behar bezala ez betetzeagatik: kontratuaren aurrekontuaren %10eraino.
3) Balorazio-irizpideak ez betetzeagatik (150.6 artikulua): kontratuaren aurrekontuaren %10eraino.
4) Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 227.2. artikuluan aurreikusitako azpikontratazio-baldintzak ez betetzeagatik edo plegu honen karatulan azpikontrataziorako ezar daitekeen gehieneko muga berezia ez betetzeagatik: azpikontratuaren zenbatekoaren %50eraino.
33. KONTRATUA ALDATZEA.
Kontratua aldatu ahal izango da Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 107. artikuluak aurreikusitako zirkunstantzietako batzuk gertatzen direnean eta aipatzen dituen mugekin.
34. KONTRATUAREN JASOTZE-EPEA ETA BERME-EPEA.
Jasotzeko epea: Hilabetea.
Berme-epea: Kontratatzen diren zerbitzuek kontratuaren betearazpena amaitzen denean agortzen dituztenez beren prestazioak, ez da beharrezkotzat jotzen berme-eperik ezartzea.
35. Kontratua suntsiarazteko arrazoI espezifikoak.
Honako hauek dira suntsiarazteko arrazoi espezifikoak:
Kontratuaren xede den prestazioa eta eskaintzan bildutako baldintzak ez betetzea edo behin eta berriz gaizki betetzea.
Funtsezko kontratu-betebeharrak ez betetzea.
36. PUBLIZITATE-GASTUAK.
Ez dago.
37. EBALUAZIO-BATZORDEA
Kontratazio Organoak ebaluazio-batzorde baten laguntza izango du, eta batzorde horretako kideak hauek izango dira:
1. EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOKO Komunikazio Arloko burua.
2. EUSKAL SAGARDOA KONTSEILU ARAUTZAILEKO ZUZENDARITZA BATZORDEKO KIDE BAT.
3. EUSKAL SAGARDOA KONTSEILU ARAUTZAILEKO ZUZENDARITZA BATZORDEKO KIDE BAT.
38. DATU PERTSONALEN BABESA
Kontratuaren xede diren zerbitzuak egiteak, berez, ez du barruan hartuko eta ez du berekin ekarriko erakunde kontratatzaileak datu pertsonalen inolako tratamendurik egitea.
OHARRA: Bat ez badatoz hitz bidez adierazitako eskaintza eta zenbaki bidez adierazitakoa, hitz bidez emandakoa nagusituko da (lizitazio-tasa zenbateko horrek soilik gainditu ezean), non eta Kontratazio Mahaiak, dokumentazioa aztertzearen ondorioz zentzuzko irizpideak erabiliz, ez duen beste jarrera bat hartzen.
Eskaintzak paperezko euskarrian eta euskarri informatikoan badaude, eta horietan kontraesanak agertzen badira, paperean dagoena gailenduko da, non eta Kontratazio Mahaiak, dokumentazioa aztertzearen ondorioz zentzuzko irizpideak erabiliz, ez duen beste jarrera bat hartzen.