1. ZERBITZUEN ADMINISTRAZIO-KONTRATUA, EUSKAL SAGARDOA JATORRI-DEITURARAKO 2019KO PROMOZIO KANPAINAREN ETA MATERIALAREN DISEINUA, AHOLKULARITZA ETA MEDIOETAKO JARRAIPENA

    1. KONTRATUAREN XEDEA.

    Kontratuaren xedea da Euskal Sagardoa Jatorri-Deiturako 2019ko promozio kanpainaren, mezuen eta materialaren diseinua, aholkularitza eta sare sozialetako eta medioetako jarraipena egitea, honako behin behineko promozio egutegiarekin:

    • –  Maiatza: Gipuzkoko ostalaritzarekin Terraza Irekiera, eta Uzta Berriaren aurkezpena Hernanin.
    • –  Ekaina: Eroskiren 50. Urteurreneko ekitaldia Bilboko Areatzan.
    • –  Uztailean Sagardo Araba Gasteizen.
    • –  Irailean Basauri, Barakado eta Astigarragan promozio ekintzak.
    • –  Urrian Usurbilen promozio ekintza.
    • –  Azaroan Tolosaldeko Gasolindegiko jatetxean.
    • –  Abenduan Durangon eta Donostian promozio ekintzak.
    1. KONTRATUAREN BEHARRAREN JUSTIFIKAZIOA.Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak urtez urte promozio kanpainak antolatzen ditu hiru bezeroeri zuzenduta: Distribuzio modernoa eta linealak, zonalde desberdinetako ostalaritza eta kontsumitzaileak berak. Promozio kanpaina prestatu eta koordinatzeko laguntza teknikoa beharrezkoa du. Promozio kanapainaren disenua, mezuen aukeraketa eta kanpainaren koordinazioa dira egin beharreko lanaren zutabe nagusiak.Orri honen helburu zehatza da enpresa esleipendunak ondoren aipatzen direnetarako egin beharreko lanak kontratatzea:

      ! Promozio kanpaina diseinatu eta behin behinean zehaztuta dagoen egutegirako materiala diseinatu eta lantzea.

      ! Promozio kanpainaren koordinazioa egitea kanal eta medio desberdinetan.
      Lan hori egiteko, egokitzat jotzen da lizitazio bat egitea prozedura ireki bidez zerbitzuak

      kontratatuta.
      – LOTEAK: EZ

      – ALDAERAK: EZ

    2. KONTRATUAREN BALIO ZENBATETSIA

    HIRUROGEI MILA EURO, BEZa barne.

    4. LIZITAZIORAKO OINARRIZKO AURREKONTUA

    Kontratuaren gastuaz zenbatetsitako gehieneko aurrekontua:

    • –  ZERGA-OINARRIA 49.587 euro.
    • –  BEZa: %21 = 10.413 euro
    • –  GUZTIRA: 60.000 euro.Zenbateko hori kontratuko prestazioak egiteko gehieneko gastu-aurrekontua da.Beheranzko eskaintzak oinarritzeko lizitazio-tasa:

    – Lizitatzaileek zerbitzua emateko eskaintza ekonomikoa aurkeztuko dute, eta gehieneko tasa kopuru hau izango da:

    – – –

    ZERGA-OINARRIA 49.587 euro. BEZa: %21 = 10.413 euro GUZTIRA: 60.000 euro.

    Zenbateko hori beheranzko eskaintzak oinarritzeko gehieneko kopurua da, eta automatikoki dakar berekin kopuru hori gainditzen duten eskaintzak baztertzea.

    5. GASTUAREN AURREKONTUA:

    60.000 euro, BEZa barne.
    6. URTEROKOAK
    – 2019: %50 proiektuaren hasieran.
    – 2019: %50 bost zati berdinetan 2019ko abendura arte.

    7. KREDITUA EGOTEA
    Behar den kreditua dago kontratu hau betetzearen ondorioz Administrazioarentzat sortzen diren betebehar ekonomikoei erantzuteko, eta kredituaren aurrekontu-kontsignazioa orri honen karatulan agertzen dena da.

    Izapidetze aurreratuko kontratazio-espedienteetan, esleipena gertatzeko, bete beharrekoa da unean uneko ekitaldian kreditu egokia eta behar adinakoa dagoelako baldintza etengarria.

    8. KONTRATUAREN EPEA
    2019ko maiatzaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra.
    9. KONTRATUA BETETZEKO LEKUA
    Kontratuaren xedea gauzatzeko behar dena.
    10. KONTRATAZIO-ORGANOA
    EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOA
    11. IZAPIDETZEA
    ARRUNTA ETA AURRERATUA
    12. ESLEIPEN-PROZEDURA
    IREKIA eta esleipena zenbait irizpide kontuan hartuta egitekoa. 13. ESLEIPEN-IRIZPIDEA

    FORMULEN BIDEZ EZIN KUANTIFIKA DAITEZKEEN IRIZPIDEAK………(%45) 45 puntu.

    Irizpide bakoitzean, puntuazioa baremo honen arabera esleituko da:

    – Kanpainaren ideia eta diseinu egokia biltzen dituen proposamena, sare sozialetako eta medioetako jarraipena eta horretarako sagardo eta ostalaritza sektorearen ezagutza zehazten dituen proiektua garatzeko aurkeztutako proposamen teknikoa ____________ 35 puntu.

    – Jarraipen- eta monitorizazio-proposamena___________________________10 puntu. Eskaintzek 22,5 puntuko gutxieneko puntuazioa lortu beharko dute prozeduran jarraitzeko.

    – Euskal Sagardoa Jatorri-Deiturako 2019ko promozio kanpainaren eta materialaren diseinua, aholkularitza eta medioetako jarraipena biltzen dituen proiektua.

    Aurkeztutako proposamenaren erakargarritasuna eta enpresa lizitatzaileak honako plaza hauetararako aurkeztutako expertisea balioztatuko dira:

    • –  Maiatza: Gipuzkoko ostalaritzarekin Terraza Irekiera, eta Uzta Berriaren aurkezpena Hernanin.
    • –  Ekaina: Eroskiren 50. Urteurreneko ekitaldia Bilboko Areatzan.
    • –  Uztailean Sagardo Araba Gasteizen.
    • –  Irailean Basauri, Barakado eta Astigarragan promozio ekintzak.
    • –  Urrian Usurbilen promozio ekintza.
    • –  Azaroan Tolosaldeko Gasolindegiko jatetxean.
    • –  Abenduan Durangon eta Donostian promozio ekintzak.PREZIOAN OINARRITUTAKO IRIZPIDEA ………………………………………(%55) 55 puntu.Puntuazio handiagoa emango zaie eskaintza ekonomiko txikienei.

      EZOHIKO EDO NEURRIZ GAINEKO BALIOAK DITUZTEN ESKAINTZAK.

      Ondorioztatuko da zerbitzua emateko eskaintzen balioak ezohikoak edo neurriz gainekoak direla haien zenbatekoa onartutako eskaintzen batezbesteko aritmetikoa baino ehuneko hogeita bost (25) unitatetik gora txikiagoa bada, eta ezin badira justifikatu alde horren arrazoiak.

      Ezohiko edo neurriz gaineko eskaintzetan, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 152.3 artikuluan xedatutako prozedura erabiliko da.

      GAITASUN- ETA KAUDIMEN-BALDINTZAK (ADMINISTRAZIO-DOKUMENTAZIOA)

      14. GAITASUNA

      Pertsona naturalak edo juridikoak kontratuen esleipendun izan ahal izateko, haien prestazioek pertsona horiei dagozkien estatutuen edo sorrerako arauen araberako helburuen, xedearen edo jarduera-esparruaren barruan egon beharko dute.

    Proposamen ekonomikoak 55 puntura arteko puntuazioa jasoko du, soil-soilik eskaintza txikienarekiko proportzionaltasun-irizpidea kontuan hartuta, eskaintza horri puntuaziorik handiena emango baitzaio, eta gainerakoen haztapena formula honen arabera kalkulatuko da:

    P= (55 x Gutx. esk.)/Esk

    “P” lortutako puntuazioa da; “Gutx. esk.”, gutxieneko eskaintza; eta “Esk.”, balioztatzen den lizitatzaileari dagokion eskaintza.

    15. ENPRESA-SAILKAPENA

    Ez da eskatzen.

    16.-BITARTEKOEN ATXIKIPEN-KONPROMISOA

    Ez da eskatzen.

    17. ESKATUTAKO ENPRESA-GAIKUNTZA

    Ez da eskatzen.

    18. KAUDIMENA
    – KAUDIMEN EKONOMIKOA ETA FINANTZARIOA: Eskatutako gutxieneko kaudimen-baldintzak:

    Itxitako azken bi ekitaldietako bakoitzean lizitazioan parte hartzen dutenek lortutako negozio- zifrak kontratuari dagokionez kalkulatutako gehieneko gastu-aurrekontuaren parekoa edo handiagoa izan beharko du.

    Hori honela egiaztatuko da:

    Sorrerako dataren edo enpresaburuaren jardueren hasiera-dataren arabera, eskura dauden itxitako azken bi ekitaldiei dagokien negozio-zifra osoaren adierazpena. Enpresaren sorrerako dataren ondorioz ezin bada negozio-zifrarik egiaztatu eskatutako aldi guztietan, enpresaburuaren jarduerak hasi eta hurrengo ekitalditik aurrera egiaztatuko da eskatutako negozio-zifra.

    – KAUDIMEN TEKNIKOA ETA/EDO PROFESIONALA

    Eskatutako gutxieneko kaudimen-baldintzak:

    Azken hiru urteetan lanak edo zerbitzuak egin izana promozio kanpainen diseinuan eta jarraipenean, koordinazioan eta materialen diseinuan. Zerbitzuak elebitan (euskaraz eta gazteleraz) prestatzeko ahalmena eta esperientzia izatea.

    – Hori honela egiaztatuko da:

    Azken hiru urteetan egindako lan edo zerbitzu nagusien zerrenda, lan eta zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta hartzaile publiko edo pribatua adierazita. Egindako zerbitzuak edo lanak egiaztatzeko, hartzailea sektore publikoko erakunde bat denean, organo eskudunak egindako edo onetsitako egiaztagiriak aurkeztuko dira; hartzailea subjektu pribatu bat denean, berriz, subjektu pribatu horrek berak egindako egiaztagiria aurkeztuko da edo, bestela, enpresaburuaren adierazpena.

    Erakunde esleipendunak zerbitzua ondo betetzeko behar diren langileak izan beharko ditu.

    Horrenbestez, EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOAK ez du pertsonarik jartzen esleipendunaren eskura, ez eta inor atxikitzen ere zerbitzua betetzeko, subrogazioari dagokionez ezarritakoa baztertu gabe.

    Ez da inolako lan-harremanik izango EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOAREN eta enpresak zuzenbidean onartutako edozein bide erabiliz zerbitzua hastean edo bete bitartean kontratatzen dituen langileen artean.

    EMAN BEHARREKO LANGILEEN PROFILA ETA EZAUGARRIAK:

    – PROIEKTU-ZUZENDARIA, lanaldi partzialean aritzeko honako baldintza hauekin:

    o Prestakuntza marketingarekin, eta promozio kanpainen diseinatu eta jarraipena egitearekin zerikusia duten gaietan.

    o Gutxienez bost urteko esperientzia marketing eta promozio kanpainen diseinuan.

    – Teknikaria, lanaldi partzialean aritzeko honako baldintza hauekin:

    o Prestakuntza marketinean eta diseinuan.

    Konpromiso hau funtsezko kontratu-betebeharra izango da, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 211.f) artikuluan xedatutako ondorioetarako, eta, beraz, ez bada betetzen, kontratua suntsiarazteko arrazoia izango da, erakunde kontratatzaileak nahi izanez gero.

    – ESKATUTAKO KAUDIMENA ORDEZ DEZAKEEN ENPRESA-SAILKAPENA:

    Ez dagokio.

    19. LIZITAZIOAREN PUBLIZITATEA:

    www.euskalsagardoa.eus webgunean.

    20. PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA.

    Iragarkia www.euskalsagardoa.eus webgunean argitaratu eta, hurrengo egunetik aurrera, hamar egun naturaleko hamahiru orduak arte.

    21. PLEGUAK ETA GAINERAKO DOKUMENTAZIOA LORTZEKO LEKUA.

    www.euskalsagardoa.eus

    22. ESKAINTZAK, INFORMAZIOA ETA KONTSULTAK AURKEZTEKO LEKUA. _ EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOAren bulegoetan: EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOA
    ZUATZU 9-3, 1. LOKALA

    20018 DONOSTIA
    _ Iragartzeko aukera, posta elektronikoaren bidez, eskaintza posta arrunta erabiliz bidali dela: bai, jakinarazpena helbide honetara bidalita: zuzendaritza@euskalsagardoa.eus

    INFORMAZIOA.

    _ Kontsulta teknikoak: zuzendaritza@euskalsagardoa.eus
    _ Kontsulta administratiboak: zuzendaritza@euskalsagardoa.eus

    KONTSULTAK.
    Kontsultak aurkezteko modua: helbide elektroniko honetara bidalitako idazki bidez: zuzendaritza@euskalsagardoa.eus

    Kontsultak aurkezteko epemuga: hamar egun natural eskaintzak aurkezteko epemuga baino lehen.

    Hemen argitaratuko dira egindako kontsultak interesgarriak badira lizitatzaile guztientzat:

    www.euskalsagardoa.eus

    23. DOKUMENTAZIOA AURKEZTEKO MODUA.

    A gutun-azala: ADMINISTRAZIO-DOKUMENTAZIOA/AURRETIKO BALDINTZAK BETETZEA. B gutun-azala: FORMULEN BITARTEZ ZENBATU EZIN DIREN IRIZPIDEEI BURUZKO DOKUMENT AZIOA.
    C gutun-azala: FORMULEN BITARTEZ ZENBATZEN DIREN IRIZPIDEEI BURUZKO DOKUMENT AZIOA.

    Gutun-azal guztietan datu hauek jaso beharko dira, nahitaez: GUTUN-AZALA: DOKUMENTAZIOA:

    Kontratuaren xedea: Espediente zk.:

    Sozietatearen izena: IFK:

    Sozietatearen izena (helbidea):

    Ahaldunaren izena: NAN:
    Harremanetarako telefono-zenbakia:
    Datuak erantsitako dokumentuaren arabera edo jakinarazpen-ondorioetarako: Harremanetarako pertsona:
    Helbide elektronikoa:

    24. LIZITATZAILEEN PROPOSAMENA: AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA.

    A GUTUN-AZALA: ADMINISTRAZIO-DOKUMENTAZIOA

    Erantzukizunpeko adierazpena. Haren bidez, lizitatzaileak adieraziko du kontratatzeko eskatzen diren baldintzak eta, zehazki, plegu honetan zehaztutakoak betetzen dituela eta hala frogatzen duten agiri guztiak dauzkala. Era berean, kontratazio-organoak eskatutako edozein unetan agiriak emateko konpromisoa hartzen du eta, nolanahi ere, esleipen-proposamenak haren alde eginez gero, esleipena baino lehenago emateko konpromisoa hartzen du.

    Adierazpenaren edukia aurreikusitako ereduaren araberakoa izango da; bestela, lizitaziotik kanpo geratzeko arriskua dago.

    Ohartarazi behar da legez eta plegu honetan kontratatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen diren ala ez jakiteko une erabakigarria proposamenak aurkezteko epea amaitzen denekoa izango dela.

    B GUTUN-AZALA: FORMULEN BITARTEZ ZENBATU EZIN DIREN IRIZPIDEEI BURUZKO DOKUMENTAZIOA.

    Lizitatzaileek egiten duten eskaintza ondoren zehazten den moduan aurkeztuko da, eta zehazten den dokumentazioa jasoko du, adierazten diren hurrenkeran eta epigrafeekin. Lizitatzaileek paperezko euskarrian eta euskarri informatikoan (CD edo DVD) aurkeztuko dute eskaintza hau.

    Enpresa lizitatzaileek memoria bat aurkeztu beharko dute, eta bertan honako hau jaso:



    – Euskal Sagardoa Jatorri-Deiturako 2019ko promozio kanpainaren eta materialaren

    diseinua, aholkularitza eta medioetako jarraipenaren inguruko proiektua.

    C GUTUN-AZALA: FORMULEN BITARTEZ ZENBATZEN DIREN IRIZPIDEEI BURUZKO DOKUMENTAZIOA.

    Honako hau bildu beharko du:
    1.- Eskaintza ekonomikoa.

    KONTRATUA ESLEITZEA

    25. ADMINISTRAZIO-DOKUMENTAZIOA

    Kontratua esleitu baino lehen eman beharko da administrazio-dokumentazioa.

    VI. KONTRATUA BETETZEA

    26. KONTRATUAREN ARDURADUNA. Arloko teknikaria.

    27. PREZIOAREN ORDAINKETA. – 2019: %50 proiektuaren hasieran.

    – 2019: %50 bost zati berdinetan 2019ko abenduaren 31 arte.

    Fakturan, gastu-kontzeptu guztiak banakatuko dira. Esleipendunak kontratatutako ondasun/zerbitzuei dagozkien fakturak erantsiko dira.

    Ordaintzeko modua: kontratistak administrazio-klausula berezien pleguetan xedatuaren arabera egindako fakturak aurkeztu ondoren ordainduko da, banku-transferentzia bidez.

    Organo eskuduna kontabilitate publikoaren arloan: EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOA
    Kontratazio-organoa: EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOA Fakturaren organo hartzailea: EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOA

    28. PREZIOAK BERRIKUSTEA.

    Ez dagokio.

    29. AZPIKONTRATAZIOA.

    Ez da muga berezirik ezarri.

    Azpikontratazioaren kasuan, lizitatzaileek eskaintzan (B GUTUN-AZALA) esan behar dute zein den azpikontratatu nahi duten kontratuaren zatia, ehunekoa adierazita eta azpikontratistaren izena edo enpresa-profila identifikatuta, eta bi aldeek sinatutako konpromiso-agiria gehitu.

    Nolanahi ere, azpikontratuek bat etorri behar dute eskaintzan adierazitakoarekin, eta gauzatu baino lehen eta idatziz jakinarazi behar zaizkio Administrazioari.

    30. KONTRATUA BETETZEKO BALDINTZA BEREZIAK

    Kontratua betetzeko baldintza berezia izango da Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu beteginaren 228. artikuluan azpikontratistei edo hornitzaileei zor zaizkienak ordaintzeko ezarritako epeak betetzea.

    31. FUNTSEZKO KONTRATU BETEBEHARRAK.
    -Behar diren pertsonak eta/edo materialak atxikitzea.
    -Eskaintza baloratzeko kontuan hartu diren prestazioaren ezaugarriak betetzea. -Pleguetan ezarritako betetze-baldintza bereziak betetzea.

    32. KONTRATU-ZIGORRAK.
    1) Atzeratzeagatik: Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu beteginaren 212.4 artikuluan xedatutakoak.
    2) Kontratua egikaritzeko baldintza bereziak behar bezala ez betetzeagatik: kontratuaren aurrekontuaren %10eraino.
    3) Balorazio-irizpideak ez betetzeagatik (150.6 artikulua): kontratuaren aurrekontuaren %10eraino.
    4) Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 227.2. artikuluan aurreikusitako azpikontratazio-baldintzak ez betetzeagatik edo plegu honen karatulan azpikontrataziorako ezar daitekeen gehieneko muga berezia ez betetzeagatik: azpikontratuaren zenbatekoaren %50eraino.

    33. KONTRATUA ALDATZEA.

    Kontratua aldatu ahal izango da Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 107. artikuluak aurreikusitako zirkunstantzietako batzuk gertatzen direnean eta aipatzen dituen mugekin.

    34. KONTRATUAREN JASOTZE-EPEA ETA BERME-EPEA.

    Jasotzeko epea: Hilabetea.
    Berme-epea: Kontratatzen diren zerbitzuek kontratuaren betearazpena amaitzen denean agortzen dituztenez beren prestazioak, ez da beharrezkotzat jotzen berme-eperik ezartzea.

    35. KONTRATUA SUNTSIARAZTEKO ARRAZOI ESPEZIFIKOAK.

    Honako hauek dira suntsiarazteko arrazoi espezifikoak:
    Kontratuaren xede den prestazioa eta eskaintzan bildutako baldintzak ez betetzea edo behin eta berriz gaizki betetzea.
    Funtsezko kontratu-betebeharrak ez betetzea.

    36. PUBLIZITATE-GASTUAK.

    Ez dago.

    37. EBALUAZIO-BATZORDEA

    Kontratazio Organoak ebaluazio-batzorde baten laguntza izango du, eta batzorde horretako kideak hauek izango dira:

    1. EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOKO Komunikazio Arloko burua.

    2. EUSKAL SAGARDOA KONTSEILU ARAUTZAILEKO ZUZENDARITZA BATZORDEKO KIDE BAT.

    3. EUSKAL SAGARDOA KONTSEILU ARAUTZAILEKO ZUZENDARITZA BATZORDEKO KIDE BAT.

    38. DATU PERTSONALEN BABESA

    Kontratuaren xede diren zerbitzuak egiteak, berez, ez du barruan hartuko eta ez du berekin ekarriko erakunde kontratatzaileak datu pertsonalen inolako tratamendurik egitea.

    OHARRA: Bat ez badatoz hitz bidez adierazitako eskaintza eta zenbaki bidez adierazitakoa, hitz bidez emandakoa nagusituko da (lizitazio-tasa zenbateko horrek soilik gainditu ezean), non eta Kontratazio Mahaiak, dokumentazioa aztertzearen ondorioz zentzuzko irizpideak erabiliz, ez duen beste jarrera bat hartzen.
    Eskaintzak PAPEREZKO EUSKARRIAN ETA EUSKARRI INFORMATIKOAN badaude, eta horietan kontraesanak agertzen badira, paperean dagoena gailenduko da, non eta Kontratazio Mahaiak, dokumentazioa aztertzearen ondorioz zentzuzko irizpideak erabiliz, ez duen beste jarrera bat hartzen.