Skip to main content
Sin categorizar

ZERBITZUEN ADMINISTRAZIO-KONTRATUA, EUSKAL SAGARDOA JATORRI-DEITURARAKO 2020KO PROMOZIO KANPAINAREN ETA MATERIALAREN DISEINUA, AHOLKULARITZA ETA MEDIOETAKO JARRAIPENA

By 17th abril 2020abril 21st, 2020No Comments
  1. KONTRATUAREN XEDEA.

Kontratuaren xedea da Euskal Sagardoa Jatorri-Deiturako 2020ko promozio kanpainaren diseinua, mezuen eta materialaren sorkuntza, aholkularitza eta sare sozialetako eta medioetako jarraipena egitea, honako behin behineko proiektu eta oinarriekin:

  • Internet eta sare sozialetan oinarritutako kanpaina bat egitea.
  • Komunikazio kanpaina baten diseinua egitea, hiru fase hauetan:
    • Maiatzaren 1ean hasi (seguru asko COVID 19ak eragindako larrialdi egoeran izango gara oraindik).
    • Larrialdi egoeratik irtetzen garenerako botilaren kontsumoan eta ekitaldietan oinarritutako kanpaina bat. Hauek lirateke egingo liratekeen behin behineko ekitaldiak:
      • Uztaberri_ Hernani
      • Barakaldo
      • Sagardo Araba_ Gasteiz.
      • Iraila_ Promozioa_ Astigarraga
      • Azaroan Tolosa gasolindegia
      • Abendua_ Promozioa_ Donostia
      • Arrantzaleen Kofradian dastatzeak (2020an 5)
    • 2021eko txotx kanpainaren hasierari begirako kanpaina bat.
  • Ekitaldietarako promozio ideiak eta materiala diseinatzea.
  • Euskal Sagardo eta sagardotegi guztiak biltzen dituen katalogo bat osatzea.
  • Euskal Sagardoa merkaturatzeko beharrezko zigiluen diseinua eta eskuorria.
  • Euskal Sagardoarekin eta Euskal Sagardorako Ekoiztutako sagarrekin egindako produktuen seiluak diseinatzea.
  • Box Paleten diseinua.
  • Sagardo Kaxen diseinua.
  • Sagardotegietan aurkezpen gonbidapena diseinatzea.
  1. KONTRATUAREN BEHARRAREN JUSTIFIKAZIOA.

Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak urtez urte promozio kanpainak antolatzen ditu hiru bezeroeri zuzenduta: Distribuzio modernoa eta linealak, zonalde desberdinetako ostalaritza eta kontsumitzaileak berak. Promozio kanpaina prestatu eta koordinatzeko laguntza teknikoa beharrezkoa du. Promozio kanpainaren disenua, mezuen aukeraketa eta kanpainaren koordinazioa dira egin beharreko lanaren zutabe nagusiak. 

Orri honen helburu zehatza da enpresa esleipendunak ondoren aipatzen direnetarako egin beharreko lanak kontratatzea:

  • Promozio kanpaina diseinatu eta behin behinean zehaztuta dagoen egutegirako materiala diseinatu eta lantzea.
  • Promozio kanpainaren koordinazioa egitea kanal eta medio desberdinetan.

Lan hori egiteko, egokitzat jotzen da lizitazio bat egitea prozedura ireki bidez zerbitzuak kontratatuta.

  – LOTEAK: EZ

– ALDAERAK: EZ

  1. Kontratuaren balio zenbatetsia

Hirurogeita bi mila BEZa barne.   

  1. LIZITAZIORAKO OINARRIZKO AURREKONTUA

Kontratuaren gastuaz zenbatetsitako gehieneko aurrekontua:

  • ZERGA-OINARRIA  51.240 euro.
  • BEZa: %21 = 10.760 euro
  • GUZTIRA: 62.000 euro.

Zenbateko hori kontratuko prestazioak egiteko gehieneko gastu-aurrekontua da.

Beheranzko eskaintzak oinarritzeko lizitazio-tasa:

  • Lizitatzaileek zerbitzua emateko eskaintza ekonomikoa aurkeztuko dute, eta gehieneko tasa kopuru hau izango da:
  • ZERGA-OINARRIA  51.240 euro.
  • BEZa: %21 = 10.760  euro
  • GUZTIRA: 62.000 euro.

Zenbateko hori beheranzko eskaintzak oinarritzeko gehieneko kopurua da, eta automatikoki dakar berekin kopuru hori gainditzen duten eskaintzak baztertzea.

  1. GASTUAREN AURREKONTUA:

62.000 euro, BEZa barne.

6. URTEROKOAK

– 2020: Proiektu edo oinarri bakoitzak faktura bat izango du, dagokion kontzeptuarekin.

7. KREDITUA EGOTEA

Behar den kreditua dago kontratu hau betetzearen ondorioz Administrazioarentzat sortzen diren betebehar ekonomikoei erantzuteko, eta kredituaren aurrekontu-kontsignazioa orri honen karatulan agertzen dena da.

Izapidetze aurreratuko kontratazio-espedienteetan, esleipena gertatzeko, bete beharrekoa da unean uneko ekitaldian kreditu egokia eta behar adinakoa dagoelako baldintza etengarria.

8. KONTRATUAREN EPEA

2020ko maiatzaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra.

9. KONTRATUA BETETZEKO LEKUA

Kontratuaren xedea gauzatzeko behar dena.

10. KONTRATAZIO-ORGANOA

EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOA

11. IZAPIDETZEA

ARRUNTA ETA AURRERATUA

12. ESLEIPEN-PROZEDURA

IREKIA eta esleipena zenbait irizpide kontuan hartuta egitekoa.

13. ESLEIPEN-IRIZPIDEA

FORMULEN BIDEZ EZIN KUANTIFIKA DAITEZKEEN IRIZPIDEAK………(%45) 45 puntu.

Irizpide bakoitzean, puntuazioa baremo honen arabera esleituko da:

– Kanpainaren ideia eta diseinu egokia biltzen dituen proposamena, sare sozialetako eta medioetako jarraipena eta horretarako sagardo eta ostalaritza sektorearen ezagutza zehazten dituen proiektua garatzeko aurkeztutako proposamen teknikoa ____________ 35 puntu.

– Jarraipen- eta monitorizazio-proposamena___________________________10 puntu.

Eskaintzek 22,5 puntuko gutxieneko puntuazioa lortu beharko dute prozeduran jarraitzeko.

  – Euskal Sagardoa Jatorri-Deiturako 2020ko promozio kanpainaren eta materialaren diseinua, aholkularitza eta medioetako jarraipena biltzen dituen proiektua.

Aurkeztutako proposamenaren erakargarritasuna eta enpresa lizitatzaileak honako plaza hauetararako aurkeztutako expertisea balioztatuko dira:

    • Uztaberri_ Hernani Iraila-urrira atzeratu.
    • Barakaldo iraila urrira atzeratu.
    • Sagardo Araba_ Gasteiz. iraila urrira atzeratu.
    • Iraila_ Promozioa_ Astigarraga DUDA
    • Azaroan Tolosa gasolindegia
    • Abendua_ Promozioa_ Donostia
    • Arrantzaleen Kofradian dastatzeak (2020an 5) DUDA.

PREZIOAN OINARRITUTAKO IRIZPIDEA …………..………………………….(%55) 55 puntu.

Puntuazio handiagoa emango zaie eskaintza ekonomiko txikienei.

Proposamen ekonomikoak 55 puntura arteko puntuazioa jasoko du, soil-soilik eskaintza txikienarekiko proportzionaltasun-irizpidea kontuan hartuta, eskaintza horri puntuaziorik handiena emango baitzaio, eta gainerakoen haztapena formula honen arabera kalkulatuko da: 

 

P= (55 x Gutx. esk.)/Esk    

 

 

“P” lortutako puntuazioa da; “Gutx. esk.”, gutxieneko eskaintza; eta “Esk.”, balioztatzen den lizitatzaileari dagokion eskaintza.   

EZOHIKO EDO NEURRIZ GAINEKO BALIOAK DITUZTEN ESKAINTZAK.

Ondorioztatuko da zerbitzua emateko eskaintzen diren balioak ezohikoak edo neurriz gainekoak direla haien zenbatekoa onartutako eskaintzen batezbesteko aritmetikoa baino ehuneko hogeita bost (25) unitatetik gora txikiagoa bada, eta ezin badira justifikatu alde horren arrazoiak.

Ezohiko edo neurriz gaineko eskaintzetan, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 152.3 artikuluan xedatutako prozedura erabiliko da.

Gaitasun- eta kaudimen-baldintzak (ADMINISTRAZIO-DOKUMENTAZIOA)

14. GAITASUNA

Pertsona naturalak edo juridikoak kontratuen esleipendun izan ahal izateko, haien prestazioek pertsona horiei dagozkien estatutuen edo sorrerako arauen araberako helburuen, xedearen edo jarduera-esparruaren barruan egon beharko dute.

15. ENPRESA-SAILKAPENA

Ez da eskatzen.

16.-BITARTEKOEN ATXIKIPEN-KONPROMISOA

Ez da eskatzen.

17. ESKATUTAKO ENPRESA-GAIKUNTZA

Ez da eskatzen.

18. KAUDIMENA

KAUDIMEN EKONOMIKOA ETA FINANTZARIOA:

Eskatutako gutxieneko kaudimen-baldintzak:

Itxitako azken bi ekitaldietako bakoitzean lizitazioan parte hartzen dutenek lortutako negozio-zifrak kontratuari dagokionez kalkulatutako gehieneko gastu-aurrekontuaren parekoa edo handiagoa izan beharko du.

Hori honela egiaztatuko da:

Sorrerako dataren edo enpresaburuaren jardueren hasiera-dataren arabera, eskura dauden itxitako azken bi ekitaldiei dagokien negozio-zifra osoaren adierazpena. Enpresaren sorrerako dataren ondorioz ezin bada negozio-zifrarik egiaztatu eskatutako aldi guztietan, enpresaburuaren jarduerak hasi eta hurrengo ekitalditik aurrera egiaztatuko da eskatutako negozio-zifra.

  • KAUDIMEN TEKNIKOA ETA/EDO PROFESIONALA

Eskatutako gutxieneko kaudimen-baldintzak:

Azken hiru urteetan lanak edo zerbitzuak egin izana promozio kanpainen diseinuan eta jarraipenean, koordinazioan eta materialen diseinuan. Zerbitzuak elebitan (euskaraz eta gazteleraz) prestatzeko ahalmena eta esperientzia izatea.

  • Hori honela egiaztatuko da:

Azken hiru urteetan egindako lan edo zerbitzu nagusien zerrenda, lan eta zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta hartzaile publiko edo pribatua adierazita. Egindako zerbitzuak edo lanak egiaztatzeko, hartzailea sektore publikoko erakunde bat denean, organo eskudunak egindako edo onetsitako egiaztagiriak aurkeztuko dira; hartzailea subjektu pribatu bat denean, berriz, subjektu pribatu horrek berak egindako egiaztagiria aurkeztuko da edo, bestela, enpresaburuaren adierazpena.

 

Erakunde esleipendunak zerbitzua ondo betetzeko behar diren langileak izan beharko ditu.

Horrenbestez, EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOAK ez du pertsonarik jartzen esleipendunaren eskura, ez eta inor atxikitzen ere zerbitzua betetzeko, subrogazioari dagokionez ezarritakoa baztertu gabe.

Ez da inolako lan-harremanik izango EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOAREN eta enpresak zuzenbidean onartutako edozein bide erabiliz zerbitzua hastean edo bete bitartean kontratatzen dituen langileen artean.

EMAN BEHARREKO LANGILEEN PROFILA ETA EZAUGARRIAK:

  • PROIEKTU-ZUZENDARIA, lanaldi partzialean aritzeko honako baldintza hauekin:
    • Prestakuntza marketingarekin, eta promozio kanpainen diseinatu eta jarraipena egitearekin zerikusia duten gaietan.
    • Gutxienez bost urteko esperientzia marketing eta promozio kanpainen diseinuan.
  • Teknikaria, lanaldi partzialean aritzeko honako baldintza hauekin:
    • Prestakuntza marketinean eta diseinuan.

Konpromiso hau funtsezko kontratu-betebeharra izango da, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 211.f) artikuluan xedatutako ondorioetarako, eta, beraz, ez bada betetzen, kontratua suntsiarazteko arrazoia izango da, erakunde kontratatzaileak nahi izanez gero.

– ESKATUTAKO KAUDIMENA ORDEZ DEZAKEEN ENPRESA-SAILKAPENA:

Ez dagokio.

19. LIZITAZIOAREN PUBLIZITATEA:

www.euskalsagardoa.eus webgunean.

20. PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA.

Iragarkia www.euskalsagardoa.eus webgunean argitaratu eta, hurrengo egunetik aurrera, hamar egun naturaleko hamahiru orduak arte.

21. Pleguak eta gainerako dokumentazioa lortzeko lekua.

www.euskalsagardoa.eus

22. Eskaintzak, informazioa eta kontsultak aurkezteko lekua.

_ EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOAren helbide elektronikoan:

zuzendaritza@euskalsagardoa.eus

INFORMAZIOA.

_ Kontsulta teknikoak: zuzendaritza@euskalsagardoa.eus

_ Kontsulta administratiboak: zuzendaritza@euskalsagardoa.eus

KONTSULTAK.

Kontsultak aurkezteko modua: helbide elektroniko honetara bidalitako idazki bidez: zuzendaritza@euskalsagardoa.eus

Kontsultak aurkezteko epemuga: hamar egun natural eskaintzak aurkezteko epemuga baino lehen.

Hemen argitaratuko dira egindako kontsultak interesgarriak badira lizitatzaile guztientzat: www.euskalsagardoa.eus

23. Dokumentazioa aurkezteko modua.

A Artxiboa: ADMINISTRAZIO-DOKUMENTAZIOA/AURRETIKO BALDINTZAK BETETZEA.

B Artxiboa: Formulen bitartez zenbatu ezin diren irizpideei buruzko dokumentazioa.

C Artxiboa: FORMULEN BITARTEZ ZENBATZEN DIREN IRIZPIDEEI BURUZKO DOKUMENTAZIOA.

Artxibo guztietan datu hauek jaso beharko dira, nahitaez:

Artxiboa: DOKUMENTAZIOA:

Kontratuaren xedea:

Espediente zk.:

Sozietatearen izena: IFK:

Sozietatearen izena (helbidea):

Ahaldunaren izena: NAN:

Harremanetarako telefono-zenbakia:

Datuak erantsitako dokumentuaren arabera edo jakinarazpen-ondorioetarako:

Harremanetarako pertsona:

Helbide elektronikoa:

24. Lizitatzaileen proposamena: aurkeztu beharreko dokumentazioa.

A Artxiboa: ADMINISTRAZIO-DOKUMENTAZIOA

Erantzukizunpeko adierazpena. Haren bidez, lizitatzaileak adieraziko du kontratatzeko eskatzen diren baldintzak eta, zehazki, plegu honetan zehaztutakoak betetzen dituela eta hala frogatzen duten agiri guztiak dauzkala. Era berean, kontratazio-organoak eskatutako edozein unetan agiriak emateko konpromisoa hartzen du eta, nolanahi ere, esleipen-proposamenak haren alde eginez gero, esleipena baino lehenago emateko konpromisoa hartzen du.

Adierazpenaren edukia aurreikusitako ereduaren araberakoa izango da; bestela, lizitaziotik kanpo geratzeko arriskua dago.

Ohartarazi behar da legez eta plegu honetan kontratatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen diren ala ez jakiteko une erabakigarria proposamenak aurkezteko epea amaitzen denekoa izango dela.

B Artxiboa: FORMULEN BITARTEZ ZENBATU EZIN DIREN IRIZPIDEEI BURUZKO DOKUMENTAZIOA.

Lizitatzaileek egiten duten eskaintza ondoren zehazten den moduan aurkeztuko da, eta zehazten den dokumentazioa jasoko du, adierazten diren hurrenkeran eta epigrafeekin. Lizitatzaileek helbide elektronikora aurkeztutako pdf artxibo bidez aurkeztuko dute eskaintza hau.

Enpresa lizitatzaileek memoria bat aurkeztu beharko dute, eta bertan honako hau jaso:

  • Euskal Sagardoa Jatorri-Deiturako 2020kopromozio kanpainaren eta materialaren diseinua, aholkularitza eta medioetako jarraipenaren inguruko proiektua.

C Artxiboa: FORMULEN BITARTEZ ZENBATZEN DIREN IRIZPIDEEI BURUZKO DOKUMENTAZIOA.

Honako hau bildu beharko du:

1.- Eskaintza ekonomikoa.

KONTRATUA ESLEITZEA

25. ADMINISTRAZIO-DOKUMENTAZIOA

Kontratua esleitu baino lehen eman beharko da administrazio-dokumentazioa.

VI. KONTRATUA BETETZEA

26. KONTRATUAREN ARDURADUNA.

Arloko teknikaria.

27. PREZIOAREN ORDAINKETA.

– 2020: Proiektu edo oinarri bakoitzak faktura bat izango du, dagokion kontzeptuarekin.

Fakturan, gastu-kontzeptu guztiak banakatuko dira. Esleipendunak kontratatutako ondasun/zerbitzuei dagozkien fakturak erantsiko dira.

Ordaintzeko modua: kontratistak administrazio-klausula berezien pleguetan xedatuaren arabera egindako fakturak aurkeztu ondoren ordainduko da, banku-transferentzia bidez.

Organo eskuduna kontabilitate publikoaren arloan: EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOA

Kontratazio-organoa: EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOA

Fakturaren organo hartzailea: EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOA

COVID19-ak sortutako egoera dela eta, proiekturen bat egin gabe geratzen bada, parte hori proiektutik kanpo geratuko da, edo aldatu ahal izango da.

28. PREZIOAK BERRIKUSTEA.

Ez dagokio.

29. Azpikontratazioa.

Ez da muga berezirik ezarri.

Azpikontratazioaren kasuan, lizitatzaileek eskaintzan (B GUTUN-AZALA) esan behar dute zein den azpikontratatu nahi duten kontratuaren zatia, ehunekoa adierazita eta azpikontratistaren izena edo enpresa-profila identifikatuta, eta bi aldeek sinatutako konpromiso-agiria gehitu.

Nolanahi ere, azpikontratuek bat etorri behar dute eskaintzan adierazitakoarekin, eta gauzatu baino lehen eta idatziz jakinarazi behar zaizkio Administrazioari.

30. KONTRATUA BETETZEKO BALDINTZA BEREZIAK

Kontratua betetzeko baldintza berezia izango da Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu beteginaren 228. artikuluan azpikontratistei edo hornitzaileei zor zaizkienak ordaintzeko ezarritako epeak betetzea.

31. FUNTSEZKO KONTRATU BETEBEHARRAK.

-Behar diren pertsonak eta/edo materialak atxikitzea.

-Eskaintza baloratzeko kontuan hartu diren prestazioaren ezaugarriak betetzea.

-Pleguetan ezarritako betetze-baldintza bereziak betetzea.

32. KONTRATU-ZIGORRAK.

1) Atzeratzeagatik: Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu beteginaren 212.4 artikuluan xedatutakoak.

2) Kontratua egikaritzeko baldintza bereziak behar bezala ez betetzeagatik: kontratuaren aurrekontuaren %10eraino.

3) Balorazio-irizpideak ez betetzeagatik (150.6 artikulua): kontratuaren aurrekontuaren %10eraino.

4) Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 227.2. artikuluan aurreikusitako azpikontratazio-baldintzak ez betetzeagatik edo plegu honen karatulan azpikontrataziorako ezar daitekeen gehieneko muga berezia ez betetzeagatik: azpikontratuaren zenbatekoaren %50eraino.

33. KONTRATUA ALDATZEA.

Kontratua aldatu ahal izango da Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 107. artikuluak aurreikusitako zirkunstantzietako batzuk gertatzen direnean eta aipatzen dituen mugekin.

34. KONTRATUAREN JASOTZE-EPEA ETA BERME-EPEA.

Jasotzeko epea: Hilabetea.

Berme-epea: Kontratatzen diren zerbitzuek kontratuaren betearazpena amaitzen denean agortzen dituztenez beren prestazioak, ez da beharrezkotzat jotzen berme-eperik ezartzea.

35. Kontratua suntsiarazteko arrazoI espezifikoak.

Honako hauek dira suntsiarazteko arrazoi espezifikoak:

Kontratuaren xede den prestazioa eta eskaintzan bildutako baldintzak ez betetzea edo behin eta berriz gaizki betetzea.

Funtsezko kontratu-betebeharrak ez betetzea.

36. PUBLIZITATE-GASTUAK.

Ez dago.

37. EBALUAZIO-BATZORDEA

 

Kontratazio Organoak ebaluazio-batzorde baten laguntza izango du, eta batzorde horretako kideak hauek izango dira:

 

1. EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAREN FEDERAZIOKO Komunikazio Arloko burua.

 

2. EUSKAL SAGARDOA KONTSEILU ARAUTZAILEKO ZUZENDARITZA BATZORDEKO KIDE BAT.

3. EUSKAL SAGARDOA KONTSEILU ARAUTZAILEKO ZUZENDARITZA BATZORDEKO KIDE BAT.

38. DATU PERTSONALEN BABESA

Kontratuaren xede diren zerbitzuak egiteak, berez, ez du barruan hartuko eta ez du berekin ekarriko erakunde kontratatzaileak datu pertsonalen inolako tratamendurik egitea.

OHARRA: Bat ez badatoz hitz bidez adierazitako eskaintza eta zenbaki bidez adierazitakoa, hitz bidez emandakoa nagusituko da (lizitazio-tasa zenbateko horrek soilik gainditu ezean), non eta Kontratazio Mahaiak, dokumentazioa aztertzearen ondorioz zentzuzko irizpideak erabiliz, ez duen beste jarrera bat hartzen.

Eskaintzak paperezko euskarrian eta euskarri informatikoan badaude, eta horietan kontraesanak agertzen badira, paperean dagoena gailenduko da, non eta Kontratazio Mahaiak, dokumentazioa aztertzearen ondorioz zentzuzko irizpideak erabiliz, ez duen beste jarrera bat hartzen.