Mardari auzoa, 12.
20829 Itziar-Deba (Gipuzkoa)
txindurri@txindurri.com
www.txindurri.com
943 19 93 89 / 699 68 44 90
Mardari auzoa, 12.
20829 Itziar-Deba (Gipuzkoa)
txindurri@txindurri.com
www.txindurri.com
943 19 93 89 / 699 68 44 90
Alazne Arruti eta Aritz Etxebarria
Urte osoan.
Urte osoan mantentzen da txotxa.
Asteburuetan egiten dugu lan, baina jaiegun eta opor egunetan, iluntzeetan, ere ematen ditugu afariak.
Aurretiaz deitzea komeni da.
Baserrian bertan dagoen
agro-turismoak 16 pertsonentzako logelak ditu.
Txindurri Iturri produkzio txikiko sagardotegia da, sagardotegiaz gain, Nekazal Etxea ere badena. Gure baserrian betidanik zan dugu sagardotarako sagarra eta betitik egin izan da sagardoa. Oraindik ere tolare zaharra zegoen tokian egiten dugu gure sagardoa, gaur egungo teknologiarekin. Gure etxeko sagarra erabiltzen dugu Txindurri Iturri Euskal Sagardoa egiteko, eta, eskuz jaso ondoren, egunean bertan jo eta estutzen dugu sagarra. Urteroko botila ekoizpena mugatua izaten da.
Alazne eta Aritzek osatzen dute lan taldearen oinarria.
Etxeko sagarrarekin egiten du Euskal Sagardoa Txindurri Iturrik. Produkzio txikia, baina ondo zaindua da berea, prozesu guztiaren kontrolean oinarritua.
Txindurri Iturri sagardotegia eta bere sagastia Itziarren daude kokatua. Sagar ekologikoa egiten dute eta izaera handiko sagardoak egiten dituzte.
Urtebi Haundi, Urtebi Txiki, Urdin, Gezamina, Saltxipi.
Itziarko Mardari auzoan dago Txindurri Iturri eta 2006tik ziurtapen ekologikoa duen Ametzagaina, Antzeta eta Sotxabal izena duten sagastietatik jasotzen ditugu sagarrak.
Sagardo horixka da kolorean, fruta usainduna eta ahoan freskoa eta orekatua. Txinparta fin eta freskagarria nabarmentzen zaio. Dastatu ostean ere igarri daitezke ezaugarri hauek, ibilbide luzekoak dituelako.
Txindurri Iturri basoz inguraturik dago eta tartekaturiko zelaietan hazten dugu Limousin arrazako behi talde txiki bat. Debabarrena eskualdeko kostaldeko etxalde ekologikoa da gurea.