Gudarien etorbidea, 2
Ordizia (Gipuzkoa)
tximistasagardotegia@gmail.com
www.tximistasagardotegia.com
943 88 11 28
Gudarien etorbidea, 2
Ordizia (Gipuzkoa)
tximistasagardotegia@gmail.com
www.tximistasagardotegia.com
943 88 11 28
Amaia Blazquez eta Aitor Esnaola
Urte osoan, abuztuko 2 astetan izan ezik.
Urte osoa txotxarekin.
Bazkariak egunero, afariak ostiraletan eta larunbatetan.
Euskal Sagardo Jatorri Deituraren ekoizleak gara. Tolare Sagardotegia Ordiziako herri gunean dago, ekoizpen txiki baina zainduarekin. Gure sagastiak ditugu lanerako oinarri nagusi. Gure eraikinak ere badu historia, hainbat erabilera izan baititu urteetan zehar: lantegi mekaniko izan zen urte luzez, egokitu eta sagardotegi bihurtu genuen arte. Gurea ez da sagardogintzan aspalditik bete betean dagoen familia, orain urte gutxi apustua egitea erabaki genuen arte: jatetxe izatetik sagardo produktore izatera pasa ginen. Gure produktuan kalitatea bilatzen dugu eta ekoizten dugun 100% bertako eta kalitatezko Jatorri Deiturako sagardoa da. Bisita gidatuak ere egiten ditugu, Ordiziako azokarekin batera eta Sagardoa Routen goierrialdeko esperientzien barruan.
Amaia Blazquez eta Aitor Esnaola dira lan taldearen oinarria.
Lau sagastitako sagarra erabiltzen dugu gure Euskal Sagardoa egiteko: Askizu, Antzuola, Ataun eta Ezkiokoa.
Sagardogintzan nahiko berria da Tximista sagardotegia eta garbi daukate sagastiaren zaintzatik eta prozesuak ondo kontrolatzetik datorrela produktuaren kalitatea. Pauso handiak eman dituzte azken urteetan bide horretan, Ordiziako bihotzean.
Moko, Geza miña, Urtebi Haundi, Urtebi txiki, Errezilla.
Askizu, Antzuola, Ataun. Ezkio.
Kolore horixka du tximista Euskal Sagardoak eta gorputza eta estruktura ahoan. Orekatua da, kostako eta barnealdeko sagarraren nahasketak eraginda. Usain eta zapore fresko eta garbiak bilatzen dituzte
Txotx garaian gustatzen zaigu sagardo bakoitza bere kupelean mantentzea, nahastu gabe, bakoitzak bere nortasuna mantendu dezan eta bezeroari produktuak izan ditzaken ñabardura desberdinak erakutsi ahal izateko.