Santio Erreka, 3
20809 Aia (Gipuzkoa)

info@sidreriasatxota.com
www.sidreriasatxota.com
943 83 57 38

webgunea ikusi

Sagardogileak

Familia

“Satxota familiako
negozioa da, eta guztion artean egiten dugu aurrera”

Txotx gairaitik kanpo, soilik astebueruetan irekitzen du (Urte osoan).

Txotx garaian, igande gaua eta astelehena izan ezik, aste guztian irekia.

Txotx garaian sagardotegiko menuaz gain, txangurroa labean eta enkarguz zentoiloa dasta ditzakezue. 

Satxota Sagardotegiak orain 30 urte ireki zituen ateak Zizurkilen. Bertako ikasketa eta ohiturak jaso eta azken urteak Aian egin ditu sagardotegiak. Satxotaren oinarria familia negozioa da, Ana eta Juan Inazio gurasoak eta Nerea, Ane eta Haritz seme-alabak. Ikusirik urte hauetako joera eta aukerak, Haritz Artola semeak hartuko du datozen urteei begira etxeko sukaldearen ardura, sagardotegiko momentua esperientzia berezi bihurtuz, jolas bihurtuz. Bertako sagarra eta sagastien zaintza dira etxearen kalitate oinarri eta ziurtagiri.  

Lan taldea

Ana eta Juan Inazio gurasoak eta Nerea, Ane eta Haritz seme-alabak dira lan taldearen oinarria. 

Datu teknikoak

Aian duten sagastiko sagarra eta inguruko baserrietako sagarra dira Satxota Euskal Sagardoaren oinarria.  

Aia eta inguruko sagarra

Aian dago Satxota sagardotegiaren sagastia, baina beste baserri batzuetako sagarra ere erabiltzen du eta horrekin lortzen ditu beharrezko oreka eta kalitatea bere produktuan.

Motak, Moko, Txalaka, Goikoetxe, Urtebi Haundi eta Txikia eta Errezila dira.

Gure sagastiak Aian daude, mentu oin makatzen gainean txertatuak.

Satxota Euskal Sagardoa

Satxota Euskal Sagardoak urre kolore horia du, sagarraren usaina du sudurrean eta orekatua eta edan erraza da, edaten jarraitzeko gogoa ematen duena. 

Aian dago gure sagastia eta Satxota Euskal Sagardoaren muina. 

Sagardoa erosi