Bellabara kalea, Alkizako errepidea
20159 Asteasu (Gipuzkoa)

sarasolasagardotegia@hotmail.com
www.sidreriasarasola.com
943 690 283

webgunea ikusi

Sagardogileak

Inaxio Sarasola       

“Bertako sagarra da Sarasola sagardotegiaren oinarri, bai etxekoa eta baita inguruko baserrietakoa ere”

Urtarriletik ekainera.

Txotx garaian.

Asteartetik larunbatera afariak.
Larunbat eguerdietan irekita.

Asteasuko Sarasola sagardotegia, Zabalgaina deritzon zonaldean kokatua dago eta 1970. urtean ireki zen Aniceto Sarasolaren eskutik. Hasieran bailarako lagunak eta bertako baserritarrak biltzen ziren etxean eginiko sagardoa dastatu eta probatzera, solasaldi eder baten inguruan. Ondoren, sagardotegia ofizio bihurtu eta profesionalizatu egin zen. Bertako sagarra da Sarasola Sagardotegiarentzat garrantzitsuena, bai etxekoa, baita inguruko baserritakoa ere.  120.000 litroko produkzioa du egun. Inaxio Sarasola dugu bertako nagusi, baina Maialen alaba eta lantalde osoaren babes eta eguneroko jardunarekin.  Ekoizpen neurtua mimoz zaintzen duen sagardotegia, kalitate bermearekin. 

Lan taldea

Inaxio Sarasola eta Maialen Sarasola aita alaben inguruan sortutako lan taldea du Sarasolak

Datu teknikoak

120.000 litroko produkzioa du Sarasola sagardotegiak gaur egun eta etxeko sagarra eta inguruko baserrietakoa dira ardatza.

Etxeko eta inguruko sagarra

Sarasola sagardotegiak etxeko sagarraz gain, Lizartzakoa eta Larraulgo sagarra erabiltzen du Euskal Sagardoa egiteko. Urteetako esperientziak eta gaur egungo teknologiak bat egiten dute, kalitatearen aldeko apustu horretan. 

Sagar mota asko erabiltzen ditugu Sarasola Euskal Sagardoa egiteko, besteak beste, Errezilla, Txalaka, Urtebi Txiki eta Haundia edo Gezamiña.

Etxeko sagarraz gain, Lizartza eta Larraulgoa erabili dugu Euskal Sagardoa egiteko. 

Sarasola Euskal Sagardoa

Kolorez hori iluna da, sudurrean sagar fresko eta heldu usainak dituena eta ahoan gorputza eta txinparta nabarmenduko ditugu.

Etxeko sagarra eta ondo ezagutzen ditugun baserrietakoa dira gure oinarri. 

Sagardoa erosi