Kalezar Auzoa, 39
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
sidreria@sidrassaizar.com
www.sidrassaizar.com
943 36 45 97
Kalezar Auzoa, 39
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
sidreria@sidrassaizar.com
www.sidrassaizar.com
943 36 45 97
Lertxundi-Ibarguren sendia
Urte guztian irekita. Egunero eguerdi eta gau, astelehenean (egun osoan) eta igande gauetan izan ezik.
Txotxa urte osoan. Sagardoa botilan txotx garaia amaitzean.
Menu aukera zabala. Sagardotegiko menuaz gain, garaiko produktuak, zentollo egosia, isats eta legatz kokotea parrillan, xapoa parrillan, umeentzako menua eta menu beganoak.
Taldeentzat esperientziak (enpresa edota bestelako taldeentzat. Kulturalak zein gastronomikoak) eta bisita gidatuak.
Mende erdi igaro da Esteban Lertxundik sagardogintzara salto profesionala emateko helburua izan zuenetik, Olivia Ibarguren emaztearen baserrian. Ondorengo belaunaldiak darama egun sagardotegiaren martxa, Napoleon, Esteban eta Ramón anaiek eta hauen emazte zein seme-alabek daramate aurrera Saizar Sagardotegia. 2000. urteaz gero, sagar eta sagardo produkzioa handitu eta areagotu dute, 2004 urtea inflexio puntu bihurtuz etxeko produkzioaren handitzean. Ordutik, ez dira geratu. Etxeko eta bertako sagarraren aldeko apustua garbia izan da, ekoizpena handituz joan den heinean, bertako sagarraren kontsumo eta produkzioak ere gora egin du. Sagardotegiko eskaintza zabala ere badu eta azken 5 urteotan turismo sektorean ere hasi da lanean bisita gidatuen eskaintza handituz.
Lertxundi-Ibarguren sendiak eta emazte eta seme-alabek osatzen dute Saizar sagardotegiko lan taldea
Saizar sagardotegiak etxeko sagastietako sagarrean oinarritzen du Saizar Euskal Sagardoa eta geroz eta produkzio handiagoa du, sagasti berriak medio.
Saizar sagardotegiak Usurbilen ditu sagastiak eta bertan dituen sagar motatan ere nabaritzen da hori, jatorriz Usurbilgoa den Saltxipi bezalako sagarra baitute ugari. Urteetako ezagutzak, sagastiko lanak eta teknologiarik aurreratuenak ematen diote Saizar Euskal Sagardoari bere izaera berezia.
Saltxipi, Moko, Urtebi Txiki, Goikoetxe, Urtebi Haundi, Txalaka eta Gezamina.
USURBILEN kokatuta dauden sagastietako sagarrez egina: KALE-ZAHAR eta OLARRIko sagastietako sagarrez.
Kolore hori argia du Saizar Euskal Sagardoak, uhertasun puntu batekin eta txinparta egokia du, edalontzian zerbitzatzean ondo joaten dena.
Fruitu tropikal eta zitriko usainak ditu, usain baltsamikoetan ondo integratuak.
Ahoan, sentsazio gazi, mikatz eta gozoak ageri dira, eta gorputz borobila eta ahaltsua. Eta bukaeran uzten duen lehortasunak edaten jarraitzeko gonbita egiten digu.
Legami naturalekin egindako Euskal Sagardoa da, legami komertzialik erabili gabe irakina. Sagasti desberdinetako gure sagarrek dakartzaten legamiak erabiltzen dira.