Petritegi bidea, 8
20115 Astigarraga (Gipuzkoa)

reservas@petritegi.com
www.petritegi.eus
943 45 71 88

webgunea ikusi

Sagardogilea

Ainara Otaño Izagirre

“Sei belaunaldi sagarra eta upategia lantzen, tradizioa errespetatuz”

Urte osoan zabalik.

Txotxa urte osoan.

Astelehenetik igandera, bazkariak eta afariak.

Zerbitzu anitzak: esperientzia kulturalak eta gastronomikoak, enpresarako zerbitzuak, aisialdiko esperientziak. 

1526. Urteaz geroztik ditugu Petritegi Sagardotegiaren inguruko datuak. Otaño-Goikoetxea familiak 1890ean ekin zion bere bideari Petritegin, baserria eta sagardotegia oinordetzan jasoz. Geroztik sei belaunalditan zehar sagarraren eta sagardoaren kultura landu da Petritegin. Egun, Ainara Otaño sagardogileak zuzentzen du lan taldea. Familiako hiru belaunaldi ari dira momentu honetan lanean, eta lantaldea osatzen duten guztien artean esperientziaren eta pasioaren arteko orekan antolatzen dute eguneko jarduna.  Petritegi Sagardotegiak apustu finkoa egin du azken urteotan bertako sagarraren garapenean eta legami propioak bilatzen. Kalitate ziurtatuko sagardoaren ekoizpena ardatz hartuta. Egun, IFS programaren barruan daude eta ENEEKen ziurtagiri ekologikoa dute, Euskal Sagardoaz gain. Petritegi sagardotegiak sagardoaren kultura babesteko turismo sektorean egindako lana ere aitzindaria da. 
Apustuak: Bertako sagarraren garapena eta legamia propioak. Kalitate ziurtatuko sagardoen ekoizpena, Petritegiren izaera nahastezina mantenduz (zigiluak: IFS, Euskal Sagardoa, ENEEK). Sinergiak bilatzea jasangarritasun eta dibertsifikazio proiektuak gauzatzeko.

Lan taldea

Txetxu Mujika Etxaniz (ekoizpen arduraduna) eta Argoitz Otaño (enologoa). Horiek dira lan taldearen oinarria. 

Datu teknikoak

Euskal Sagardo kopuru handia egiten du Petritegi sagardotegiak eta horretarako etxeko sagarra ez ezik, inguruko baserrietako sagarra ere landu eta erabiltzen du. 

Legami propioak

Petritegi sagardotegiak bere sagastietako sagarren legami propioak erabiltzen ditu Euskal Sagardo desberdinak irakiteko. Urte luzetako frogen ondoren, Urtebi Haundi sagar motaren legamiak izan dira Petritegiko Euskal Sagardora egokien ezkontzen direnak. Gaur egungo segurtasunaz gain, etorkizunerako ate handi bat zabaldu du Petritegik pauso honekin. 

Txalaka, Gezamiña, Goikoetxe, Urtebi txiki, Mozolua. 

Astigarraga (Minegi eta Telleri baserriak), Askizu Getaria (Agote baserria, itsasertzean), Alkiza eta Oiartzun.

PETRITEGI EUSKAL SAGARDOA

Euskal Sagardoaren tipikotasuna du: intentsitate handiko fruta usain freskoa, lasto kolorea tonu berde alaiarekin eta txinparta fina. Sagardoa biribiltzen duen garratz eta mikatz puntu orekatua du.

Urtebi Haundi gure sagar legamia erabili dugu muztioaren hartzidura hobetzeko. Sagardoaren usain freskoak indartzen ditu legami honen erabilerak.

Sagardoa erosi
PETRITEGI EUSKAL SAGARDOA PREMIUM

Euskal Sagardoaren tipikotasuna eta konplexutasuna ditu: fruta usain finak, lasto kolore argia eta oso txinparta fina. Ahoan, bolumen handiko sagardoa  da eta sagar moten berezko mikaztasun leun eta atsegina nabarmentzen dira. 

Petritegiko upategiko Euskal Sagardoen arteko gure familiak eginiko aukeraketa. Urtebi Haundi gure sagar legamia erabili dugu muztioaren hartzidura hobetzeko. Sagardoaren usain freskoak indartzen ditu legami honen erabilerak.  

Sagardoa erosi

Hautatutako eta bereziki mimo handiz landutako euskal sagarrak: Goikoetxe, Txalaka, Urtebi Haundi, Errezila, Patzolua. 

Aia, Hondarribia eta Astigarraga (Santiagomendi). 

Ekoizpen ekologikotik hautatutako etxeko sagarrak: Goikoetxe, Txalaka, Gezamiña.

Astigarraga, Petritegi baserria.

PETRITEGI EUSKAL SAGARDOA EKOlogikoa

Euskal sagardoaren tipikotasuna: intentsitate handiko fruta usaina, lasto kolorea, txinparta fina eta euskal sagarren berezko garratz puntu orekatua. 

Etxeko sagasti ekologikoek Biobox proiektuan parte hartzen dute: intsektuen izurriteak murriztea hegazti eta saguzarren bitartez (habia-kutxak eta babesak dauzkagu). Proiektua Aranzadi Zientzi Elkartearekin elkarlanean.

Sagardoa erosi
PETRITEGI EUSKAL SAGARDOA txikia

Euskal sagardoaren tipikotasuna: intentsitate handiko fruta usaina du, lasto kolorea, txinparta fina eta euskal sagarren berezko garratz puntu orekatua.

 

Botila txikian ere merkaturatzen dugu Euskal Sagardoa, jendeari zerbitzu eta aukera desberdinak eskaintzeko.

Txalaka, Gezamiña, Goikoetxe, Urtebi txiki, Mozolua. 

Astigarraga (Minegi eta Telleri baserriak), Askizu Getaria (Agote baserria, itsasertzean), Alkiza eta Oiartzun.