Otatza Baserria kalea, 5
20214 ZERAIN (Gipuzkoa)

ramonilopetegui@hotmail.com
www.sidreriaotatza.com
943 80 17 57

webgunea ikusi

Sagardogileak

Iparragirre-Lopetegi familia        

“Otaza sagardotegia bertako sagarrari oso lotua egon izan da beti”

Urtarrilaren erditik apirilaren azken igandera arte (txotx garaian).

Txotx garaian.

Ostegunetik igandera, eguerdiz eta gauez.
Urte guztian zehar Euskal Sagardoa botilan erosteko aukera.

Ostiral eta larunbat gauetan autobus zerbitzua.

Otatza Sagardotegia, Aizkorriren Magalean aurkitzen da, ingurune natural paregabean. Otatzan betidanik egon izan da auzoko tolarea eta inguruko baserrietatik bertara joaten ziren sagardoa egitera. Sagarrondo ugari izan dira historian zehar eta inguruko azokatara ere joan izan dira sagarra saltzera. 1995. urtean eman zuten sagardotegia irekitzeko pausoa eta ordutik tradizioa eta berrikuntza uztartuz ari dira lanean. Gaur egun, bi mila sagarrondo homologatu dituzte eta uzta oparoko urteetan, laurogei mila kilo inguru sagar jasotzen dituzte Otatzan bertan. Sagardotegian, gertuko ekoizleei erositako kalitatezko produktuak zerbitzatzen dituzte. 

Lan taldea

Otatzako lan taldea familiako kideek eta inguruko herrietako langileek osatzen dute.

Datu teknikoak

Sagasti asko du Otatza sagardotegiak, bi mila sagarrondo, hain zuzen ere, eta etxeko sagarra da Euskal Sagardoaren oinarria. 

Etxeko Sagarra

Zerainen kokatua dago Otatza sagardotegia eta baita bere sagastiak ere. Horrek izaera berezia ematen dio, Goierriko beste sagastiei bezalaxe, izaera handiko lehengaia lortzen baita bertan. 

Txalaka, Errezil Sagarra, Goikoetxe, Patzolua, Moko…

Sagasti gehienak etxean bertan ditugu. Otasoro, Etxe-Azpi, Etxe-Gain (Otatza Zerain), Sakone (Otatza Segura)

Otatza Euskal Sagardoa

Lasto kolorea eta uher kolore puntu bat ditu, Euskal
Sagardo naturalari dagokion bezala. Fruitu freskoaren usaina nabarmentzen da, karboniko maila orekatuarekin eta bizi puntu bate

Gure Euskal Sagardoa ehuneko ehunean etxeko sagarrarekin egiten da. 0 Km ekoizpena. 

Sagardoa erosi