Altzaga Bidea, 1
20248 Altzaga (Gipuzkoa)

olagi.altzaga@gmail.com
943 88 77 26

webgunea ikusi

Sagardogileak

Jose Antonio Olano Iturrioz, Mª Jose Arregi Telletxea eta Andoni eta Amaia seme alabak.        

“Nahiz eta urteak pasa, sagardoa egiteko moduak berdina izaten jarraitzen du”

Urte osoan irekita dago jatetxe moduan eta sagardotegi bezala
ere bai.

Txotx garaian.

Afariak asteazkenetik aurrera eta bazkariak ostiraletan, larunbatetan eta igandetan.

1995. urtean ekin zioten Jose Antonio Olanok eta Mari Jose Arregik Urrutibera baserria eraldatzeari. Dokumentuen arabera, Altzagako eliza baino zaharragoa omen da baserria. Ukuilu izan zena egun jantoki eta upategi dotore bihurtu dute. Urteen poderioz etxeko ohitura zaharra zen sagardogintza ofizio bihurtu du bikoteak, Euskal Sagardoaz gain, ekologikoaren aldeko apustua eginez. Egun, Euskal Sagardo ekologikoa da Olagiren marka eta zigilu bereizgarri. Horretaz gain, nekazaritza etxea ere bada, eta hala, sagardogintza ardatz hartu eta turismo sektorean ere bere lekua egina du. Urrutibera baserriak historia luzeaz gain, etorkizun oparoa ere badu aurretik. Olagi sagardotegiak urte guztian eskaintzen du jatetxe zerbitzua eta sukalde eta arranparrilak bereizten dute. 

Lan taldea

Olano-Arregi familiak osatzen du lan taldearen muina. 

Datu teknikoak

Altzagako sagastietako sagarrez egiten da Olagi Euskal Sagardoa eta horrek izaera berezia ematen dio, batetik Goierri aldeko sagar motak baduelako, eta, bestetik, altuerak ematen dion berezitasunagatik. 

Ekologikoaren aldeko apustua

Euskal Sagardo Ekologikoa egiten du Olagi sagardotegiak, sagastiak ekologikoan jartzeko apustu garbia egin baitu. Kalitate handieneko sagardoak egin eta komertzializatzeko helburuz egiten du Euskal Sagardo ekologikoa.

Errezila, Udare, Urtebi, Goikoetxea, Oru sagarra eta Gazi-loka.

Altzagako Urrutibera baserriko sagasti ekologikoak.

OLAGI EUSKAL SAGARDO ekologikoa

Lasto kolore horizta du Olagi Euskal Sagardo Ekologikoak. Sudurrean fruta fresko eta helduagoen lurrinak antzematen dira eta ahoan ahaltsua da, luze irauten duena.
Sagar mota askoren zukua.

Etxeko sagarrez egindako sagardoa da eta horrek izaera ematen dio, altueran dauden sagastietako sagarrez egina baita. 

Sagardoa erosi