Meaka Auzoa 102
20305 Irún (Gipuzkoa)

olasagardotegia@hotmail.com
www.olasagardotegia.eus
943 62 31 30

webgunea ikusi

Sagardogileak

Bengoetxea-Arruti familia   

“Ola sagardotegiko horma zaharren artean hiri oso baten historia dago”

Jatetxe garaia (karta, eguneko menua, errazioak…): ekainetik abendu erdira.

Txotx garaian. Urtarriletik maiatzera. Sagardotegi menua.

Jatetxe garaia (karta, eguneko menua, errazioak…): egunero bazkari eta afariak. Astelehenak jai eguna.

Ola Sagardotegia Irungo landa eremuan dago kokatuta, Meaka auzoan. Sagardotegi hau XIII. mendeko burdinola baten oinean eraiki zen eta 1.999. urtean ireki zituen ateak. Ordutik hona sagardo munduan lanean aritu da familia: Iñaki Bengoetxea, Joxepi Arruti emaztea eta hiru alabak Eider, Ainhoa eta Alaitz. Horma zaharren artean auzo eta hiriaren historia dago gordeta. Hiru metroko lodiera duten horma zaharrek sagardoari fresko eta ezkutuan mantentzeko aukera ematen diote. Baserria ardatz izanik, etxe honen ardura sagastiaren zaintza izan da betidanik, erleak ere bidelagun dituztela polinizazioan lagun dezaten. Euskal Sagardoa da etxe honetako produktu izarra eta bakarra. 

Lan taldea

Bengoetxea-Arruti familia da Ola sagardotegiko lan taldea gidatzen duena. 

Datu teknikoak

Sagastian lan handia egiten du Ola sagardotegiak, eta hori bera da Ola Euskal Sagardoaren bihotza. Bidasoa-Irun aldeko sagar eta sagardogintza mantentzen da Olan eta Meaka auzoan. 

Izaerako sagardoa

Sagastien zaintzan eta sagar aukeraketan dago Ola Euskal Sagardoaren esentzia. Sagar gaziak ez ezik, sagar gezak ere ondo aukeratu eta izatea bilatzen da, horrek gorputza eta eboluzio egokia emango dizkiolako sagardoari. Olako sagastietan ugariak dira Patzolua edo Mozolua sagar motak eta horrek ematen dio izaera Ola Euskal Sagardoari. 

Sagar gaziak: Urtebi Handi,
Urtebi Txiki….
Sagar Gezak: Patzuloa, Mozoloa…

Produkzioaren gehiengoa sagasti propioetatik dator (Ola Sagardotegia – Irun), kalitatea eta kontrola bermatuz, baina baita inguruko baserrietatik ere: Etxezabal, Sasikoetxe (Irun); Ortiz (Hondarribia); Basobeltz (Zarautz). 

Ola Euskal Sagardoa

Urre koloreko sagardoa da, sagar usain nabarmena duena. Ahoan oreka nabarituko dugu, baina mikaztasun puntu batekin. Edozein janarirekin ondo uztartzen den sagardoa da, edan erraza. Edozein janarirekin edateko aproposa, baina arrainekin kontsumitzea oso gomendagarria. 

2017 – Finalista: Euskal Herriko Sagardo Txapelketa finalista.
2015 – Finalista: Euskal Herriko Sagardo Txapelketa finalista.
2012 – Gipuzkoako sagardo txapelketan irabazlea.
2007 – Gipuzkoako sagardo txapelketa finalista.
2006 – Gipuzkoako sagar txapelketa 3. saria.

Sagardoa erosi