Irukarate-gain auzoa
20214 Zerain (Gipuzkoa)

sagardotegia@oiharte.com
www.oiharte.com
686 299 158 / 690 793 507

webgunea ikusi

Sagardogileak

Haritz Eguren eta Maite Retolaza 

“Bertako sagarrean oinarrituta, apustu handiko sagardo bereziak egiten ditugu”

Urte osoan irekita.

Txotx garaian.  Afariak asteartetik larunbatera eta bazkariak larunbat eta igandeetan. 

Txotx denboraldiz kanpo asteburuetan irekita eta astean zehar enkarguz. 

Oiharte Sagardotegia sagardotegi gaztea da, Haritz Eguren Urrestarazu eta Maite Retolaza Ojangurenek zuzenduta, eta 2010eko uztan hasi zen botila merkaturatzen. Nahiz eta Haritz eta Maiteren familietan bietan egin izan den sagardoa betidanik, Euskal Herriko beste hainbat etxeetan bezala, Oiharte sagardoaren merkaturatzea Maite eta Haritzen eskutik etorri da. Lehenengo Oiharte baserri zaharra eraberritu eta Nekazaritza etxe bihurtu zuten 2002. urtean, eta, ondoren, pixkanaka sagardotegi berria eraiki.
Gaur egun, kalitatea eta dibertsifikazioa ditu helburu Oiharte sagardotegiak eta Oiharte Euskal Sagardoa, Oiharte Euskal Sagardo Ekologikoa eta Oiharte Euskal Sagardo Premiumaz gain, sagardo aparduna, izotzezko sagardoa eta abar luze bat eskaintzen ditu Oihartek. 

Lan taldea

Haritz Eguren eta Maite Retolaza dira lantaldea gidatzen dutenak. 

Datu teknikoak

Etxeko eta Goierriko sagarra da Oiharte Euskal Sagardoaren eta dibertsifikazio guztiaren oinarri.  

Euskal Sagardoa %100

Oiharte sagardotegiak %100 Euskal Sagardora bideratutako sagardoa egiten du, etxeko eta Goierriko beste baserri batzuetako sagarrarekin. Sagar motari eta kalitateari ez ezik, biltzeko garaiari ere garrantzia handia ematen dio, eta hori nabaritu egiten da azken emaitzan. 

OIHARTE EUSKAL SAGARDOA

Orokorrean sagardo edan erreza, arina, txinparta fina eta iraunkorra duena eta errezil sagarrak ematen dion azidotasun puntu egokia duena. Gure betiko baserritar lagunen sagastietako sagarrekin egindako sagardoa da, Goierriko esentzia duena.

Betiko baserritar lagunen sagastietako sagarrekin egiten dugu Oiharte Euskal Sagardoa. 

Sagardoa erosi

Gehienbat, Txalaka, Gezamiña, Urtebi Haundi, Urtebi txiki eta Errezilla.

Etxeko sagastiez gain, Idiazabal (Goenekoa), Mutiloa (Murgiaran baserria, Odio baserria…), Segura (Aizkoeta baserria), Zegama (Mendalde baserria). Errezil Sagar dezente izaten da.

Gehienbat, Txalaka, Gezamiña, Urtebi Haundi, Urtebi txiki eta Errezilla.

Nagusiki Oiharte baserria inguratzen duen sagastiko eta Oñatiko sagarrak erabiltzen ditugu.

OIHARTE EUSKAL SAGARDOA EKOLOGIKOA

Gure Euskal Sagardo ekologikoa kolorez hori ilunagoa da eta gorputz handikoa, mamitsua ahoan, lehorra eta luzea. Gehienbat, etxeko sagarrekin egina da, bildu eta prentsatu momentuan egina.

Uztaren lehenengo prentsalditako sagardoa izaten da sagardo Ekologikoa.

Sagardoa erosi
OIHARTE EUSKAL SAGARDOA PREMIUM

Sagardo orekatua da, fina sudurrean eta atsegina ahoan, sagar eta zitriko usaina dituena.  Txinparta fina eta iraunkorra ditu. Etxeko eta ekoizpen txikiko sagastietako sagarrekin egina da.

Etxeko eta ekoizpen txikiko sagastietako sagarrekin egina.

Sagardoa erosi

Gehienbat, Txalaka, Gezamiña, Urtebi Haundi, Urtebi txiki eta Errezila.

Etxekoez gain, Idiazabal (Goenekoa), Mutiloa (Murgiaran baserria, Odio baserria…), Segura (Aizkoeta baserria), Zegama (Mendalde baserria). Errezil Sagar dezente izaten da.

Gehienbat, Txalaka, Gezamiña, Urtebi Haundi, Urtebi txiki eta Errezila.

Etxekoez gain, Idiazabal (Goenekoa), Mutiloa (Murgiaran baserria, Odio baserria…), Segura (Aizkoeta baserria), Zegama (Mendalde baserria).  Errezil Sagar dezente izaten da.

OIHARTE EUSKAL SAGARDOA LATA (44 zl.):

Orokorrean sagardo edan erreza, arina, txinparta askokoa eta Errezil sagarrak ematen diot azidotasun puntua duena. Gure betiko baserritar lagunen sagastietako sagarrekin egina, lata formatuan lehenengo aldiz. Jendeari erosotasuna eskaintzea da helburua.

Latan ere eskaintzen dugu Oiharte Euskal Sagardoa. 

Sagardoa erosi
OIHARTE 2022ko kupelak

– Kupela K1:

EKOLOGIKOA denez ahal bada gure logoaz gain ostotxo berdea sartu eta Ekologikoa dela esan. BASERRIAK/CASERÍOS: I.Zubia (Oñati) eta Oiharte (Zerain). Sagar motak: Patzolua, Goikoetxe, Moko…

   

– Kupela K2:

EKOLOGIKOA denez ahal bada gure logoaz gain ostotxo berdea sartu eta Ekologikoa dela esan. BASERRIAK/CASERÍOS:Abarizketa Goikoa (Beasain) eta Oiharte (Zerain). SAGAR MOTAK/VARIEDADES: %50 Urtebi Handia eta %50: Urdiña, Urtebi Txikia, Gezamiña, Txalaka…

   

– Kupela K3:

BASERRIAK/CASERÍOS:Murgiaran (Mutiloa), Andramaztegi (Mutiloa) eta I.Urteaga (Idiazabal). SAGAR MOTAK/VARIEDADES:txorisagarra, Haritza, Goikoetx, Gezamiña….

   

– Kupela K4:

BASERRIAK/CASERÍOS: Murgiaran (Mutiloa), Odioi (Mutiloa), Zelaikua (Oñati) eta Oiharte (Zerain). SAGAR MOTAK/VARIEDADES: %90 Errezila eta %10 Moko. Egurrarekin ondutako sagardoa dela jarri.

   

– Kupela K6:

BASERRIAK/CASERÍOS: Murgiaran (Mutiloa), Andramaztegi (Mutiloa) eta I.Urteaga (Idiazabal). SAGAR MOTAK/VARIEDADES: %90 Errezila eta %10 Moko

   

– Kupela K7:

BASERRIAK/CASERÍOS: A. Urteaga (Idiazabal),Mendalde (Zegama), Aizkoeta (Segura), Murgiaran (Mutiloa), Andramaztegi (Mutiloa), Odio (Mutiloa) eta Zelaikua (Oñati). SAGAR MOTAK/VARIEDADES:kanpandoja, txorisagarra, Moko, Urtebi Handi…

   

– Kupela K8:

BASERRIAK/CASERÍOS: Oiharte (Zerain) eta I.Urteaga (Idiazabal).SAGAR MOTAK/VARIEDADES: gehiena Txalaka eta baita Gezamiña eta beste barietateren bat.

   

– Kupela K9:

BASERRIAK/CASERÍOS:Mendalde (Zegama), Aizkoeta (Segura) eta Murgiaran (Mutiloa). MONOBARIETALA/MONOVARIETAL:%100 Errezil sagarra.

   

– Kupela K10:

BASERRIAK/CASERÍOS:A. Urteaga (Idiazabal),Mendalde (Zegama), Aizkoeta (Segura), Murgiaran (Mutiloa), Andramaztegi (Mutiloa), Odio (Mutiloa) eta Zelaikua (Oñati). SAGAR MOTAK/VARIEDADES: kanpandoja, txorisagarra, Moko, Urtebi Handi…

   

– Kupela K11:

EKOLOGIKOA denez ahal bada gure logoaz gain ostotxo berdea sartu eta Ekologikoa dela esan. MARKESA EUSKAL SAGARDOA BASERRIAK/CASERÍOS:%100 Oiharte (Zerain). SAGAR MOTAK/VARIEDADES: %70 Gezamiña %30 Urtebi Txikia