Martutene Pasealekua, 139.
20014 Donostia (Gipuzkoa)
lizeagasagardoa@gmail.com
www.lizeaga.eus
943 46 82 90
Martutene Pasealekua, 139.
20014 Donostia (Gipuzkoa)
lizeagasagardoa@gmail.com
www.lizeaga.eus
943 46 82 90
Joxe Mari, Gabriel, Asier, Unai eta Aitzol Lizeaga
Maiatzaren 2tik azaroaren 30 era: sagardotegiko menua + entsaladak, saiheskia eta izozki naturalak. Sagardoa botilatik eta txotxetik.
Txotx garaia (urtarrila erdialdetik maiatzak 1era arte): sagardotegiko menua eta sagardoa kupeletik bakarrik
Bazkariak: asteazkenetik larunbatera
Afariak: astelehenetik larunbatera
XVI. mendean Gartziategi baserria sagardoa egiteko eraikia izan zen. Beraz, 450 urte dituen dolare-baserria da gure etxea. Lau ardatz nagusien artean dolarea zegoen, eta haren inguruan, sukaldea, logelak, ukuilua eta beste hainbat departamentu. Familiartekoak bertan bizi izan gara, urtez urte, mendez mende, hobekien ezagutzen duguna egiten. Sagardoa. Denbora aurrera joan ahala, 1918. urtean Julian Arrietak Peñafloridako Kondeari, garai hartako jabeari, baserria erosi zion. Hau da, maizter izatetik etxearen jabe izatera pasa ginen. 1988. urtean Gabriel eta Joxe Mari Lizeaga anaiek, abizena lelo hartuta, izen berri baten aldeko apustua egin zuten. Lizeaga da, beraz, gure sagardotegia. Sagardoa eta sagardotegiko zerbitzua mimoz zaindu eta eskaintzea da gure helburua Lizeaga sagardotegian.
Joxe Mari Lizeaga, Unai Lizeaga, Aitzol Lizeaga
Gabriel Lizeaga, Axier Lizeagaren bueltan eratua dago lan taldea.
Gipuzkoako Sagasti desberdinetako sagarra erabiltzen du Lizeagak sagardoa egiteko, ondo aukeratutako sagar mota desberdinak.
Euskal Sagardo orekatua eskaintzen digu Lizeaga sagardotegiak eta horretarako hainbat baserrietako sagarra erabiltzen du. Sagar moten artean, bada etxean oso gustukoa duten Baztan sagarra esaterako, gaur egun sagasti askotan ikusten ez dena, baina oso interesgarria dena.
Lizeaga Euskal Sagardoa lasto-hori kolorekoa da eta txinparta ona duena. Usaimen aldetik, freskoa da eta sagarra gogorarazten duen aromak dauzka, intentsitate egokian. Ahoan, gorputz ertaineko sagardoa da eta orekatua. Bereziki oreka honengatik da hain edan erraza Lizeaga Euskal Sagardoa, edateaz asperrarazten ez duen sagardoa.
Lizeaga sagardotegia XVI. mendeko baserri batean dago kokatua, eta izaera eta esentzia tradizionala mantentzen ditu. Horixe da bereizgarrietako bat. Azken hamarkadetan, berezitasun hori mantentzen saiatu baikara.
Errezila, Bazta sagarra, Urtebi txiki, Patzolua, Goikoetxea eta Gezamina, besteak beste.
Astigarraga, Zizurkil, Zerain eta Mendexako sagastietako sagarra erabiltzen dugu.