Sagardotegi Zeharra, 11,
20115 Astigarraga

www.larrarte.net
679 12 38 92

webgunea ikusi

Sagardogileak

Iñaki Larrarte

“Oso gazte nintzela erabaki nuen Sagardogintza nire bizitza izango zela”

Urte osoan zehar goiko jantokia.

Txotx garaian, goiko jantokia eta beheko upategia.

Txotx garaian egunero afariak, igande eta astelehen gauetan izan ezik. Bazkariak astean zehar enkarguz taldeentzat eta ostiral eta larunbatetan irekita. Uda garaian berriz, ostiral eguerdia (enkarguz) eta gaua; larunbata eguerdi eta gaua; eta igande eguerdia.

Bizitza beste lanbide batetik heldu bazuen ere, 20 urteren buruan Iñaki Larrartek beste lanak utzi eta buru belarri hasi zen osaba zenaren amets eta bizimoduan sartzen. Gurasoen laguntzarekin ekin zion sagardogintzari, Goierri aldetik Astigarragara etorri eta Larrarte Sagardotegia berriro ere familiaren eskutik martxan jarrita. Etxean jasotako kontu eta aipamenen arabera, Larrarte Sagardotegiaren inguruan bolatara jokatzeko ohitura zegoen garai batean, eta hortik hasi zen Anixeto Larrarte Sagardotegia ofizio bilakatu eta profesionalizatzen. Egun, lantaldea osatuta, urte osoan zehar eskaintzen du Euskal Sagardoa dastatzeko aukera, uda eta udazken garaian botilatik eta negu giroan txotxetik. Sagastiei dagokienean, apustu garbia izan da azken urteotan, bai etxeko eta inguruko baserrietako sagarra hartuz eta Zaldibiko baserritar eta sagargileen sagarrarekin lan eginez. 

Lan taldea

Hiru laguneko lantaldea dauka Larrarte sagardotegiak.

Datu teknikoak

Sagasti asko du Larrarte sagardotegiak, Zaldibian nagusiki. Etxeko sagarraz gain, inguruko baserrietakoa ere erabiltzen du Euskal Sagardoa egiteko. 

Goierri eta Beterriko sagarra

Goierriko eta Beterriko sagarra erabiltzen du Larrarte sagardotegiak Euskal Sagardoa egiteko, eta horrek oreka ematen dio, Goierrin izaera handiagoko sagarra baita normalean eta Beterrin freskoagoa. Alde batetik hori, eta, bestetik, urtero produkzio hobeak lortzeko aukera.

Txalaka, Urtebi txiki handi, Urdin eta Errezil sagarra.

Sagastiak etxe inguruan gehienak eta Zaldibin. Astigarraga eta Zaldibi inguruko baserritarrei hartzen diegu sagarra, eta, noski, etxekoa ere bai. 

Larrarte Euskal Sagardoa

Lasto kolore argixka du Larrarte Euskal Sagardoak, gorputz handiko sagardoak dira eta lehor puntua nabarmentzen dute.

Goierri eta Beterriko sagarra nahasten dugu gure sagardoan.