Okamikako industrialdea 2, pab. 5A.
48289 (Bizkaia)
lanekoleartibai@euskalnet.net
94 684 20 26
Okamikako industrialdea 2, pab. 5A.
48289 (Bizkaia)
lanekoleartibai@euskalnet.net
94 684 20 26
LANEKO KOOP
Ez dugu janaririk ematen, botilan eta barriletan saltzen dugu Euskal Sagardoa.
Proiektuaren hasieran, Lea-Artibai inguruko sagardogile batzuk batu ginen kooperatiba baten, LANEKO KOOP kooperatiban hain zuzen ere. Bakoitzak bere baserrian egiten zuen sagardoa eta egin beharreko inbertsioak zirela eta, batzea erabaki genuen eta sagardoa toki berean egitea, sagarrak bertara eramanez. Hau 1996an izan zen eta geroztik jarraitzen dugu elkarlanean.
Hiru sagardo egiten ditugu, denak Bizkaiko sagarrekin: arrunta, ekologikoa eta Euskal Sagardoa jatorri deiturakoa.
Aitor Intxaurraga da Laneko Koop. kooperatibako arduraduna eta berak eta Jon Lezamak osatzen dute taldea.
Lea Artibai inguruko baserrietako sagarrez egiten da Leartibai Euskal Sagardoa.
Sagardo munduko kooperatiba bakarretakoa da Laneko Kooperatiba. Inguruko baserriek indarrak batu eta egiten dute Euskal Sagardoa eta beste hainbat produktu.
Leartibai Euskal Sagardoa: Goikoetxe, Urdin sagarra, Odixa, Txalaka eta Urtebeta.
Sagastiak: Larrinaga (Ispaster), Zeinka (Ziortza-bolibar), Mendieta Agarre (Artea), Gontzolai (Aulesti), Agirrebeheko eta Uskola (Mendexa), Agarre (Gizaburuaga), Uribarren eta Itzei Goikoa (Ispaster).
Kolore horixka argia du Leartibai Euskal Sagardoak, fruta usain nabarmena eta ahoan suabea da. Sagar garratzak erabiltzen dira nagusiki, tanino handiegirik gabeak, eta horrek ematen dio bere izaera. Bizkaian ekoiztutako sagarra erabiltzen da, Lea Artibai inguruko baserrietakoa.
Bizkaiko Sagardogile Elkarteko kide da Laneko sagardotegia eta Bizkaian ekoiztutako sagarrak erabiltzen ditu Euskal Sagardoa egiteko.