Zuhatzu-Kuartango 21.
01430 Zuazo de Kuartango (Araba)
kuartangosagardotegia@gmail.com
www.kuartangosagardotegia.com
945 36 26 83 / 699 74 77 30
Zuhatzu-Kuartango 21.
01430 Zuazo de Kuartango (Araba)
kuartangosagardotegia@gmail.com
www.kuartangosagardotegia.com
945 36 26 83 / 699 74 77 30
Benito Peciña
Urte osoan zabalik bazkari eta afariak asteburuetan eta jai egun eta bezperatan. Gainerakoan, enkarguz.
Txotx garaian Sagardotegiko menua, beganoa eta umeentzako menua.
Txotx garaiaz kanpo garaiko produktuak ere eskaintzen ditugu.
Autobus zerbitzua.
Kuartangoko antzinako Zuazoko bainuetxean kokatutako sagardotegia da, Baias ibai ertzean. Bainuetxekoak ziren instalazioak egokituta sortu dugu sagardotegia, bai elaborazio gunea eta baita upategi eta jangelak ere. Natur ingurune dotorean dago Kuartango eta horrek ibilbide desberdinak egiteko aukera ematen dio bisitariari, sagardotegiko esperientziaz gozatzeaz gain. Euskal Sagardoak eskaintzen dituen Arabako sagarrik gustukoenak landatzen ari gara, Gipuzkoa eta Bizkaiko sagarrarekin egoki uztartzeko. Horrek izaera berezia ematen dio gure Euskal Sagardoari.
Benito Peciña da sagardotegiaren arima eta bere bueltan eratu da lan taldea. Benitok urteak daramatza sagardo munduan, Kuartango berria den arren.
Sagardotegi berria da Kuartango Benitok sagardo munduan urteak daramatzan arren. Sagasti berriak landatu eta produktua dibertsifikatzera bideratuak ditu indarrak.
Kuartango sagardotegiak izen bereko Euskal Sagardoa eskaintzen digu. Gustuko sagar motei egoki uztartzen zaizkien Arabako sagarrak gehitzeko lanean ari da, sagar mota hauek landatuta. Kuartango sagardotegian ikusi liteke prozesu hau guztia.
Kuartango Sagardoa: Bost Kantoi, Gezamina, Txalaka, Udare sagarra eta Urtebi Txiki eta Haundia dira sagar mota nagusiak.
Sagastiak: Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sagastietako sagarrez hornitzen dugu upategia eta horrek izaera berezia ematen dio gure sagardoari. Arabako sagar motak probatu eta landatzen ari gara, ondarea berreskuratzeaz gain, desberdindu eta gure ukitua eman ahal izateko.
Kolore berdexka-horixkako sagardoa da, lore eta fruta usain freskokoa. Ahoan gorputz dezente du eta orekatua da. Txinparta fina du eta hala antzematen da zerbitzatzean. Hiru herrialdetako sagastietako sagarrez hornitzen da eta horrek konplexutasuna ematen dio Euskal Sagardoari.
Euskal Sagardoaz gain, dibertsifikazioan ari da lanean Kuartango:
“Sagartxo” limoidun sagardoa. Zilarrezko domina 2019ko Sagardo Forumean.
Su Sagardoa. Urrezko domina 2019ko ‘Sidras de Gala’ ekitaldian.
Sagar Muztioa.
Sagardo Ozpina.