Elkano Auzoa, Urdaneta Bidea,
Izeta Goikoa Baserria, 20809 Aia (Gipuzkoa)
info@izeta.es
www.izeta.es
943 13 16 93 / 678 00 34 83


Sagardogileak
Iruretagoiena Lertxundi familia
“Bost belaunaldiren historia”



Urte osoan irekita dago botilako Euskal Sagardoarekin eta sagardotegiko komedorean 4 txotx egoten dira bezeroaren eskura.

Txotx garaian.

Astelehena jai eguna, astearte eguerdia irekia eta gaua itxia, gainontzeko egunetan eguerdi eta gau irekita.

Sagardoaren munduari lotuta egon diren bost belaunaldik idatzi dute Izeta Sagardotegiaren historia. Hasieran etxerako ekoizten zen sagardoa eta 1983. urtean Izeta Sagardotegiak ateak ireki zizkion publikoari Manuel Iruretagoienaren gidaritzapean, Izeta Goikoa izeneko Aiako baserrian. Hiru hamarkada igaro dira orduz geroztik, eta gaur egun, sagardotegia toki paregabea da, kalitate eta zapore onenaren bermearekin. Izeta Sagardotegiak sagasti asko du eta etxeko sagarra da Euskal Sagardoaren oinarri. Sagardoak ez ezik, sukaldeak eta arranparrilak ere garrantzia handia dute Izeta sagardotegian, mimo handiz zaintzen baitute urte guztian irekita dagoen jatetxea.
Lan taldea
20 langileez
osatutako lantaldea du Izeta sagardotegiak.
Datu teknikoak
Aia eta Zarautz aldeko sagarra erabiltzen du Izeta sagardotegiak Euskal Sagardoa egiteko, gehiena etxekoa bertakoa.
Kostaldeko ukitua
Kostaldeko ukitua du Izeta Euskal Sagardoak, sagar motak ez ezik, klimak eta lurrak ematen diotena. Azidotasun eta freskotasuna nabarmentzen duten sagardoak dira normalean, orekatuak eta lurrintsuak.

Txalaka, Urtebitxiki, Urtebihandi, Goikoetxe eta Errezilla.

Aia, Izeta Goikoa Baserria. Izeta Sagardotegia.

IZETA EUSKAL SAGARDOA
Izeta-iz Euskal Sagardoa berde-hori argizta da kolorean, kostaldeko klimak eta sagar gazi ugariak eraginda. Fruta eta lore usain freskoa du, eta ahoan orekatua da, trago batek beste bat eskatzen duen horietakoa.
Etxeko sagarra da Izeta Euskal Sagardoaren oinarri.
IZETA EUSKAL SAGARDOA EKOLOGIKOA
Izeta-iz Euskal Sagardo Ekologikoa ere berde-hori argia da kolorean eta usain freskoa du, lore eta fruta ukituak dituena. Ahoan orekatua da eta txinparta fina eta atsegina du.
Gure sagardoa Euskal Sagardoa izateaz gain, ekologikoa da.


Txalaka, Urtebi txiki, Urtebi handi, Goikoetxe eta Errezila.

Aia, Izeta Goikoa Baserria. Izeta
Sagardotegia.