Santio Zaharra 12, Ipintza baserria, Astigarraga (Gipuzkoa)
ipintza@ipintza.com
www.ipintza.com
688 81 17 24
Santio Zaharra 12, Ipintza baserria, Astigarraga (Gipuzkoa)
ipintza@ipintza.com
www.ipintza.com
688 81 17 24
Agin Laburu eta Amagoia Insausti
Urte osoan zabalik, maiatzetik aurrera jatetxe moduan ere bai. Sagardoa botilan eta txotxetik
Txotx garaian.
Afariak asteazkenetik larunbatera. Bazkariak larunbata eta igandetan.
Ipintzan sagardoa lehenagotik egin bazen ere, sagardotegi modura 1992an ekin zitzaion bideari. Hasieran beste izen batekin, baina baserriaren izena 2010eko azaroan berreskuratu zuen eta ordutik botilaratu dugu sagardoa Ipintzaren izenean. Upategi txikia gara, eta Euskal Sagardoaren barruan litro kopuru mugatua egiten dugu, baina kopuru hori mimoz zainduta.
Sagardoari garrantzia handia ematen diogu eta upategi txikia izaki, etxeko Euskal Sagardoaz gain, beste sagardotegietako Euskal Sagardoa izaten dugu botilan, gure platerekin ondo ezkontzen den aukera zabala eskaintzeko. Ipintzara etortzen denak gure gastronomia eta Euskal Sagardoen arteko ezkontze egokia gozatu ahal izango ditu.
Agin Laburu eta Amagoia Insausti dira sagardotegiko martxa daramatenak eta beren bueltan osatua da lan talde zabala.
Produkzio txikia izan arren mimo handiz zaintzen du Euskal Sagardoa, kalitatea baitu helburu Ipintzak, bai sagardoan eta baita eskaintzen dituen plateretan ere.
Ipintza Euskal Sagardoa Santiagomendiko beren sagastiko sagarrez egina da. Produkzio txikiko sagardotegia da, eta sagardoa eta beste produktuak mimoz zaintzea gustatzen zaie. Etxeko Euskal Sagardoaz gain, beste sagardotegietako Euskal Sagardoak ere dastatu litezke Ipintza sagardotegian.
Goikoetxe, Manttoni, Mozolua, Errezilla.
Astigarragan Ipintza eta Miñadiko sagastiak erabiltzen ditugu.
Gorputz handiko sagardoa da Ipintza Euskal Sagardoa, kolorez horixka eta fruta usain markatua duena. Ahoan orekatua eta luzea da eta txinparta fina du.
Sagardotegi txikia izanik, Astigarragako sagarrarekin egiten dugu Euskal Sagardo guztia.