Barrio Osinaga, 10
20120 Hernani (Gipuzkoa)
info@iparragirre.com
www.iparragirre.com
943 55 03 28
Barrio Osinaga, 10
20120 Hernani (Gipuzkoa)
info@iparragirre.com
www.iparragirre.com
943 55 03 28
Ana eta Arantza Eguzkiza Beobide.
Urte osoan irekitzen dugu. Aste santutik aurrera: ostiral, larunbat eta igandeetan, eta astean zehar, berriz, enkarguz.
Txotx garaian. Asteazken eta ostegun gauetan; ostiral eta larunbatetan eguerdi eta gau eta igande eguerdietan.
Ekainetik aurrera sagardotegia eta terraza irekitzen ditugu, botilako Euskal Sagardoa eskainita. Karta txiki batekin, beti bertako baserrietako eta garaiko produktuak erabiliz. Menu begetarianoa, beganoa eta haurrentzako Menua ere baditugu.
Iparragirre XV. mendeko tolare sagardotegia da eta bertako egur gotikoak dira horren testigu. Sagardogintzarako jaio zen baserria eta horretan jarraitu du, ohikoa den bezala baserriko beste aktibitateekin batera.
Iparragirren balio handia eman diogu gauzak guk deritzogun moduan egiteari. Iparragirreko Euskal Sagardoak nortasun handikoak dira eta bertakoaz gain, ekologikoaren aldeko apustua ere egiten dugu. 0Km da gure apustua, bertako arrautzak, txuleta, gazta eta txotx denboraldiz kanpo gainerako garaiko produktuak ere bai. Bezeroak Iparragirren dagoela sentitu dezan nahi dugu, gure filosofia barneratu dezala eta gure lan egiteko modua ere bide horretan doa.
Ana eta Arantxa Eguzkiza Beobidek daramate sagardotegiko martxa eta bertan lan egiten dute seme alabek, familiako beste lagun batzuk eta baita familiaz kanpoko batzuk ere.
Iparragirre sagardotegiak apustu garbia egin du bertakoa eta kalitatezkoa den produktuaren alde, bai sagardoan eta baita sagardotegiko menuan ere.
Iparragirre sagardotegiak sagasti asko du etxean, Osiñaga auzoan bertan. Etxeko sagarra ekologikoan du eta lehengai hori da Iparragirre Euskal Sagardoaren eta Iparragirre Euskal Sagardo Ekologikoa “Beobide”ren oinarria.
Moko, Goikoetxe, Urtebi Handi, Urtebi Txiki eta Txalaka.
Sagastirik gehien Hernanin dauka, Iparragirre sagardotegiko sagasti ekologikoak (guztira 7 hektareatik gora ditu gaur egun). Horrez gain, Zarautzen Argoin Handi, Argoin Txiki, Gurmendi, Isastegi eta Larrañagatarren Oikiako sagasti ekologikoa. Etxekoetan sagar geza eta mikatza dago gehien eta kanpokoetan gazia gehiago.
Nortasun handiko sagardoa, oinarrian etxeko sagarrarekin egina eta neurri handi batean sagar ekologikoarekin.
Urre koloreko sagardoa, fruta usain nabarmenekoa sudurrean eta ,gorputz handikoa eta bide luzekoa ahoan. Naturalki egina, bere legami propioekin.
Sagardotegiko kupel guztietako sagardoa berdina izatea ez du bilatzen Iparragirrek, beren estilokoak izatea baizik. Eta estilo horretan sagardo desberdinak izatea. Neurri handi batean, sagardoaren ibilbide naturala errespetatzen delako, gaur egungo baliabideen laguntzarekin: garbitasuna, tenperatua, kontrola eta abar, beti ere kalitaterik onena lortzeko helburuarekin.
Nortasun handiko sagardoa, oinarrian etxeko sagar ekologikoarekin egina. Ibilbide luzeko sagardoa da botilan eta baita ahoan ere. Urre kolorekoa eta fruta usain nabarmena duena, ahoan mamitsua eta txinparta fin eta luzekoa. Naturalki egina, bere legami propioekin.
Sagardotegiko kupel guztietako sagardoa berdina izatea ez du bilatzen Iparragirrek, beren estilokoak izatea baizik. Eta estilo horretan sagardo desberdinak izatea. Neurri handi batean, sagardoaren ibilbide naturala errespetatzen delako, gaur egungo baliabideen laguntzarekin: garbitasuna, tenperatua, kontrola eta abar, beti ere kalitaterik onena lortzeko helburuarekin.
Moko, Goikoetxe, Urtebi Handi, Urtebi Txiki eta Txalaka.
Hernanin dauzka sagasti gehien, Iparragirre sagardotegiko sagasti ekologikoak (guztira 7 hektareatik gora ditu gaur egun). Horrez gain, Zarautzen Argoin Handi, Argoin Txiki, Gurmendi, Isastegi eta Larrañagatarren Oikiako sagasti ekologikoa. Etxekoetan sagar geza eta mikatza dago gehien, eta, kanpokoetan, gazia gehiago.