Camino Oialume, 63
20115 Astigarraga (Gipuzkoa)

gurutzeta@gurutzeta.com
www.gurutzeta.com
943 55 22 42

webgunea ikusi

Sagardogileak

Joxeangel eta Agurtzanekin Goñi.

“Gure helburu nagusia botilako Euskal Sagardoa da, baina txotx garaiari garrantzirik kendu gabe”

Txotx garaian.

Urtarrileko erdi aldetik apirilaren amaiera arte. Txotx garaian.

Txotx garaian egunero irekita. Astelehen eguerdiak, igandeak eta jaiegunak itxita.

Gurutzetako historia beste hainbat baserriren antzekoa da. Garai batean baserria zuten ogibide eta sagardogintza osagarri. Joxe Mari Urreaga, ezkondu eta Gurutzeta baserrira etorri zen bizitzera, baserria eta sagardogintza, biak izan zituen ogibide. Berak hasita, une honetan 4. belaunaldia dabil buru-belarri sagardogintzan.
Gurutzetak botilako sagardoa du helburu nagusi, baina txotx garaiari garrantzirik kendu gabe.  Sektorearen indarra, botilaratutako Euskal Sagardoa dela garbi du Gurutzeta sagardotegiak eta horretara bideratuta ditu indarrak, kalitatezko sagardoa egin eta komertzializatzera. Gurutzeta Euskal Sagadoa eta Gurutzeta Euskal Sagardo Ekologikoa dira dituen bi gamak. 

Lan taldea

Joxeangel eta Agurtzane Goñi dira gaur egun Gurutzeta daramaten sagardogileak; Eto Gomes, upategiko arduraduna da eta Joxean Sarriegi banaketa arduraduna.

Datu teknikoak

Gurutzetak hainbat baserritako sagarra erabiltzen du Euskal Sagardoa egiteko eta sagar motei ez ezik, zaintzari garrantzia ematen dio.  

Euskal Sagardoa eta ekologikoa

Gurutzeta sagardotegiak bi gama ditu Jatorri Deituraren zigilupean, Gurutzeta Euskal Sagardoa da bata eta Gurutzeta Euskal Sagardo Ekologikoa da bestea. Bi produktuak mimoz zainduta merkaturatzen dira. 

Urtebi Handi, Urtebi Txiki, Errezilla, Manttoni, Txalaka, Moko.

Sagastiak: Astigarraga (Taula Berri Baserria),  (Elioene Baserria), (Lizardi Baserria), Aia (Azkorte Baserria), (Odoltzu Baserria), Segura (Iñaki Garaialde).

GURUTZETA EUSKAL SAGARDOA

Sagardo leuna da ahoan eta fruitu kutsu nabarmena duena sudurrean eta txinparta iraunkorrekoa. Arrain zein haragiarekin oso ondo uztartzen den sagardo mota da. 

Sagardo leunak dira ahoan eta fruta kutsu nabarmena dute sudurrean. 

GURUTZETA EUSKAL SAGARDOA EKOLOGIKOA

Sagardo leuna da ahoan, eta Errezilla sagar mota asko duenez, horrek ematen dion fruta usain nabarmena du eta txinparta berezia.  

Sagar ekologikoz egina, Errezil sagarrak ematen dion usain eta txinparta berezia ditu. 

Errezilla erabili  da gehien.

Segurako Mujardin Baserriak Sagasti ekologikoa du eta gure sagardo ekologikoa  sagar honekin egiten dugu. Errezilla ugari dauka eta bere eragina nabarmena izaten da sagardoan.