Buruntza auzoa
20.140 Andoain (Gipuzkoa)

info@sidreriagaztanaga.com
www.sidreriagaztanaga.com
943 59 19 68

webgunea ikusi

Sagardogileak

Joxe Angel eta Asier Gaztañaga

“Botilako Euskal Sagardoari garrantzia ematen diogu Gaztañagan, eta horren erakusle dira lortu ditugun sariak”

Urte osoan irekita.

Txotx garaian.

Txotx garaiaz kanpo Euskal Sagardoa botilan eta karta zabalagoa eskaintzen dugu. 

Gaztañaga Sagardotegi-Erretegia 1990. urtean ireki zen. Ordura arte etxerako bakarrik ekoizten zuen sagardoa.
Puntako teknologian inbertsioa egin zuten sagardogintza  jarduera martxan jartzeko.
Euskal Sagardoa egiteko etxeko sagastietako sagarra erabiltzen du Gaztañagak. Gaztañagan botilako sagardoak garrantzia handia du eta horren erakusle dira lortu izan dituen hainbat sari.
Horrez gain, sagardotegi eta jatetxeari ere garrantzia ematen diogu Gaztañagan, eta gure amonaren errezetei jarraituz prestatzen ditugu egunero jaki goxoak, bertako produktu naturalak erabiliz.

Lan taldea

Joxe Angel eta Asier Gaztañaga dira lan taldearen ardatza.

Datu teknikoak

Sagarraren kalitateari ez ezik, prozesuaren garbitasunari eta teknologia egokia izateari garrantzia handia ematen zaio Gaztañagan. 

Andoaingo sagarra

Etxeko sagarra da Gaztañaga Euskal Sagardoaren oinarri eta bertan dauka kalitatezko Euskal Sagardoa egiteko beharrezko sagar nahasketa egokia. 

Txalaka, Urtebi Txiki eta Haundia eta Goikoetxea, besteak beste. 

Gure sagastietako sagarrak erabiltzen ditugu Andoain-en kokatuak.

Gaztañaga Euskal Sagardoa

Berde-horixka du kolorea eta sudurrean fruta fresko eta zitriko ukitu bat. Ahoan txinparta fina nabarmenduko da eta oreka, aurreko tragoak hurrengoa eskatzen duen horietakoa. 

Ekoizten dugun sagardoa sulfito gehigarririk gabekoa da.