Martutene Pasealekua 139
20014 Donostia (Gipuzkoa)
gartziategi@gmail.com
www.gartziategi.com
943 46 96 74
Martutene Pasealekua 139
20014 Donostia (Gipuzkoa)
gartziategi@gmail.com
www.gartziategi.com
943 46 96 74
Lizeaga Astigarraga familia
Urtarriletik maiatzera (txotx garaian) eta ekainetik aurrera botilako Euskal Sagardoarekin.
Txotx garaian.
Ekainetik aurrera botilako Euskal Sagadoarekin irekiko ditu ateak Gartziategi sagardotegiak.
Adituek diotenez, hau da egungo sagardotegirik zaharrena edo zaharrenetarikoa, Urumea ibaiaren ibarrean kokatua, XVI. mendetik. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako ezagutzarekin eta teknologia berrien laguntzaz, sagardo ekoizpenarekin jarraitu dute. Tradizioa eta modernitatea uztartuz egiten dugu Euskal Sagardoa, betiere, kalitatea bermatuta eta bertako sagarraren potentzialitate guztia aprobetxatuta. Gartziategik ekoitzitako sagardo guztia, hau da, %100, Euskal Sagardoa jatorri deituraren izenpekoa da.
Jatorrizko familiaren abizena Arrieta izan bada ere, gure birraitonak bederatzi alaba izan zituen eta horrek abizena aldatzea ekarri zuen. Gaur, haren oinordekoak diren Lizeaga Astigarraga familiak kudeatzen du sagardotegia.
Lizeaga Astigarraga familia da sagardotegiaren muina eta beren bueltan sortua daukate lan talde osoa.
Gartziategi sagardotegiak apustu garbi bat egin du bertako sagarraren alde eta %100 Euskal Sagardora bideratu du upategia. Etxeko sagarraz gain, hainbat baserrietako sagarra erabiltzen du horretarako.
Euskal Sagardoaren Jatorri Deituraren zigilupean apustu garbia egin du Gartziategi Sagardotegiak dibertsifikazioaren alde, eta hiru produktu aurkeztu ditu merkatura. Lehena, Gartziategi Euskal Sagardoa da; bigarrena Gartziategi 700 Euskal Sagardoa eta hirugarrena Gartziategi ANNE Euskal Sagardoa.
Sagar mota nagusiak Urtebi Txiki eta Urtebi Haundia, Txalaka eta Manttoni dira.
Gipuzkoako eskualde desberdinetan dauden baserrietako sagastietatik hatzen dugu sagarra: Tolosaldea, Goierri, Urola Kosta eta Donostialdea.
Gipuzkoako eskualde desberdinetatik,Tolosaldea, Goierri, Urola Kosta eta Donostialdean Gartziategin bertan kokaturiko sagastietako sagarrez ekoitzitako sagardoa. Sagardo horixka begira, eta lurrintsua sudurrera, fruta fresko usainekin. Ahoan atsegina eta orekatua.
Etxeko eta hainbat baserritako sagarrez egina da Gartziategi Euskal Sagardoa. Freskoa eta orekatua.
Itsas mailatik 700 metrotako altueran kokaturiko sagastitik etxekook aukeratutako sagarrekin ekoitzitako sagardoa. Hori koloreko sagardoa, fruta usainduna eta ahoan ahaltsua eta luzea. Txinparta fina eta luzea du.
700 metroko altueran dagoen sagastiko sagarrak izaera handia ematen diote Gartziategi 700 Euskal Sagardoari.
Sagar mota nagusiak Urtebi Txiki eta Urtebi Haundia, Txalaka eta Manttoni dira.
Gipuzkoako eskualde desberdinetan dauden baserrietako sagastietatik hatzen dugu sagarra: Tolosaldeako sagasti batetik hartutako sagarrez egina.
Sagarrak, Geza Mina, Moko, Patzolua eta Mozolua besteak beste.
Gipuzkoako eskualde desberdinetan dauden baserrietako sagastietatik hatzen dugu sagarra: Tolosaldea, Goierri, Urola Kosta eta Donostialdea.
Sagar gezak aukeratzen ditugu Gartziaegi Euskal Sagardoa ANNE ekoizteko, taninoetan aberatsenak. Haritz egurrezko upelean 6 hilabetez irakin ondoren, beste urtebetez ondua.
Urre koloreko sagardoa da, garbia eta fruitu heldu lurrinak eta egur ukituak dituena: bainila edo piperbeltza lurrinak, besteak beste. 13-14 gradutan kontsumitzea gomendatzen da ezaugarri guztiak ondo apreziatzeko.
Sagar gezak aukeratzen dira Gartziategi Euskal Sagardoa ANNE egiteko, taninoetan aberatsak direnak. Heltze prozesu luzea du, bilatu nahi den konplexutasuna eta izaera lortzeko.