Barrio Lategi
20130 URNIETA (Gipuzkoa)

aitoriguaran@hotmail.com
www.eulasagardotegia.com
943 552 744 / 647 437 703

webgunea ikusi

Sagardogileak

Isidro Iguaran, Pakita Goikoetxea eta Aitor Iguaran

“Eulan 11 hektarea sagar dauzkagu produkzioan eta hori da gure sagardotegiaren kalitatea bermatzen duena”

Maiatzaren 1 arte (txotx garaian).

Txotx garaian.

Menu tradizionala.
Tenporadan astelehen eta asteartean itxia izaten dugu. Eguerditan irekitzen dugu larunbat eta igandean, eta ostiraletan enkarguz. Gauez, asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatean.

Eula sagardotegiak 1980an ireki zituen ateak publikora, sagardoa lehenagotik ere egiten bazuten ere.
Isidro Iguaran, Pakita Goikoetxea eta Aitor Iguaran Goikoetxea guraso eta semeak ireki zuten sagardotegia, eta beti izan dute argi beren etxeko sagarrak behar duela izan sagardotegiaren ardatza. Sagardotegiko zerbitzuari ez ezik, sagardoaren kalitateari garrantzia handia ematen dio Eula Sagardotegiak eta etxe bueltan dituzten 11 hektarea sagastik ematen die horretarako aukera, lehengaia ondo kontrolatzetik hasten baita produktu egoki bat egiten, Eularen filosofiak garbi azaltzen duenez. 

Lan taldea

Aitor Iguaran Goikoetxea da gaur egun sagardotegiko martxa eramaten duena eta bere inguruan sortua du lan taldea.

Datu teknikoak

Eula Euskal Sagardoa izaera handikoa da, botilan ibilbide luzea duena. Horretarako aukeratutako sagar motek ematen diote izaera sagardoari. 

Sagastiz inguratua

Eula sagardotegira inguratzen dena ohartuko da non dagoen, sagastiz inguratua baitago sagardotegia. 11 hektarea ditu produkzioan gaur egun eta urte luzez aukeratutako sagar motek ematen diote Eula Euskal Sagardoari izaera eta nortasun berezia. 

12 sagar mota daude Eulako sagastian: Urtebi Txiki eta Urtebi Haundi, Gezamiña, Moko eta Goikoetxe, besteak beste.

Sagastia etxe bueltan du Eula sagardotegiak 11 hektarearekin. Etxeko sagarrean oinarritzen da beren produkzioa.  

EULA EUSKAL SAGARDOA

Gorputz oneko sagardoa, mamitsua eta orekatua. Gazitasuna eta gorputza ondo konpentsatuak ditu eta usain garbia. Botilan luzera ondo eboluzionatzen duen sagardoa da.

Sagardo mamitsua eta orekatua.
Ondo irauten duten sagardoak.

Sagardoa erosi