Sagardotegi Zeharra Aldea, 5
20115 Astigarraga (Gipuzkoa)

info@sidreriaetxeberria.com
www.sidreriaetxeberria.com
943 55 56 97 /  670 53 35 42

webgunea ikusi

Sagardogileak

Ana, Arantxa eta Agustin Etxeberria Mugika. 

“Sagardoaren kalitatea hobetzeko apustu etengabea dugu eta dibertsifikazioan ere ari gara lanean”

Urtarrilaren erditik maitzaren erdira.

Txotx garaian.

Asteartetik ostiralera afariak, larunbatetan bazkari eta afariak eta igandean bazkariak. Astelehena jai eguna.

Etxeberria sagardotegiak 50 urteko ibilbidea du. Sagardoa betitik egin izan da, baina etxeko kontsumora bideratua eta  1970an hasi ziren gure gurasoak sagardoa botilaratu eta Txotxeko zerbitzua eskaintzen. Baserrian betidanik izan dira sagastiak eta ganadua, orain 25 urte ganaduak kendu eta sagardogintzari garrantzi handiagoa ematea erabaki zen. Garai horretan hiru anai arrebak hasi ginen lanean etxeko negozioan. Gaur egun Etxeberria Sagardotegiak sagardoaren kalitatea hobetzeko apustu garbia dauka eta produktuen dibertsifikazioan ari da lanean. Horretarako beharrezkotzat jo du sagastietatik hastea lanean, sagarra baita gure produktu guztien bihotza. Bide horretan, 10 hektarea sagasti berri landatu ditugu azken urteetan.

Lan taldea

Ana, Arantxa eta Agustin Etxeberria Mugikaren bueltan sortutako lan taldea dute Etxeberria sagardotegian.

Datu teknikoak

Etxeberria Euskal Sagardoak kalitatearen aldeko apustu garbia azaltzen du, sagastitik hasi eta botilara arteko prozesuan mimo handiz zainduz. 

Sagastien zaintza

Sagastien zaintza eta sagasti berriak aldatzea da Etxeberria sagardotegiaren apustua, kalitatezko sagardo baten alde. Euskal Sagardoaren barruan dibertsifikazioa bultzatzen ari da Etxeberria Euskal Sagardoa, Etxeberria Euskal Sagardoa Premium eta Etxeberria Euskal Sagardoa Ekologikoa gama desberdinekin. Etxeko sagarra da honen guztiaren ardatza. 

Sagar motak: Urtebi txikia, Txalaka, Urtebi Haundia, Goikoetxe eta Patzuloa.

Astigarragan dauzkagu gure etxeko sagastiak eta Asteasun Sagastume baserriko sagastiak. Sagasti guzti hauek  zaindu eta sagarra bidu guk egiten dugu.

ETXEBERRIA EUSKAL SAGARDOA

Lasto koloreko Sagardoa, ahoan luzea eta orekatua, eta sudurrean garbia eta intentsitate handikoa.  Txinparta iraunkorra du edalontzian. 

Sagastiak zaindu eta berriak jartzen ari gara, gure sagardoaren kalitatezko lehengaia etxean bertan izateko. 

Sagardoa erosi
ETXEBERRIA EUSKAL SAGARDOA Premium

Lasto koloreko Sagardoa, ahoan luzea, orekatua eta mamitsua.  Sudurrean garbia eta intentsitate handikoa.  Txinparta iraunkorra du edalontzian. 

Sagastiak zaindu eta berriak jartzen ari gara, gure sagardoaren kalitatezko lehengaia etxean bertan izateko. 

Sagardoa erosi

Sagar motak: Urtebi txikia, Txalaka, Urtebi Haundia, Goikoetxe eta Patzuloa.

Astigarragan dauzkagu gure etxeko sagastiak eta Asteasun Sagastume baserriko sagastiak. Sagasti guzti hauek  zaindu eta sagarra bidu guk egiten dugu.

Sagar motak: Urtebi txikia, Txalaka, Urtebi Haundia, Goikoetxe eta Patzuloa.

Astigarragan dauzkagu gure etxeko sagastiak eta Asteasun Sagastume baserriko sagastiak. Sagasti guzti hauek  zaindu eta sagarra bidu guk egiten dugu.

ETXEBERRIA EUSKAL SAGARDOA ekologikoa

Lasto koloreko Sagardoa, ahoan luzea, orekatua, sagar ekologikoz egina. Sudurrean garbia eta intentsitate handikoa. Txinparta iraunkorra du edalontzian. 

Sagastiak zaindu eta berriak jartzen ari gara, gure sagardoaren kalitatezko lehengaia etxean bertan izateko.