Barrio Zamalbide, S/N.
20100 Errenteria (Gipuzkoa)
info@egiluze.es
www.egiluze.es
943 52 39 05
Barrio Zamalbide, S/N.
20100 Errenteria (Gipuzkoa)
info@egiluze.es
www.egiluze.es
943 52 39 05
Retegi familia, Sozioak
Jatetxea urte osoan irekita, eta taldeentzat sagardotegia ere bai.
Txotx garaian sagardotegia zabalik.
Jatetxea urte osoan zabalik. Bazkariak eta afariak egunero.
Astelehena egun osoa, eta astearte, asteazken eta igande gauean itxita.
Egi Luze sagardotegia Retegi familiak daraman familia negozioa da, Aiako Harria parke naturalaren sarreran kokatua.
Bertako eta kalitatezko produktuaren aldeko apustua egiten du Egi Luzek, gaur egungo teknologia lagun, usadioari fidel. Etxeko sagarra da oinarria, 50 urteko sagarrondoek eta sagarrondo berriek osatzen dute Egi Luzeko sagastia, eta lehengaia etxetik zaintze horrek ematen dio Egi Luzeko Euskal Sagardoari izaera berezia.
Bestalde, sagardotegia eta jatetxean sagardoa gozatzeko aukera paregabea dago, sagardotegiko menua eta garaiko produktuak uztartuta, Egi Luzeko sukaldeko ukituarekin.
Retegi familiaren inguruan sortutako lan taldea du Egi Luzek.
Egi Luze sagardotegiak sagardogintzaren usadioari eusten dio, gaur egunera egokitutako ezagutza eta teknikekin.
Egi Luze Euskal Sagardoaren oinarria etxeko sagarra da, 8 hektarea baititu produkzioan. Izan ere, sagar asko eta mimo handiz ekoizten du Egi Luzek Zamalbide auzoan bertan eta horrek ematen dio izaera berezia beren produktuari.
Sagarrak: Patzolua, Goikoetxe, Moko, Txalaka eta Urtebi-txiki.
Errenterian, Egiluze Baserrian 8 hektarea sagasti ditugu: 5 hektarea dira 50 urtetik gorako sagarrondoak eta beste 3 hektarea sagarrondo berriak. Hau da gure sagardogintzaren oinarria.
Kolorez horixka da, urre kolore ukitu batekin eta txinparta atsegina eta ugaria nabarmenduko dugu.
Usain garbi eta freskoa du eta ahoan orekatua.
Edalontzian itxura oneko sagardoa da, txinpara fin eta ugariagatik.