Aita Orkolaga Pasealekua 8
Igeldo.20008 (Gipuzkoa)
sidreriacalonge@gmail.com
www.sidreriacalonge@gmail.com
943 21 32 51
Aita Orkolaga Pasealekua 8
Igeldo.20008 (Gipuzkoa)
sidreriacalonge@gmail.com
www.sidreriacalonge@gmail.com
943 21 32 51
Koro eta Pako Calonge Martikorena
Urte guztian irekita.
Txotx garaia (urtarrilaren 9tik apirilaren 20ra). Astelehenetik ostegunera gauez. Ostirala/larunbata eguerdi eta gau. Igande eguerdietan.
Apirilaren 20tik irailera, karta eta plater konbinatuak ere ematen ditugu sagardotegiko menuaz gain. Asteartetik-larunbatera eguerdi eta gau. Igandean eguerdiz. Irailetik-abendura ostirala eta larunbat eguerdi eta gau, eta igande eguerdia (jai bezpera eta jai egunetan ere irekitzen dugu).
Calonge sagardotegia hirugarren belaunaldiak eramaten du gaur egun. Aitona Pako hasi zen sagardogintzan. Ganadua kendu eta kupelak jartzea erabaki zuen. Gero bere seme Joxe Krutzek jarraitu zituen bere pausoak. Hasiera batean sagardoa egitera bideratu zen Calonge eta 1986an jendearentzako txotxera irekitzen hasi zen. Jubilatu artean txotx garaian bakarrik ireki ditu ateak Calongek eta 2003-an sagardotegia berritu zen oso osorik, eta gaur egun, alaba Korok eta seme Pakok daramate negozio familiarra, lan talde on batekin. Sagardogintzaren usadioari tinko eusten diote eta horrez gain, leku paregabea eskaintzen dute inguratzen den jendearentzat, sukalde aparta eta jangela eta terrazatik Kantauri itsasoari begira gozatzeko aukerarekin.
Nerea Arrillaga Saizar
Erika Prieto Iraola
Eneko Pedraza Oyarzabal
Adil Barjiji
Coro eta Pako Calonge
Calonge sagardotegiak beti izan du sagardogintzan ospea, belaunaldiz belaunaldi pasatako jakintza eta lan egiteko modua medio. Ezagutza horri teknologia aurreratua batu zaio.
Calonge Euskal Sagardoa egiteko inguruko baserrietako sagarra erabiltzen da. Atsegina eta edaten jarraitzeko gogoa ematen duen sagardoa eskainiko ditu Calongek, usadioa eta gaur egungo teknologia ondo uztartuta.
Sagarrak: Urtebi Haundia, Gezamina, Txalaka, Errezila eta Moko.
Gipuzkoako baserrietako sagarra erabiltzen du Calonge Euskal Sagardoa egiteko. 2019 uztan, Ola sagardotegitik hartu dute sagarra, eta, lehenengoz, Sorazu baserriko (Aia-Zarautz) sagastiko sagarra ere bai. Konbinazioa aparta izan da.
Uztaren ezaugarriak ondo antzemango ditugu Calonge Euskal Sagardoan, urte guztietan ezaugarri bereziak izaten baititu bertako sagarrak. Calonge Euskal Sagardoa kolorez berdexka-horixka da, usain freskoa duena eta ahoan ere freskura eta oreka aurkituko ditugu.
Irungo eta Aia-Zarauzko sagarraren nahasketak ematen dio Calonge Euskal Sagardori bere izaera.