Iparralde Bidea, 16
20115 Astigarraga (Gipuzkoa)
aitor@bereziartuasagardoa.com
www.bereziartuasagardoa.com
943 55 57 98
Iparralde Bidea, 16
20115 Astigarraga (Gipuzkoa)
aitor@bereziartuasagardoa.com
www.bereziartuasagardoa.com
943 55 57 98
Bereziartua familia
Astelenetik larunbatera gauez.
Larunbatetan, otsailetik aurrera, eguerditan.
Igande eta jai egunak itxita.
Txotx garaia urtarrilaren erditik maiatzaren azkenera.
Sagardotegiko menua.
Bezeroarenganako atentzioa eta
lan konstantea
Sagardoari aspalditik lotutako familia-enpresa da Bereziartua Sagardotegia, 1870. urtetik, hain zuzen ere. Orduan egin genuen lehen aldiz Bereziartua sagardoa, Ergobian zegoen egoitza zaharrean. Mende bat geroago, 1970ean, gure sagardotegia egun Astigarragan duen eraikinera mugitu zen, Sagardoa ekoizteko.
Orduz geroztik, eta modernizazio prozesu aitzindarien ondoren, Bereziartua sagardo naturalaren ekoizpeneko erreferentzia bilakatu da, bi oinarrirekin: familia negozioa izaten jarraitzen dugu eta tradizioari errespetuz egiten dugu gure sagardoa, gure bezero fidelei diegun errespetu berdinarengatik.
Bereziartua familia da lan taldearen muina eta gure bueltan sortzen dugu talde profesional osoa.
Bereziartua erreferentea da sagardo elaborazioan eta Euskal Sagardoa egiteko Gipuzkoako hainbat baserrietako sagarra erabiltzen du.
Bereziartua sagardotegia fidel zaio sagardogintzaren tradizioari eta Euskal Sagardoan ere nabarmentzen da hori. Bere ikurretako bat eguterako sagarra erabiltzea da, eguzkiak lagunduko diona. Ondo heldutako sagarra erabiltzen du Euskal Sagardoa egiteko.
Sagarra: Txalaka, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki, Goikoetxe, Mozolua dira nagusiak.
Aizarnazabalgo, Sarasola Berri Baserria. Sagar oso egokia da Bereziartua Euskal Sagardoa egiteko eta oso orekatua.
Itxuran fina, urre zahar kolorekoa, ondo heldutako sagarren bereizgarria.
Usaintsua, frutatsua eta ahaltsua da.
Ahoan ezaugarri handiko sagardoa da, mamitsua eta zapore on eta atseginekoa.
Bereziartua Euskal Sagardoa orekatua usain, kolore eta gorputzean, sagar usain iraunkorra duena eta urte osoan homogeneoa dena.